Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5073

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 20koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian 301/2014-A prozedura laburrean bideratzen ari den administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ager daitezen.

Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak elkarrekin emandako 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren aurka Si.P.E. sindikatuak jarritako gora-jotze errekurtsoa ezetsi zuen Segurtasuneko sailburuaren 2014ko urtarrilaren 23ko Agindua, eta, horren aurka, 523/2014 prozedura laburrean izapidetzen ari zen auzi-errekurtsoari zegokion administrazio-espedientea eskatu zuen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak. Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak elkarrekin emandako 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez, deialdia egiten da Ertzaintzako intendente, komisario eta komisariondoko kategorietako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak behin betiko betetzeko, izendapen askeko sistemaren bitartez, eta superintendente, intendente, komisario eta komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako.

Segurtasun Sailak administrazio espedientea (PCA 160-2014-X) bidali zuen aipatutako Epaitegira.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak 2014ko irailaren 17ko Autoaren bidez eskumen intzidentea ebatzi eta honako hau deklaratu zuen: errekurtsoa ezagutzeko eskumenik ez zuela eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zegokiela errekurtsoa ezagutzea.

Horren ondorioz, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratzen ari da Administrazioarekiko auzi-errekurtso hori, 301/2014 prozedura laburrean.

Hori horrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau.

EBAZTEN DUT:

Prozedura honetan interesdun izan daitezkeenak epatzea, egoki baderitzote, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira ager daitezen, 301/2014-A prozedura laburrean, beren interesen alde egiteko. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 20a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala