Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5074

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 18koa, Osasuneko sailburuordearena. Honen bidez, Azterlanen Jarraipen Batzordearen eta Kalitate Batzordearen kideak izendatzen dira. Bi batzorde horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren menpe daude.

Urtarrilaren 11ko 3/2005 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortu zen (aurrerantzean IKBE).

Batzorde horri esleitutako eginkizunen artean, besteak beste, honako hauek daude: batetik, baimendu ondoren behaketa bidez egindako azterlanen, saiakuntza klinikoen eta ikerketa-proiektuen segimendua egitea, eta, bestetik, kalitatea kudeatzeko sistema mantentzea (ISO 9001:2008 arauan oinarritua, AENOR-ek 2011n ziurtatu ondoren ezarritakoa).

Eginkizun horiek egiteko, Osasuneko sailburuaren 2014ko apirilaren 14ko Aginduaren bidez, Azterlanen Jarraipen Batzordea eta Kalitate Batzordea sortu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko IKBEri laguntzeko organo gisa. Batzorde horien osaera agindu horretako 3. eta 5. artikuluetan ezarrita dago, hurrenez hurren.

Horregatik, jasotako izendapenak ikusirik eta aplikatzekoak diren arauak betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– IKBEko Azterlanen Jarraipen Batzordeko kide honako hauek izendatzea:

– Lehendakaria:

– Iciar Alfonso Farnós andrea.

– Idazkaria:

– María Rodríguez Velasco andrea.

– Kideak:

– Euskadiko IKBEren ordezkari:

– José María González de Castro jauna.

– María Rodríguez Velasco andrea.

– Iciar Alfonso Farnós andrea.

– Arabako Unibertsitate Ospitaleko IKBEren ordezkari:

– Arantza Sáez de Lafuente Moriñigo andrea.

– Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko IKBEren ordezkari:

– Amaia Martínez Galarza andrea.

– Gipuzkoako Osasun Eremuko IKBEren ordezkari:

– Nerea Egües Olazabal andrea.

– Galdakao-Usansolo Ospitaleko IKBEren ordezkari:

– Amaya Santos Ibáñez andrea.

– Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko IKBEren ordezkari:

– Antonio Escobar Martínez jauna.

Bigarrena.– IKBEren Kalitate Batzordeko kide honako hauek izendatzea:

– Lehendakaria:

– Jon Joseba Leonardo Aurtenetxe jauna.

– Idazkaria:

– María Rodríguez Velasco andrea.

– Kideak:

– Euskadiko IKBEren ordezkari:

– Jon Joseba Leonardo Aurtenetxe jauna.

– María Rodríguez Velasco andrea.

– José María González de Castro jauna.

– Arabako Unibertsitate Ospitaleko IKBEren ordezkari:

– Guillermo Alcalde Bezhold jauna.

– Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko IKBEren ordezkari:

– Amaia Martínez Galarza andrea.

– Gipuzkoako Osasun Eremuko IKBEren ordezkari:

– Nerea Egües Olazabal andrea.

– Galdakao-Usansolo Ospitaleko IKBEren ordezkari:

– Iciar Alfonso Farnós andrea.

– Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko IKBEren ordezkari:

– Antonio Escobar Martínez jauna.

Hirugarrena.– Batzordeotako lehendakariek eskatuta, Euskadiko IKBEren kideak Azterlanen Jarraipen Batzordearen bileretara eta Kalitate Batzordearen bileretara etorri ahal izango dira, baldin eta haiek egotea egokitzat jotzen bada eginkizunak errazago betetzeko.

Laugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 18a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala