Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5071

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 12koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2014ko diru-laguntzak esleitzen dituena.

2014ko ekainaren 19an argitaratu zen EHAAn (115. zk.), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2014ko ekainaren 18an emandako Agindua. Horren bidez entitate pribatuek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan 2014an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak ematea arautzen da (Lanhitz deialdia). Aginduak finkatutakoari jarraituz eta, aldi berean, Balorazio Batzordeak eginiko proposamenak gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean jasotzen den entitatea baztertutzat jotzea, eranskinean bertan jasotzen diren arrazoiengatik.

2. artikulua.– Goian adierazitako Aginduan finkatutako baldintzak bete dituzten entitateak diruz laguntzea (II. eranskina).

3. artikulua.– III. eranskinean jasotzen diren entitateei diru-laguntzarik ez agintzea, eranskinean bertan jasotzen diren arrazoiengatik.

4. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

5. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.

6. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jotzeko errekurtsoa jarri nahi badu, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 12a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala