Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2014ko azaroaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5056

AGINDUA, 2014ko azaroaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Irale programaren irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako dei egiten duen 2014ko ekainaren 18ko Agindua aldatzen duena.

Irakasleak alfabetatu edota euskalduntzeko programa (Irale) arautzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (EHAA, 1994-02-11koa) bere hirugarren atalean dioenez, Irale programak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz besteko ikastetxeetan, publiko zein pribatutan eta edozein irakasmailatan, lanean diharduten irakasleak hartuko ditu kontuan.

Hezkuntza Sailburuordetzak 2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteetarako Aurkezpen Txostenak argitaratuak ditu formatu elektronikoan (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/euskara), bertan ikastetxe pribatuetako irakasleei irakastordu barneko ikastaroetan parte hartzeko aukera ematen zaielarik.

Agindu horren lehen artikuluak zera dio: 2014. urtean Irale programaren irakastordu barneko ikastaroren batean ikasketari gisa ari den irakaslerik duten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoei dei egiten zaiela, aipatu irakasleen ordezkatzek sortutako gastuei aurre egiten laguntzeko asmoz. Honetarako, 2014. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetatik 1.439.704,66 euroko diru-partida erabiliko dela eta diru-partida hori bi ebazpenetan banatuko dela: lehenengoa, urtarriletik ekainera artekoa, partida osoaren % 60 izango da gehienez. Bigarren ebazpena, berriz, irailetik abendura artekoa. Lehen ebazpenean sobratzen dena, bigarrenera pasako dela.

Kalkuluak egiterakoan, zera ikusi da: lehen eta bigarren txanden arteko proportzioa ez dela zehazki % 60 - % 40 moduan banatzen, % 61 - % 39 proportziotik hurbilago dagoen beste batean baizik. Hori dela medio, eta ordainketa arauaz bideratu ahal izateko, 2014ko ekainaren 18ko Agindua aldatu beharra dago. Kontuan izan bedi aldaketa honek ez diola urteko gastu kopuru osoari ezertan eragiten, ez partidari berari eta ez diru jasotzaile bakoitzak hartu behar duenari.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2014. urtean Irale programaren irakastordu barneko ikastaroren batean ikasketari gisa ari den irakaslerik duten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoei, aipatu irakasleen ordezkatzek sortutako gastuei aurre egiten laguntzeko asmoz, dei egiten dien 2014ko ekainaren 18ko lehen artikulua honela gelditzen da:

«2014. urtean Irale programaren irakastordu barneko ikastaroren batean ikasketari gisa ari den irakaslerik duten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoei dei egiten zaie, aipatu irakasleen ordezkatzek sortutako gastuei aurre egiten laguntzeko asmoz. Honetarako, 2014. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetatik 1.439.704,66 euroko diru-partida erabiliko da.

Diru-partida hori bi ebazpenetan banatuko da: lehenengoa, urtarriletik ekainera artekoa, partida osoaren % 61,07 izango da gehienez. Bigarren ebazpena, berriz, irailetik abendura artekoa. Lehen ebazpenean sobratzen dena, bigarrenera pasako da.

2014ko irail-abenduko diru-laguntzak ebatzi aurretik, aipatu epeari dagokion diru-partida handitu daiteke bestelako programetan soberakinik balego.».

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 12a.

Hezkuntza, HizkuNtza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala