Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5076

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 18koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinen bidez onartzen baita, garapenerako lankidetzaren arloan, profesionalen espezializazio-beka bati uko egiteko eskaera.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2013ko urriaren 29ko Ebazpenaren bidez, iragarri ziren 2013rako garapen lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko sei beketarako deialdia (2013ko azaroaren 6ko EHAA, 211. zk.). Deialdi hau Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2013ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen (2014ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.), eta, besteak beste, Olatz Domínguez Hernández (BEK-2013BA/0066) esleipendun gertatu zen.

2014ko azaroaren 6an, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren erregistro orokorrean sartu da bekari uko egiteko Olatz Domínguez Hernándezen eskabidea; espedientean ageri dira arrazoiak.

Ekainaren 17ko 138/1997 Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, zeinen bidez arautzen baitira garapenerako lankidetzaren arloan, profesionalen espezializazio-bekak, bekadunak behar bezala justifikatuta egiten badio uko bekari, baliatu ez duen bekaren zatiari dagozkion eskubide ekonomikoak galtzea ekarriko du. Aintzat harturik bekaren ordainketa partzialen egutegia, interesdunak jasotako edo jasotzeko dituen eskubide ekonomikoak arautu beharko dira, bekaz baliatutako aldirako eta baliatzeko geratzen zaion aldirako.

Azaldutakoagatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Olatz Domínguez Hernándezek aurkeztutako bekari uko egiteko eskabidea, garapenerako lankidetzaren arloan, profesionalen espezializazio-beken 2013. urteko deialdiaren barruan, 2014ko azaroaren 29tik aurrerako eraginarekin.

Bigarrena.– Arautzea interesdunak jasotako edo jasotzeko dituen eskubide ekonomikoak.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 18a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala