Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5077

EDIKTUA, 202/2014 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 202/2014 errenta ez ordaintzeagatiko desahuzioari buruzko hitzezko autoak.

Errekurtsogilea: Iraidis Morales Romero.

Abokatua: Mikel Luja Penche.

Prokuradorea: Enrique Alfonso Masip.

Alderdi errekurritua: Felix Acosta Burgos, Angel Frank Dominguez Almanzar, Fernando Gonzalez de la Fuente eta Jose Carlos Gonzalez de la Fuente.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-11-05ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA:

Ezesten dugu Iraidis Morales Romero ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, hitzezko 171/2013 judizioaren gainean hartutako epaiaren aurkakoa. Epai hori Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak hartu zuen, 2014ko martxoaren 12an. Errekurtsoa ezetsi dugunez, berretsi egiten dugu aipatutako ebazpena, eta bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiogu berariaz.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, Auzitegi Goreneko Zibilaren Salaren aurrean kasazio-errekurtsoa izan ezik; beti ere kasazio interesa egiaztatzen bada (PZLb, 477.3 artikulua). Hori izango balitz kasua, errekurtso berezia ere aurkeztu liteke sala berean, prozesuan arau-haustea egon delako, (PZL, azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtso bat edo bestea idazki bidez aurkeztuko da epaitegi honetan, hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita (PZLeko 477. eta 479. artikuluak).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4738 0000 00 020214. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Felix Acosta Burgos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko azaroaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala