Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2014ko azaroaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

HORMAETXE, KOOP. E.
5052

IRAGARKIA, Hormaetxe Kooperatiba Elkartearen desegiteari eta likidazioari buruzkoa.

2014ko azaroaren 12an, 17:30ean, bigarren deialdian, Hormaetxe Kooperatiba Elkarteak ezohiko batzar orokor bat egin zuen, kooperatibaren egoitzan (Zelaikua plaza 12-1, Mendaro, Gipuzkoa), eta kooperatiba osatzen duten 18 bazkideetatik 10 bertaratu ziren. Bertan aho batez erabaki zuten honako hau:

ERABAKIAK

«Hormaetxe Kooperatiba Elkartea desegitea eta likidatzea».

«Kooperatibako administratzaileak kargutik kendu eta Jose Maria Celaya Ibarlucea jauna izendatzea kooperatibaren likidatzaile bakarra izan dadin, sozietatearen estatutuetako 44. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak xedatutakoarekin bat».

«Aho batez onartzea 2014ko azaroaren 12an itxitako likidazioaren hasierako balantzea».

«Aho batez onartzea likidazioan dagoen Hormaetxe Kooperatiba Elkartearen ondare-egoeraren azken balantzea».

«Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera egina. Hona hemen zer egingo den:

«Hormaetxe Kooperatiba Elkartearen ondasunak –0,00 euro– ordaintzea, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera».

«Ezohiko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko, beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».

Ezohiko batzar orokorreko akta batzarraren amaieran onartu zen, eta likidatzaile bakarrak eta horretarako izendatutako bi bazkideek izenpetu zuten egun horretan bertan, 19:30ean.

Hartutako erabaki horiei buruzko agiriak interesdunen eskura daude batzarra egin zen lokalean.

Mendaro (Gipuzkoa), 2014ko azaroaren 12a.

Likidatzaile bakarra,

JOSE MARIA CELAYA IBARLUCEA.


Azterketa dokumentala