Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5089

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1480/2013 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1480/2013 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Hostelería Alavesa, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Sofia Echezarreta Bengoa eta Jose Ramon Rodriguez Fernandez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-11-03an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Sofía Echezarreta Bengoa eta José Ramón Rodríguez Fernández-en aurka, Hostelería Alavesa, S.L.ren izenean eta ordez Javier Aristegui Berazaluce-k aurkeztutako demanda osorik baiesten da, eta Hostelería Alavesa, S.L.ri ondokoak pagatzera kondenatzen ditut demandatuak: 405,29 euro; eta diruaren interes legezkoa, zehazki, prozedura monitorioa hasteko eskaera aurkeztu zenetik –2013ko urriaren 31tik– ebazpen hau eman artekoa.

Norbere borondatez ordaintzen ez bada, Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan epai-betearazpenetarako aurreikusten den interesa ere ordaindu beharko du, ebazpen honen egunetik zorra guztiz ordaindu artekoa.

Alderdi demandatuari ezartzen zaizkio kostuak (PZLko 394.1 ex artikulua).

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman ebazpenaren aurka ezin dela errekurtsorik jarri (PZL, 455.1 artikulua).

Eta, epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Sofia Echezarreta Bengoa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala