Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2014ko azaroaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5058

EDIKTUA, 1132/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 1132/2013 prozedura arrunta bideratu da (judizio arrunta), Jose Carlos Gonzalez de la Fuente-k eskatuta, Morales Romero, Felix Acosta Burgos eta Angel Frank Dominguez Almanzar-en aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:

139/2014 EPAIA

Epailea: Ana Garcia Orruño.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko uztailaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: José Carlos González de la Fuente.

Abokatua: Sonia Maria Herrero Corral.

Prokuradorea: Iñigo Hernandez Martin.

Alderdi demandatua: Felix Acosta Burgos, Angel Frank Dominguez Almanzar eta Iraidis Morales Romero.

Abokatua.

Prokuradorea: Javier Cangas Sorolla eta Javier Cangas Sorolla.

Judizioko gaia: hiri-errentamenduak.

EPAITZA

Jose Carlos González de la Fuente-ren izenean eta ordez Iñigo Hernández Martín prokuradoreak aurkeztutako demanda partez baietsi egiten da, eta Iraidis Morales Romero honako hauek ordaintzera kondenatzen da: 1538 euro, eta bi puntutan gehitutako interes legezkoak egun honetatik ordainketa guztiz egin arte. Felix Acosta Burgos eta Angel Frank Dominguez Almanzar-en aurka aurkeztutako demanda ezestea, eta kosturik ez ezartzea inori.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Felix Acosta Burgos demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko azaroaren lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala