Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5067

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2014ko urriaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Easo» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko urriaren 24ko Aginduaren bitartez, Donostiako (Gipuzkoa) «Easo» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena eman zitzaion (2014ko azaroaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 216. zk.). Agindu horretan goian adierazitakoaren gisako huts bat egin zenez, zuzendu egin behar da:

2014/4823 (2/1) orrialdean, argitaratutako euskarazko testuan dagoen 1. artikuluan, honela dio:

«– Zenbait joera: gitarra elektrikoa».

Baina honela esan behar du:

«– Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta jazza – kantua».


Azterketa dokumentala