Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5091

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 1323/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1323/2013, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Gloria Elisabeth Robledo Caballero.

Alderdi demandatua: Iñigo Eguiluz Ogueta.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

390/2014 epaia, Gloria Elisabeth Robledo Caballero demandatzaileak eta Iñigo Eguiluz Ogueta demandatuak ezkontzaz kanpo izandako MHC 1323/2013 seme-alabentzako neurriei buruzko prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da.

John James Martinez Urrea demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala