Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5068

AGINDUA, 2014ko azaroaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, honako agindu honetan aurkitutako hutsak zuzentzeko dena: «Agindua, 2012ko uztailaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Urnietako «Lourdes Iriondo» musika-eskola publikoari (Gipuzkoa) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak antzeman dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 26ko Aginduaren testuan, zeinaren bitartez Urnietako «Lourdes Iriondo» musika-eskola publikoari (Gipuzkoa) musika-espezialitateak gehitzeko baimena eman zitzaion (2012ko abuztuaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 169. zk.). Beraz, zuzendu egiten dira:

2012/3932 (1/1) orrialdean, 1. artikuluan, honela dio:

«Adarra:

– Instrumentu sinfonikoak: klarinetea, bonbardinoa eta tuba».

Baina honela esan behar du:

«Adarrak:

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, tronpeta, saxofoia, perkusioa, klarinetea, bonbardinoa eta tuba.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta organoa.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: trikitia eta panderua».

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 24a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala