Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5081

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1015/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 1015/2013 prozedura bideratu da, Sara Fiorilo Sandoval-ek eskatuta, Huber Salvatierra Vaca-ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

468/2014 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernández.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko urriaren hamahirua.

Alderdi demandatzailea: Sara Fiorilo Sandoval.

Abokatua: Jorge Perez Guerrero.

Prokuradorea: Arantzane Gorriñobeascoa Echevarria.

Alderdi demandatua: Huber Salvatierra Vaca.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: seme-alaba adingabeentzako neurriak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Sara Fiorilo Sandoval-ek aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Huber Salvatierra Vaca-ren aurkakoa, eta, horrenbestez, adingabeko seme-alabei dagokienez honako neurri hauek hartzea erabaki dut:

1.- Adingabekoen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio.

2.- Seme-alabekiko guraso-ahala biek baliatuko dute, eta konpromisoa hartzen dute haiei eragin diezaieketen muntako erabakiak adostasunez hartzeko; adostasunik ez bada epaileak erabakiko ditu, salbu eta presa dela-eta beste ezkontideari kontsulta egitea ezinezkoa denean, esate baterako, osasunari dagozkionak: ospitaleratzea, ebakuntza kirurgikoa eta antzekoak; betiere albait arinen egin beharrekoak badira. Kasu horietan, seme-alabak berekin duen gurasoari egokituko zaio erabakia hartzea.

Guraso-ahalaren arloan, guraso bien adostasunarekin hartu beharreko erabakiak dira honako hauek: ohizko bizilekuari doakion udalerriz beste batera aldatzea adingabekoen bizilekua, halaber atzerria aldatzea, salbu eta oporretako bidaiak; ikastetxea aukeratzea eta ikastetxez aldatzea; eskolaz kanpoko edo osagarrian diren aktibitateak erabakitzea; urgentziazkoak izan barik iraupen handiko diren egintza medikoak, halaber arlo psikologikokoak; muntako ekintza erlijiosoak eta sozialak, esate baterako, Lehen Jaun Hartzea. Jagoletza ez duen gurasoak badu eskubiderik semeek eskolan duten bilakaeraz informazioa jasotzeko, eta, halaber, eskolako tutoretza-ekintzetan parte hartzekoa, eta bai semeen osasunari dagokionez, egoeraz eta tratamenduaz informazioa jasotzeko.

3.- Seme-alaba adingabekoen konpainian egon ahal izango da aita, gurasoek adosten duten eran; eta adostasunik ez bada, txandaka asteburuetan, larunbat edo igandez, 18:00etatik 20:00etara, amak egindako aukeraren arabera.

4.- Seme-alaben mantenu gisa, aitak 200 euro ordainduko dizkio hilero amari (100 euro seme-alaba bakoitzeko). Aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan ordainduko ditu, amak izendatzen duen kontuan; zenbateko hori urtero eguneratuko da, urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak Estatu osorako argitaratutako prezioen aldaketen arabera, oinarritzat justu aurreko urtea hartuz. Ordainketa egin ezean, legezko neurriak hartuko dira.

5.- Seme-alaba adingabeen ez-ohiko gastuak erdibana ordainduko dituzte aitak eta amak. Ezohiko gastutzat hartzen dira aurreikusten ez direnak eta aldizkakoak ez direnak; hala nola gaixotasun-gastuak, ospitaleratze-gastuak, tratamendu berezien gastuak, odontologia, ortodontzia edo optikako gastuak, edo farmazeutikoak, gizarte-segurantzak edo gurasoek hitzartuta daukaten beste mutualitate edo erakunde batek estaltzen ez dituenak, baita irakasle edo tutoreek gomendatzen dituzten laguntza- edo errefortzu-eskolen gastuak ere.

Beste gurasoari kontsulta egin ezin zaion urgentziazko kasuetan izan ezik, gainerakoetan, guraso bakoitzak besteari jakinarazi beharko dio seme-alaba adingabeek dituzten aparteko premien berri, eta premia horiei erantzun beharra dagoela adierazi; horretarako, kasuan kasuko agiriak helaraziko dizkio batak besteari (gastuaren zenbatekoari buruzko aurrekontua edo informazioa). Hamabost eguneko epean erantzunik ez badago, gastua onartuta dagoela ulertuko da.

Behar bezala jasota geratzeko moduan egingo dira halako jakinarazpenak.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Huber Salvatierra Vaca demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko azaroaren hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala