Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5084

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 298/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: utzarazpenari buruzko hitzezko judizioa 298/2014.

Demandatzailea: Margarita Botran Pariente eta Gregorio Muñumer Garcia.

Abokatua: Baltasar Varela Amparo.

Prokuradorea: Isabel Marin Cano.

Demandatua: Irurak kalea-1 ezk. helbidean kokatutako etxebizitzaren okupatzaile ezezagunak.

Prekarioko utzarazpena dela-eta hitzezko judiziorako demanda.

Judizio horretan, 151/2014 epaia eman da 2014-9-25ean.

Demandatuen, hau da, etxebizitzako (Irurak kalea, 24-1. ezk.) okupatzaile ezezagunen, egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2014ko urriaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala