Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5069

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 7koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Toki-erakundeetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia / Euskara Sustatzeko Ekintza Plana garatzeko diru-laguntzak esleitzen dituena.

1.– 2014ko ekainaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2014ko ekainaren 18ko Agindua. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia / Euskara Sustatzeko Ekintza Plana garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten du.

2.– Aginduaren 9. artikuluak ezartzen du laguntza-deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko dela. Horrezaz gain, 12. artikuluan ebazpen-proposamena balorazio batzorde batek landuko duela azaltzen da, bai eta batzorde hori zein kidek osatuko duten ere. Bukatzeko, batzordekideek jarraituko dituzten irizpideen nondik norakoak 10. artikuluan jasotzen dira.

Horiek guztiak, eta balorazio-batzordearen erabaki-proposamena aintzat hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehengoa.– I. eranskinean jasotzen diren toki-erakundeei bertan zehazten diren diru-laguntzak esleitzea. eranskin horretan onuradun bakoitzari esleitutako kopuruak ematen dira, multzoka (A, B eta C) eta guztira, bai eta 2014an bakoitzari dagokion % 50a eta 2015an dagokion % 50a.

Bigarrena.– II. eranskinean jasotzen diren toki-erakundeen eskabideak bazterrean uztea eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Agindutako diru-laguntza ordaintzeko eta justifikatzeko deialdia arautzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 18ko Aginduak (2014ko ekainaren 19ko EHAAn) 14., 18. eta 19. artikuluetan dioena hartuko da aintzat.

Laugarrena.– Honako Ebazpen hau interesatu orori jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek esleitutako diru-laguntzak eta laguntza horien jasotzaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta bere aurka, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan, hau guztia azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan (4/1999 Legeak emandako idazketan) ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 7a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala