Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2014ko azaroaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
5061

IRAGARKIA, eraikuntza-obrak egikaritzeko kontratuen lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Departamentu Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia:

I.– 055/2014/C01/B-43.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena:

I.– 1. lotea: Bilbon, Boluetako UE 27an kota 0 + 108 BOE + 63 ES eraikitzeko obren egikaritzea.

II.– 2. lotea: Bilbon, Boluetako UE 27an 190 BOTE eraikitzeko obren egikaritzea.

b) Loteen araberako banaketa: bai.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna:

I.– 1. lotea: 24 hilabete.

II.– 2. lotea: 20 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezin izango dituzte adierazitako guztizko zenbatekoak gainditu, ezta fasez faseko gehienezko zenbatekoak ere:

I.– Bilbon, Boluetako UE 27an Kota 0 + 108 BOE + 63 ES eraikitzeko obren egikaritzea.

Kontratuaren aurreikusitako balioa: 19.721.612,19 euro BEZik gabe.

Ereduzko aurrekontua: 17.928.738,35 euro (PEC), BEZik gabe.

II.– Bilbon, Boluetako UE 27an 190 BOTE eraikitzeko obren egikaritzea.

Kontratuaren aurreikusitako balioa: 16.014.910,07 euro BEZik gabe.

Ereduzko aurrekontua: 14.559.009,15 euro (PEC), BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikatzekoa.

Behin betiko bermea: kontratuaren guztizko % 2, BEZik gabe, eta kontratuaren guztizko % 3, BEZik gabe.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública « Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) edo www.visesa.com web orrialdean.

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2015eko urtarrilaren 13a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da aplikatzekoa.

b) Beste baldintza batzuk: gaitasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak: baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

Kaudimen ekonomikoa: eskatutako fidagarritasun ekonomikoa egiaztazteko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

Enpresak aurkeztu behar dituen urteko ikuskatutako kontuak azken ekitaldian ikuskatutakoak izan behar dute, enpresaren administrazio-kontseiluak egin behar ditu eta behin betiko ikuskaritza-txostena erantsi behar zaie.

8.– Esleitzeko irizpideak.

1) Eskaintza ekonomikoa (66).

2) Eskaintza ekonomikoaren balorazio xehatua (7).

3) Plangintzaren analisia eta dokumentazioaren koherentzia (5).

4) Eskainitako bermeen inguruko hobekuntzak (10).

5) Iraunkortasunari buruzko hobekuntzak (8).

6) Saldu osteko zerbitzuaren inguruko hobekuntzak (4).

9.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko urtarrilaren 16a: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako atea 1-A (2. solairua) edo www.euskadi.net; www.contratación.info webgune orrialdeen bidez.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 6 hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública « Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako atea 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Data: 2014ko otsailaren 20a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2014 azaroaren 17an.

13.– Beharrezkoa bada, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web orria: w www.visesa.com o http://www.visesa.com/listado_concursos.asp

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 17a.

VISESAko zuzendari nagusia,

MARCOS MURO NÁJERA.


Azterketa dokumentala