Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2014ko azaroaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5103

AGINDUA, 2014ko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskararen Aholku Batzordeko Osokoaren egungo osaera jakinarazteko dena.

Euskararen Aholku Batzordeari buruzko urriaren 16ko 176/2007 Dekretuak euskararen alorrean administrazioaren aholkulari den organo horren araubide juridikoa finkatzen du eta, besteak beste, horren osaera zehazten du.

Horrela, 176/2007 Dekretuaren hirugarren artikuluak Euskararen Aholku Batzordearen (EAB) Batzorde Osoaren osaera arautzen du, eta laugarren artikuluak kideen izendapena arautzen du.

Dekretu horren arabera Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak izendatzen ditu, Agindu baten bidez, Dekretuaren 3.1 artikuluko e), f), g), i), j) eta k) idazatietan aipatzen diren kideak.

Horrela, batetik, 3.1. artikuluaren j) idazatiaren arabera Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak EABren Batzorde Osoko berezko kide ez direnak izendatu ditu 2014ko urriaren 30eko Aginduaren bidez. Euskararen Aholku Batzordearen Batzorde Osoko berezko kide ez direnen kargualdia hiru urtekoa izango da izendapena egiten duen aginduaren datatik aurrera; kargualdia berritu egin daiteke. Kargualdia amaitutakoan, Batzorde Osoko kide izaten jarraituko dute behin-behinean, harik eta Euskararen Aholku Batzorde berria izendatzen den arte.

Bestetik, aintzat hartu behar da EABri buruzko 176/2007 Dekretuak 4.3 artikuluan ezarritakoa: «baldin eta 3.1 artikuluko e), f), g), i) eta k) idatzi-zatietan aipatzen direnen artean karguren bat hutsik geratzen bada, jakinarazi egin beharko zaio kargu hori betetzeko kidea proposatu edo hautatu zuen erakunde edo organoari, beste kide bat proposatu edo hauta dezan geratzen den kargualdirako, hilabeteko epean.» Horri jarraikiz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak hainbat izendapen egokitu ditu honako agindu hauen bidez: 2012ko otsailaren 22ko Agindua; 2013ko ekainaren 11ko Agindua; 2013ko ekainaren 26ko Agindua; eta 2013ko urriaren 4ko Agindua.

Horiez gain, EABri buruzko Dekretuaren 3.1 artikuluaren l) idatzi-zatiaren arabera «Idazkaritza Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako zuzendarietako baten esku egongo da. Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatuko du idazkaria». Artikulu horri jarraiki, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak EABren idazkaria izendatu du 2013ko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bidez.

Kontuan izanda orain arte beti jakinarazi dela Euskararen Aholku Batzordearen Osoko kideen zerrenda, eta izendapenak argitaratzea herri-interesekoa dela, honen bitartez zera lortu nahi da, batetik, izendapen berriak jakinaraztea guztiek horien berri izan dezaten eta, bestetik, organo horretako Batzorde Osoko kideen taldeari buruz orain arte egon den publizitate-batasunari eustea.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskararen Aholku Batzordeko Osokoaren egungo osaera jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.

Hauek dira kideak:

Lehendakaria: Iñigo Urkullu Renteria jauna, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria.

Lehendakariordea: Cristina Uriarte Toledo andrea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua.

Patxi Baztarrika Galparsoro jauna, Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

Joseba Erkizia Itoitz jauna, HABEko zuzendari nagusia.

Odile Kruzeta Olañeta andrea, EITB Irratiaren zuzendaria, Euskal Irrati Telebistako zuzendari nagusiak proposatua.

Ane Urkiola Alustiza andrea, Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu zuzendaria, Ogasun eta Finantza sailburuak proposatua.

Arantza Aurrekoetxea Bilbao andrea, Hezkuntza sailburuordea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposatua.

Maite Iruretagoiena Ibarguren andrea, IVAPeko zuzendari nagusia.

Iciar Lamarain Cenitagoya andrea, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua, Arabako Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.

Ana de Castro Rubalcaba andrea, Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia, Bizkaiko Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.

Zigor Etxeburua Urbizu jauna, Euskara zuzendari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenez izendatua.

Andoni Busquet Elorrieta jauna, Euskal Udalen Elkarteko ordezkaria.

Andres Urrutia Badiola jauna, euskaltzainburua, Euskaltzaindiaren proposamenez izendatua.

Eusko Legebiltzarrak proposaturik izendatuak:

Lorea Bilbao Ibarra andrea

Paul Bilbao Sarria jauna

Alberto Lopez Basaguren jauna

Garbiñe Mendizabal Mendizabal andrea

Xabier Olabarrieta Arnaiz jauna

Hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik organo honen 2014ko urriaren 30eko Aginduaren bitartez izendatuak:

Kike Amonarriz Gorria jauna

Itsaso Andueza Fernandez andrea

Iban Arantzabal Arrieta jauna

Joseba Arruti Lafuente jauna

Lourdes Auzmendi Aierbe andrea

Martin Auzmendi Aierbe jauna

Miren Azkarate Villar andrea

Francisco Javier Azpiazu Lasuen jauna

Mikel Belasko Ortega jauna

Maren Belastegi Guridi andrea

Garbiñe Biurrun Mancisidor andrea

Allande Boutin jauna

Jasone Cenoz Iragi andrea

Maite Etxaniz Balentziaga andrea

J. Iñaki Etxezarreta Alberdi jauna

Ramon Etxezarreta Aizpuru jauna

Aizpea Goenaga Mendiola andrea

Maite Goñi Eizmendi andrea

Jokin Gorozika Bidaurrazaga jauna

Jone Miren Hernandez Garcia andrea

Itziar Idiazabal Gorrotxategi andrea

Pilar Kaltzada Gonzalez andrea

Elena Laka Muñoz andrea

Miren Elixabete Larrinaga Artetxe andrea

Joseba Lozano Santos jauna

François Maitia jauna

Koldo Martinez Urionabarrenetxea jauna

Iñaki Martinez de Luna Perez de Arribas jauna

Mertxe Mugika Balanzategi andrea

Joxean Muñoz Otaegi jauna

Eneko Oregi Goñi jauna

Xabier Paya Ruiz jauna

Carlos Ruiz Gonzalez jauna

Pello Salaburu Etxeberria jauna

Jon Sarasua Maritxalar jauna

Pablo Suberbiola Unanue jauna

Kirmen Uribe Urbieta jauna

Miriam Urkia Gonzalez andrea

Vanessa Vélez De Pablos andrea

Xarles Videgain jauna

Euskararen Aholku Batzordearen Osokoaren idazkaria:

Jorge Giménez Bech jauna, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2013ko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bitartez izendatua.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 18a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala