Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2014ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5046

IRAGARKIA, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko Arte Ederren Fakultatean gauzatzen diren ikasketetarako material tekniko espezifikoa saltzeko lokal baten ustiapena kontratatzeko lehiaketari buruzkoa (prozedura irekia).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa. E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01, faxa: 94 601 33 30.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

2.– Kontratuaren gaia.

a) Deskribapena: goian adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ez.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Emateko lekua: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria.

e) Emateko epea: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait balorazio irizpideen araberako esleipena. Produktuen prezioak: 55 puntu. Eskainitako kanonaren zenbatekoa hobetzea: 20 puntu. Zerbitzuaren kudeaketa integralerako plana: 20 puntu. Lokalaren eta ekipamenduaren diseinua: 5 puntu.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: ez dago halakorik.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: ikusi 1.a eta 1.b puntuak.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2014ko abenduaren 15era arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria.

8.– Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2014ko abenduaren 15era arte.

b) Dokumentazioa: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria.

c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g, 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza, 20018 Donostia), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea 2, 01005 Vitoria-Gasteiz). Ordutegi honetan: astelehenetik ostegunera 09:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 16:30era, eta ostiraletan, Gabonetako txandetan, Aste Santuan eta udako lanaldi jarraituan (2014ko irailaren 12ra arte, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara).

Dokumentazioa posta arruntez bidaltzen bada, enpresak posta bulegoan egindako bidalketaren egiaztagiria aurkeztu beharko du eta kontratazio organoari egindako bidalketaren berri eman beharko dio. Eskaintza posta arruntez bidali izanaren berri emateko, posta elektronikoko mezu bat bidali beharko da honako helbide honetara: idoia.ortega@ehu.es. Dokumentazioa eta bidalketaren berri emateko mezua lizitazio honetarako eskaintzak aurkezteko epea bukatzeko ezarritako eguna eta ordua baino lehenago bidali beharko dira. Dokumentazioa epea bukatzeko ezarritako egun eta ordu hori baino beranduago bidaliz gero, ez da onartuko.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: lau hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ez da halakorik jarri.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a puntua.

b) Eguna: 2015eko urtarrilaren 12a.

c) Ordua: 11:00ak.

10.– Iragarkiaren gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

11.– Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.es

Leioa, 2014ko azaroaren 12a.

UPV/EHUko 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaz egindako eskuordetzaz sinatua.

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala