Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5078

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1384/2012 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1384/2012 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Teresa Hernandez Parriego.

Abokatua: Patricia Reina Miranda.

Prokuradorea: Marta Lezaola Ruiz.

Demandatua: Asier Javier Sanz Falces.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-03-27an. Hona hemen epaitza:

1.– Baiesten dut, funtsean, Maria Teresa Hernández Parriegoren prozesu-ordezkaritzak Asier Javier Sanz Falcesen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 1.670,05 euro, eta 2012ko azaroaren 16tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesak, betiere, PZLren 576. artikuluan xedatuakoari kalterik egin gabe.

2.– Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio. Alderdi pertsonatuari zein auzi-ihesean denari jakinaraz bekio ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander-en duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 47070000001384-12. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Asier Javier Sanz Falces demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko urriaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala