Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2014ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5047

IRAGARKIA, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu zuzendariaren ordainketa-errekerimenduak jakinarazteko dena. Errekerimenduok, hain zuzen, behean zehaztutako espedienteekin lotutako etxebizitza sozialen onuradunen zorrei dagozkie.

Ezinezkoa izan da errekerimendu horien jakinarazpenak helaraztea, eta, hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, dagokion orok horren berri izan dezan, eta honako ohartarazpen hau egiten da:

Hilabeteko epea dauka zorra ordaintzeko, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iragarkia argitaratu eta hilabete igarotakoan zorra ordaindu ez bada, legeak aurreikusitako egintzei ekingo zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 11.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala