Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2014ko azaroaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5094

IRAGARKIA, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Business Angels Network Euskadi (Ban Euskadi) elkarte sustatzailearen desegiteari eta likidatzeari buruzko agiriak gordailutu direla jakinaraztekoa.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuko 4. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta interesdunek, iragarki hau argitaratu eta 8 eguneko epean, egokitzat jotzen dutena idatziz alegatu dezaten, honakoa jakinarazten da: Maria Nieves Gamiz Gutierrez (14922906T NAN) andreak 2014ko urriaren 20an Business Angels Network Euskadi (Ban Euskadi) elkartea desegiteko eta likidatzeko agiriak aurkeztu ditu Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzan. Eremuak hauek dira:

Lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Lanbide-eremua: izenak dioena.

Halaber, jasota uzten da desegite-aktaren sinatzaileak hauek direla:

Aitor Otaola Diaz de Alda, 16287311E NAN, (lehendakaria) eta

Maria Nieves Gamiz Gutierrez, 14922906T NAN (idazkaria).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 29a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala