Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2014ko azaroaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5060

IRAGARKIA, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2014ko irailaren 18ko ofizioa jakinarazteko dena. Ofizio horren bidez, entzunaldi izapidea burutzen da Estibaliz Sádaba Murguía andrea irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrendatik kanporatu aurretik.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2014ko irailaren 18ko ofizioa ezin izan diogu jakinarazi Estibaliz Sádaba Murguía andreari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 59.5 artikulua betetzeko, ofizioa iragarki hau argitaratuta jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio Estibaliz Sádaba Murguía andreari edo bere ordezkariari, gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, ofizio horren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta biharamunean hasiko da.

Eta Estibaliz Sádaba Murguía andreari jakinarazteko balio dezan, iragarki hau ematen da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 19a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala