Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2014ko azaroaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
5100

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 19koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, izendapen askeko sistema bidez, lanpostu bat betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeak xedatzen du Datuak Babesteko Euskal Bulegoa zuzenbide publikoko erakundea dela, nortasun juridiko propioa eta gaitasun publiko eta pribatu erabatekoak dituela, eta herri-administrazioekiko inongo loturarik gabe beteko dituela bere eginkizunak.

Goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (001 kodea eta 1 dotazioa) hutsik dagoenez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3 artikuluarekin bat, Bulegoak erabaki du eranskinean adierazten den lanpostua izendapen askeko sistema bidez betetzeko lehiaketa iragartzea. Hona oinarriak:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, oinarri hauetan eta Ebazpenaren eranskinean jasota dauden betekizunak betez gero, otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen administrazio edo organoetako karrerako funtzionario guztiek.

2.– Funtzionario horiek denek hartu ahal izango dute parte deialdian, edozein dela euren administrazio-egoera, honako kasuetan izan ezik:

a) Eginkizun-gabetze irmoan dauden funtzionarioak egoera honek dirauen artean.

b) Borondatezko lan-utzialdian edo familiaren bateratzeagatiko egoeran daudelarik, jarduneko zerbitzura itzultzeko gutxienez eskatutako denbora eman ez duten langileak.

3.– Betekizun horiek guztiak deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean beteta egon beharko dira. Esleituriko lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira. Bitarte horretan baldintza horiek galtzen dituzten partaideek ezingo dute esleituriko lanpostuaz jabetu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Eskatzaileek Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariari helarazi beharko dizkiete eskabideak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 15 egun balioduneko epean. Eskatzailearen datu pertsonalak eta egungo destinoa adierazi beharko dituzte eskabidean.

2.– Eskabidearekin batera, «curriculum vitaea» ere aurkeztu beharko dute eta honakoak adierazi:

a) Titulu akademikoak.

b) Betetako lanpostuak, administrazio publikoan nahiz enpresa pribatuan.

c) Ikasketak eta kurtsoak, hizkuntzak jakitea eta izangaiak adierazi nahi duen beste edozein meritu.

3.– Eskatzaileek betekizun guztien eta alegatutako merezimenduen justifikazio-dokumentazioa aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera. Era berean, egoki irizten dien beste edozein txosten edo dokumentu ere aurkeztu ahal izango dute.

Hirugarrena.– Ebazpena.

1.– Deialdi hau Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren ebazpen bidez ebatziko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita, gehienez ere hilabeteko epean. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

2.– Lanpostuaren esleipendunak lanpostuaz jabetzeko finkatzen den datan jabetu beharko du lanpostuaz, eta aurretik zeukan lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariari, ebazpena EHAAn argitaratu, eta, hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean; ala administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, ebazpena EHAAn argitaratu, eta, hurrengo egunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 19a.

Zuzendaria,

IÑAKI PARIENTE DE PRADA.

I. ERASNKINA

Deitutako lanpostuak: Goi-Kargudunaren Idazkaria.

– Izena: Goi-kargudunaren idazkaria (001 kodea, 1 dotazio zk.).

– Kokapena: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

– Destinoko herria: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoari, eskalari edo aukerari dagokion kodea:

● A07 - Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Administrari Laguntzaileen Kidegoa edo lurralde historikoetako foru organoetako antzekoak eta, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioetakoak, Eusko Legebiltzarrekoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegikoak, Lan Harremanen Kontseilukoak eta, halakorik bada, Bulegokoak bertakoak, Ekonomia eta Gizarte Kontseilukoak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilukoak, Ebazpen Batzordekoak eta 2/2004 Legeko 2.1 artikuluak aipatzen dituen beste erakunde batzuetakoak.

● A05 - Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Administrari Laguntzaileen Kidegoa eta lurralde historikoetako foru organoetako antzekoak eta, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioetakoak, Eusko Legebiltzarrekoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegikoak, Lan Harremanen Kontseilukoak eta, halakorik bada, Bulegokoak bertakoak, Ekonomia eta Gizarte Kontseilukoak, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilukoak, Ebazpen Batzordekoak eta 2/2004 Legeko 2.1 artikuluak aipatzen dituen beste erakunde batzuetakoak.

– Destino osag.: 18.

– Berariazko osag.: VI-A.

– Hizkuntza eskakizuna: 3.

– Derrigortasun data: 2006/01/31.

– Lanpostua betetzeko baldintzak:

● C1 edo D1 kidegokoa izatea.

● Gutxienez urte beteko esperientzia administrarien kidegoko zereginetan edo bi urtekoa administrari laguntzaileenetan.


Azterketa dokumentala