Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5075

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 19koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaile txartela -oinarrizko mailakoa- emateko honako ikasle hauei: «IEFPS Tartanga GBLHI»k Erandion 2014ko urriaren 20tik 30era emandako oinarrizko mailako ikastaroa gainditu dutenei.

Ikusi da Erandioko «IEFPS Tartanga GBLHI» zentroak bidali duen dokumentazioa, 2014ko urrian emandako ikastaroaren garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa (ikastaroa: oinarrizko mailako ikastaroa, ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat).

Kontuan hartu behar da «IEFPS Tartanga GBLHI» zentroak baduela Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren baimena oinarrizko mailako ikastaroak emateko (2008ko maiatzaren 15eko Ebazpena) eta txartelen berriztatze-ikastaroak emateko (2008ko otsailaren 7ko Ebazpena), biak ere Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duen abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuko bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz emandakoak. Horrekin guztiarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaile txartela -oinarrizko mailakoa- ebazpen honen eranskin modura doan zerrendako pertsonei emateko agintzea.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 19a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

MARÍA DORRONSORO IRAETA.

ERANSKINA
INGURUMENERAKO ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIARAKO DIREN TRATAMENDU BIOZIDEN APLIKATZAILE TXARTELA (OINARRIZKO MAILAKOA) ESKURATZEKO BAIMENA EMAN ZAIENEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala