Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5090

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1487/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1. zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1487/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Eloina Santos Bahillo.

Abokatua: Andoni Echevarria Arabaolaza.

Prokuradorea: Luis Perez Avila Pinedo.

Demandatua: Maria Eugenia Sanz Gonzalez.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean 176 epaia eman zen, 2014-09-26an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut auzitegietako prokuradore Luis Perez Avilak, Eloina Santos Bahilloren ordez eta izenean, auzi-ihesean den Maria Eugenia Sanz Gonzalezen aurka aurkeztutako demanda. Horren ondorioz, demandatua kondenatzen du Eloina Santos Bahillori 16.890,62 euro gehi legezko interesak ordaintzera; interes horiek demanda jarri zen egunetik sortuko dira, hau da, 2013ko azaroaren 4tik, ebazpen honen egunera arte.

Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan epaiak betearazteko aurreikusten den interesa ere ordaindu beharko du, ebazpen honen egunetik zorra guztiz ordaindu arte, baldin eta agindutakoa borondatez betetzen ez badu.

Alderdi demandatuari ezartzen zaizkio kostuak (PZLko 394.1 ex-artikulua).

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0009 0000 04 148713). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maria Eugenia Sanz Gonzalez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala