Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5087

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 283/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 283/2014 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Getxoko Biltosango Partikularra kaleko 3. zenbakiko Jabekideen Erkidegoa.

Alderdi demandatua: Francisco Javier Arambalza Hormazaren jaso gabeko jarauntsia, Margarita Irusta Bustinza eta Javier Arambalza Irusta.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan epaia eman da 2014ko azaroaren 7an, eta haren epaitza honakoa da, hitzez hitz:

EPAITZA

Baiesten dut Legorburu prokuradoreak, Getxoko Biltosango Partikularra kaleko 3. zenbakiko Jabekideen Erkidegoaren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda, eta, beraz, Francisco Javier Arambalza Hormazaren jaso gabeko jarauntsia kondenatzen dut auzi-jartzaileari 3.665 euro, gehi 2013ko abenduaren 10etik aurrerako legezko interesak ordaintzera; prozesu-kostuak ere berak ordainduko ditu.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Gainera, kondenatuak apelazio-errekurtsoa aurkezteko, egiaztatu beharko du kondena-epaiaren zenbateko likidoa ordainduta edo zainpean jarrita duela, betiere Prozesu Legearen 449.4 artikuluarekin bat etorriz. Kontsignazio hori elkarren bermerako abalaren bidez egin ahal izango da, PZLb-ko 449. artikuluaren 5. atalean ezarritako eran.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Auzi-ihesean den Francisco Javier Arambalza Hormazaren jaso gabeo jarauntsiaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko azaroaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala