Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5079

EDIKTUA, 59/2011 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, 59/2011 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Banco Santander, S.A.k eskatuta, Brahim Alouiren aurka, hitzezko judizioari buruzkoa. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

EPAITZA

Baiesten dut Banco Santander, S.A. erakundeak Brahim Alouiren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, bi mila, zazpiehun eta berrogeita zortzi euro eta hamar zentimo (2.748,10), gehi zenbateko horri dagozkion hitzartutako berandutza-interesak auzi-jartzaileari ordaintzera kondenatzen dut demandatua. Gainera, prozesuan eragindako kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.

Brahim Aloui demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, bost eguneko epean eta epaitegi honetan, Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontu-zenbakia: 4707 0000 00 0059 11. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-zenbateko hori zainpean utzi izana (BJLOaren 15. xedapen gehigarria).

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamalauko urriaren hogeia.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Brahim Aloui demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko urriaren hogeian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala