Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2014ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5039

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 314/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (314/2014).

Demandatzailea: L.O.F.

Abokatua: Vicente Zorrilla Milagros.

Prokuradorea: Ana Teresa Rodriguez Fernandez.

Demandatua: Victor Nelson Teixeira.

Gaia: seme-alabentzako adostasunik gabeko neurriak.

Aipatu judizioan, epaia eman zen 2014-10-31n, eta honako hauek dira xedapenak eta epaitza:

652/2014 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamalauko urriaren hogeita hamaika.

Alderdi demandatzailea: L.O.F.

Abokatua: Milagros Vicente Zorrilla.

Prokuradorea: Ana Teresa Rodriguez Fernandez.

Alderdi demandatua: Victor Nelson Teixeira.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: zaintza eta jagoletza, eta elikagaiak.

EPAITZA

Partez baiesten dut L.O.F. andreak Victor Nelson Teixeiraren aurka jarritako demanda, eta, beraz, euren XXXXX seme/alaba adingabearekiko harremanak arautzeko neurriak onartu ditut; honako hauek dira neurriok, hain zuzen ere:

A) Zaintza eta jagoletza amari ematen dizkiot, guraso biek partekatzen duten guraso-agintearen kalterik gabe. Ados ez daudenez, egonaldietarako eta komunikazioetarako honako araubidea finkatzen dut: txandakako asteburuak (ostiraleko arratsaldeko bostetatik igandeko arratsaldeko zortziak arte) eta asteazkenetako arratsaldeak (arratsaldeko bostetatik zortziak arte); umea amaren egoitzan jaso eta utziko da. Eskolako oporraldiaren erdia, hau da, Gabonetan, Aste Santuan eta udan erdibana. Ados egon ezean, urte bikoitietan amak aukeratuko du, eta urte bakoitietan aitak.

B) Ezkontideen seme/alabarentzat mantenu-pentsio bat ezartzen dut, jagoletza ez duen gurasoaren kargura. Pentsioa mantenu-emaileak hilean kontzeptu guztiengatik jasotzen dituen diru-sarrera garbien % 25ekoa izango da, eta, betiere, gutxienez 250 eurokoa. Hileko lehen bost egunetan ordaindu beharko da, demandatzaileak horretarako adierazitako kontuan, eta zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratzen duen kontsumoko prezioen indizearen aldaketen arabera.

C) Seme/alaba adingabearen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana, % 50 bakoitzak. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (komunikazio horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, beharrezkoa dela, eta zenbatekoa; eta dagozkion agiriak jasoko dira bertan). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Victor Nelson Teixeira demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko azaroaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala