Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2014ko azaroaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
5099

8/2014 FORU ARAUA, urriaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2012ko Aurrekontuaren Kontu Orokorra onartzekoa.

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela «8/2014 Foru Araua, urriaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2012ko Aurrekontuaren Kontu Orokorra onartzekoa»; eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.

Donostia, 2014ko urriaren 27a.

Diputatu nagusia,

MARTIN GARITANO LARRAÑAGA.

HITZAURREA

Behin 2012ko aurrekontu ekitaldia amaitu ondoren, Batzar Nagusietan aurkeztu behar da Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, foru arau honetan euskarri juridikoa hartzen duena.

Foru arau honen bidez onartutako kontu orokorrak osagai hauek ditu, hala jasotzen baitu 127. artikuluan Gipuzkoako Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak: foru sektore publikoa osatzen duten entitateen urteko kontuak; aipatu sektorearen urteko kontu finkatuak; eta, azkenik, aurreko informazioa osatu, zabaldu eta komentatzen duen memoria.

Era berean, informazioa ematen du foru sektore publikoaren ekonomia, finantza eta ondare egoeraz, ekitaldiko ekonomia eta ondare emaitzez eta, azkenik, aurrekontuen exekuzio eta likidazioaz.

2012ko Kontu Orokorra, Gipuzkoako Batzar Nagusiek eztabaidatu eta onartu behar dutena, martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak 128. artikuluan ezarritako epemuga iritsi aurretik aurkeztu da; gainera, aldi berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari haren kopia bat bidali zaio fiskalizatu dezan.

Artikulu bakarra.– Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2012ko Kontu Orokorra onarturik geratzen da martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak xedatutakoari jarraiki. Bere magnitude nagusiak foru arau honen I. eranskinean zehaztuta datoz, eta honako eduki hauekin:

I.– Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2012ko urteko kontuak (I). Gainera, testuinguru ekonomikoari buruzko azterketa eta kudeaketa txosten hauek sartuta daude: kontratazioa, diru laguntzak, zorra eta aldundiaren egoera finantzarioa.

II.– Gipuzkoako Foru Aldundiaren urteko kontuak (II). Foru Aldundiko departamentuen aurrekontu programen betetze mailari buruzko azalpen memoriak biltzen ditu.

III.– Uliazpi Fundazioa foru erakunde autonomoaren kontuak, eta Izfe, Etorlur, Bidegi eta Lurraldebus sozietate publikoenak. Foru sektore publikoaren urteko kontu finkatuak.

IV.– Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuaren gauzatzeari buruzko informazioa udalerrika xehekatua.

V. eta VI.– 2012ko Aurrekontuaren likidazioari buruzko xehetasun dokumentuak.

AMAIERAKO XEDAPENA

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean sartuko da indarrean, nahiz eta horrek ez duen eragozten 2012ko abenduaren 31ra arteko atzerako ondorioak izatea hemen onartzen diren kontuei dagokienez.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala