Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2014ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5033

ERABAKIA, 2014ko azaroaren 18koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, «Euskal Gizartearen Egoera» 2014 saria esleitzen duena,

«Euskal Gizartearen Egoera» saria ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak sortu zuen, Euskadiko egoera soziopolitikoa aztertzeko saria, alegia. Aurtengo deialdia 2014ko ekainaren 25eko Ebazpenaren bidez egin zen.

Epaimahaia dekretu horren 5. artikuluan xedatu zen eta haren osaera argitara eman zen 2014ko irailaren 26ko Ebazpenaren bidez. Epaimahaiak saria esleitzeko proposamena egin zuen 2014ko azaroaren 12an izan zuen bileraren ostean.

Hori dela eta, saria arautzen duen dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2014ko deialdiari dagokion «Euskal Gizartearen Egoera» saria esleitzea Xabier Landabidea Urresti jaunak egindako «Euskaldunak eta telebista XXI. mende hasieran» izeneko lanari.

Bigarrena.– Accesit bat esleitzea Diego Carbajo Padilla jaunak egindako «Prekarisierung» izeneko lanari.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke erakunde berari hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasiko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 18a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala