Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2014ko azaroaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5054

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 11koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena. Honen bidez irekitzen dira eta eguneratzen dira Justizia Administrazioko Auzitegiko Medikuen eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoen lan-poltsetan sartuta dauden guztien datuak.

Auzitegiko Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan lanpostuak betetzeko, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzeko den Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 24.b. artikuluan (agindu hori 2010eko abenduaren 14ko EHAAn, 238. zenbakian, argitaratu zen, eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez aldatu zen) lan-poltsak ireki eta eguneratzeko aukera aurreikusten da honako kasu honetan: batetik, azken oposizioko probetarik baten bat gainditu baina plazarik lortu ez dutenak lehen poltsan sartzeko; eta, bestetik, zein kidegora sartzeko eskatzen den hartaraxe sartzeko, urtean zehar deitu eta bukatu diren oposizioetako lehen azterketara aurkeztu eta suspenditu dutenak bigarren poltsan sartzeko. Edozein poltsa-irekierak oro har lan-poltsetan sartuta dauden guztien datuak eguneratzea ekarriko du.

2010eko irailaren 16ko Agindu horretan xedatutakoaren arabera, Justizia Administrazioko Zuzendaritza honek Auzitegiko Medikuen eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetako lanpostu hutsak betetzeko sortutako lan-poltsak irekitzea eta bertan sartuta dauden guztien datuak eguneratzea ebatzi du, honako oinarrien arabera:

1.– Deialdiaren xedea.

1.1.– Deialdi honen xedea lan-poltsetan dauden guztien datuak irekitzea eta eguneratzea da.

Deialdian parte hartzen duten guztiei alegatzen dituzten merezimendu guztiak zenbatuko zaizkie, eta horiek egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dituzte, jadanik administrazioaren esku ez badaude.

Merezimenduak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den arte zenbatuko dira.

1.2.– Justizia Administrazioko ondorengo funtzionarioen kidegoetako lan-poltsak irekiko eta eguneratuko dira: Auzitegiko Medikuak, Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea eta Laguntza Judiziala.

1.3.– Deialdi honetan parte har dezaketenak:

● Egungo poltsetan sartuta dauden guztiak, hau da, poltsetan sartzeko eskaera egin zutenak eta alegatu gabeko beste merezimendu batzuk egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu behar dutenak edo egun sartuta dauden poltsetako datuak eguneratu behar dituztenak.

● Era berean, deialdian parte har dezakete azken oposizioko lehen ariketako kalifikazioan 0 puntu baino gehiago lortu dutenek, eta eskatu duten Kidegoan sartzeko azken oposizioan lehen ariketa edo lehen bi ariketak gainditu arren plaza lortu ez dutenek, puntuazio horri kasu bakoitzean kreditatzen dituzten merezimendu orokorrak batuz. Erreferentziazko oposizioa 2011. urtean egindako deialdikoa da.

Prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda BOEn argitaratuaz bukatuko da.

2.– Izangaien betekizunak.

Poltsetan egun daudenek poltsetan sartzeko eskatutako baldintzei eutsi beharko diete.

Poltsetako izangai berriek Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte (agindu hori Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez aldatu zen). Karrerako funtzionarioak edo lan kontratuko langile finkoak direnak ezingo dira lan-poltsan sartu. Bestalde, zerrendetan sartzeko, 2014. urtean zehar 65 urte edo gehiago ez betetzea eskatuko da.

3.– Eskabideak aurkeztea.

3.1.– Deialdian parte hartzeko eskabideak Ebazpen honen I. eranskineko ereduaren araberakoak izango dira eta Justizia Administrazioko zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta 2014ko azaroaren 27tik abenduaren 11ra bitartean aurkeztu beharko dira.

3.2.– Eskabideak ondorengo idatzi-zatian adierazten diren administrazio-bulegoetan aurkeztu behar dira, edo, bestela, bidali daitezke posta ziurtatuaren bidez gutun-azal irekian Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutakoari jarraituz edo lege horretan zehaztutako beste edozein eratan ere.

3.3.– Eskabide-ereduak honako administrazio-bulego hauetan jaso daitezke:

● Arabako EAT, Gasteiz etorbidea 18. 01008 Vitoria-Gasteiz.

● Bizkaiko EAT. Buenos Aires kalea 6, 6., 48001 Bilbao.

● Gipuzkoako EAT. Kalkutako Teresa plaza 1, 5. 20012 Donostia-San Sebastián.

● Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

● Zuzenean:

○ Bilbao: Kale Nagusia, 85

○ Donostia: Andia kalea 13

○ Gasteiz: Ramiro Maeztu kalea, 10-behea.

Halaber, helbide hauetan ere aurkeztu ahal izango dira: www.justizia.net eta Justiziako langileen atarian.

3.4.– Izangaiek eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

a) Justizia Administrazioan egindako zerbitzuak.

Eskabideak aurkezteko epearen amaiera arte egindako guztiak hartuko dira kontuan. Ez da beharrezkoa izango Autonomia Erkidego honetan egindako zerbitzuen egiaztagiriak aurkeztea, ofizioz sartuko baitira. Dena dela, Autonomia Erkidego honetatik kanpo bitarteko funtzionario gisa egindako zerbitzuak egiaztatzeko, Justizia Ministerioko Langileen Unitateko Buruak edo Justiziaren alorreko konpetentziak transferituta dituzten eta zerbitzuak egin diren Autonomia Erkidegoetako Langileen Unitateko Buruak ematen duen Egindako Zerbitzuen Egiaztagiria (jatorrizko agiria) aurkeztuko da.

b) Titulazioak.

Poltsetan sartu nahi duten izangai berriek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte eskaerarekin batera:

● Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

● Kidego bakoitzean sartzeko eskatzen den titulazioaren fotokopia konpultsatua eta bereziki:

○ Auzitegiko medikurako: Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatura.

○ Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegorako: Unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren edo arkitekto teknikoaren titulua edo baliokidea.

○ Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegorako: Batxilergo titulua edo baliokidea.

○ Laguntza Judizialeko Kidegorako: DBHko graduatu titulua edo baliokidea.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoari eta Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoari dagokienez, poltsetarako izangaiek egiaztatu egin beharko dituzte baliabide informatikoak erabiltzeko ezagutzak eta praktika dituztela.

Izangai guztiek honako hauek aurkeztu ahal izango dituzte:

● Eskatzailea sartuta dagoen edo sartuta egon nahi duen lan-poltsako kidegora sartzeko beharrezkoak baino altuagoak diren eta oraindik aurkeztu ez diren beste titulazioen fotokopia konpultsatuak.

● Beste merezimendu batzuen fotokopia konpultsatuak.

c) Nahiz eta ez den eskatzen hori kreditatzeko agiririk, eskabidean honako hauek alegatu behar dira, hala badagokio:

● Sartzeko eskatzen duten funtzionarioen merezimendupeko kidegoetan sartzeko azken deialdiaren probetan parte hartu izana. Erreferentziazko oposizioa 2011. urtean egindako deialdikoa da.

● Aurreko hiru oposizioetan ariketak gainditu izana.

d) Euskara jakitea.

Aipatu ezagutzak egiaztatzeko, hizkuntza eskakizuna edo baliokideak lortu izanari buruzko fotokopia konpultsatua aurkeztuko beharko da.

4.– Baloraziorako prozedura.

4.1.– Kidego bakoitzeko lan-poltsako izangaiak merezimendu orokorren araberako hurrenkeran jarriko dira.

Merezimendu orokorrak eta beren baremazioa 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 4. artikuluan jasotzen dira (Auzitegiko Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan lanpostuak betetzeko, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzeko den Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren agindua; agindu hori 2010eko abenduaren 14ko EHAAn, 238. zenbakian, argitaratu zen, eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez aldatu zen).

4.2.– Berdinketarik badago, merezimendu horietan ezarritako hurrenkeraren arabera lortutako puntuazio handienak erabakiko du (2010eko irailaren 16ko Aginduaren 4.4 artikulua). Berdinketa apurtzerik lortzen ez bada, alfabetoaren araberako lehentasuna izango da kontuan, lan eskaintza publikoko azken eskaintzari dagokion «A» letratik hasita.

5.– Behin-behineko poltsak.

Lan-poltsetan daudenen behin-behineko zerrendak eginda daudenean (datuak eguneratuta eta behar bezala ordenatu eta sailkatuta, honako datuekin: izen-abizenak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia, puntuazioa, hurrenkera zenbakia) Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko EATetako iragarki-tauletan eta www.justizia.net web orrian eta justiziako langileen atarian jarriko dira. Interesdunek 10 eguneko epea izango dute, behin-behineko ebazpenaren aipamena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatzen hasita, Justizia Administrazioko Zuzendaritzan lan-poltsetako edozein daturi buruzko erreklamazioak aurkezteko.

6.– Behin betiko poltsak.

Alegazioak ebatzi ondoren behin-behineko zerrendak jarri diren leku beretan jarriko dira behin betikoak, eta behin betiko Ebazpenaren aipamena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Behin betiko lan-poltsetan ezingo da aldaketarik egin; nolanahi ere, salbuespen izango dira 2010eko irailaren 16ko Aginduan jasotako kasuak (Auzitegiko Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan lanpostuak betetzeko, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatzeko den Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren agindua; agindu hori Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez aldatu zen).

7.– Errekurtsoak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justiziako sailburuordeari hilabeteko epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Era berean, deialdi honetatik eratorritako ekintza administratibo guztiak aurkatu ahal izango dira Justizia sailburuordearen aurrean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 11.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala