Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5083

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioaren gaineko 836/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6. zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 836/2013.

Demandatzailea: Iratxe Arraibi Landa.

Abokatua: Urbaneja Riego Lucia.

Prokuradorea: Pedro Maria Santin Diez.

Demandatua: Abdoulay Thine.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-11-11n. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Pedro María Santín Díez prokuradoreak, Iratxe Arraibi Landaren izenean eta ordez jarri duen demanda, auzi-ihesean den Abdoulay Thine-n aurka. Beraz, aipatutakoek egindako ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztiekin, eta prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak berariaz ezarri gabe.

Epai hau irmoa egin ostean, eman bedi horren berri ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilean; eta, hartarako, egin bedi idatzi egokia, orri-bazterrean ohar gisa jartzeko.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta jakinaraz bekie, halaber, bere aurka apelazio errekurtsoa jar daitekeela, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Izenpea,

Abdoulay Thine demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko azaroaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala