Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2014ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
5044

IRAGARKIA, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako laborategien funtzionamendu zuzena bermatzeko xedeaz material orokorra eskuratzea helburu duen hornidura-kontratu administratiboa formalizatu dela jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 14/2015-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako laborategietarako material orokorra eskuratzea, funtzionamendu zuzena bermatzeko.

b) Loteak eta kopurua: bai, bost lote, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 1.2. puntuan adierazitakoak.

c) Administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 10. puntuan zehaztutakoak.

d) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik hasi, eta 2015eko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: prezioa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 140.783,46 euro, BEZik gabe. BEZaren zenbatekoa: 29.564,52 euro. Guztira, BEZa barne: 170.347,98 euro, honako lote hauetan zatituta:

1. lotea: 40.215,49 euro (BEZik gabe). BEZaren zenbatekoa: 8.445,25 euro.

2. lotea: 37.194,00 euro (BEZik gabe). BEZaren zenbatekoa: 7.810,74 euro.

3. lotea: 29.866,24 euro (BEZik gabe). BEZaren zenbatekoa: 6.271,91 euro.

4. lotea: 18.633,85 euro (BEZik gabe). BEZaren zenbatekoa: 3.913,11 euro.

5. lotea: 14.873,88 euro (BEZik gabe). BEZaren zenbatekoa: 3.123,51 euro.

Kontratuaren balio zenbatetsia: 281.566,92 euro (BEZik gabe).

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: lote bakoitzaren lizitazio-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe:

1. lotea: 2.010,77 euro.

2. lotea: 1.859,70 euro.

3. lotea: 1.493,31 euro.

4. lotea: 931,69 euro.

5. lotea: 743,69 euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz. 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 77.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Argibideak eta agiriak lortzeko azken eguna: 2014ko abenduaren 16ko 14:00ak arte jaso ahal izango dira eskabideak, doan.

g) Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web orri honetan jaso ahal izango dira agiriak: www.euskadi.net, edo contratacion.info.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Kaudimen baldintzak edo sailkapena, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 29. puntuan zehaztutakoaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko abenduaren 17a, 14:00etan.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen pleguko 12., 13., 14., 15. eta 16. klausuletan eta administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 29. eta 31. puntuetan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– «B» gutun-azalaren irekiera (eskaintza ekonomikoa eta formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak).

a) Erakundea: Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2015eko urtarrilaren 9a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2014ko azaroaren 6a.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 10a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala