Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2014ko azaroaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5055

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 18koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren udalei ordezkapenetarako diru-laguntzak ematen dizkiena.

Diru-laguntza hauek euskara eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko ematen dira, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 7. artikulua eta ondorengoak betez. Agindu horren bidez, batetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza prestakuntzako zerbitzua arautzen da, eta, bestetik, euskara ikastaroetara doazen udal langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak ezartzen dira.

Ikusirik udalek aurkeztu duten dokumentazioa, eta berau aginduan ezarritakoarekin konparatu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei bakoitzarentzat izendatzen den diru kopurua ematea, egindako kontratazioen diru-laguntza gisa. Emandako diru-laguntza 2014ko uztaila-abendua epeari dagokio, gehienez ere. Hala ere, diru kopuru hori alda daiteke, besteak beste, ordu-kreditu eta asistentziari buruzko datuak jaso eta kontuan hartu ondoren.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. Artikuluan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.

Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezezta dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da epea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 18a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala