Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5092

EDIKTUA, 9074/2013 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, komunitatearen aldeko lanak betetzeari buruzko 9074/2013 espedientea bideratu da Jose Luis Ugarte Zapirain presoaren aurka (NAN: 34089544), zeina 1969-06-04an jaioa eta Jose Joaquin eta Carmenen semea baita, eta bere azken helbidea hauxe da: Donostiako Heriz pasealekua 8, solairuartekoa, ezk. Egun, ordea, helbide ezezaguna du. Espediente horretan, autoa eman zen 2014-10-01ean, eta haren xedapen-zatiak honako hau dio hitzez-hitz: «Donostiako Zigor arloko 4 zenbakiko Epaitegiak 1699-13 exekuzioan ezarritako zigorra, hau da, komunitatearen aldeko hiru lanaldi egiteko zena Jose Luis Ugarte Zapirainek ez duela bete deklaratzea.

Bidal bekio lekukotza Donostiako Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako».

Jose Luis Ugarte Zapirain presoari jakinarazpena egiteko balio dezan, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2014ko azaroaren 6an. Jakinarazi egiten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA. IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala