Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2014ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5051

IRAGARKIA, agiriak zuzentzeko errekerimendu bat jakinarazteko dena, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz.

Saiatu arren ezin izan zaionez egin jakinarazpena Miguel Alonso Belza jaunari (agiriak zuzentzeko errekerimendua, 2014-10-13koa), iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluak dioen moduan.

2013-10-18ko gora jotzeko errekurtsoaren izapideketan, Ebaluazio Batzordeak egiaztatu zuen ezen merituak egiaztatzeko dokumentazioa ez zela jaso, beraz EHUk ofizioz aurkeztutako merituak bakarrik baloratu ziren. Errekurtso horren gaia: UPV/EHUko irakasleen ordezkapenetarako lan poltsetan sartzeko 2013ko martxoaren 18an egin zen deialdian emandako puntuazioaren kontrakoa (poltsaren zenbakia: 33).

Interesatuaren merezimenduak behar bezala baloratu ahal izateko, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 71.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabidea zuzentzeari dagokionez, interesdunari errekeritzen zaio, hamar eguneko epean aurkez ditzala merezimenduak egiaztatzeko beharrezkoak diren agiriak. Agiri horiek helbide honetara bidali behar dira:

UPV/EHU. Errektoregoa

Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordetza

Irakasleen lan- poltsen bulegoa.

Ana Alonso

Leioako Campusa. Sarriena auzoa, z.g.

48990 Leioa.

Agiriak epe horretan jaso ezean, ulertuko da interesatuak eskaeran atzera egin duela.

Iragarki hau argitara ematen da interesduna jakinaren gainean jartzeko, banakako jakinarazpen gisa hartu behar baitu.

Leioa, 2014ko azaroaren 11.

Irakasle-ikertzaileen arloko erretoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala