Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2014ko azaroaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5105

EBAZPENA, 2014ko urriaren 30ekoa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Amorebieta-Bermeo trenbideko Zugastieta-Muxika tartea berritzeko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda (1. fasea).

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2014ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bidez, Amorebieta-Bermeo trenbideko Zugastieta-Muxika tartea berritzeko eraikuntza-proiektua onartu zen.

Otsailaren 27ko 41/2001 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana onartu zen. Plan horretan jasotzen denez, egungo trenbideko Amorebieta-Bermeo adarra bultzatu behar da, eta, horretarako, tarte batzuk bikoiztu eta gainerakoen funtzionaltasuna hobetu beharra dago. Adar hori bultzatzeko eta trenbidea modernizatzeko, besteak beste trazadura, gainegitura eta instalazioak hobetu behar dira, eta azpiegitura sendotu. Zugastieta-Muxika tartea modernizatu beharrekoen artean sartzen da, eta, hartara, bide bakarreko trenbideari eutsita ere, haren gaitasuna hobetu egiten da: prestazio hobeak eta segurtasun handiagoa izango baititu.

Proiektuaren eraginpeko lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan jasota geratu dira ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta desjabetzeen eranskineko partzela-planoak.

Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren trenbide-azpiegiturako lanak gauzatzeko nahitaezko desjabetze-prozeduraren izapideak egiteko eta ebazpena emateko, halaxe ezarrita baitago Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 14.1.c) artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 13.1.g) artikuluan. Azken dekretu hori, bestalde, martxoaren 1eko 8/2013 Dekretuaren eta, bigarren aldiz, abenduaren 2ko 34/2013 Dekretuaren bidez aldatu zen.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluaren arabera, trenbide-linea berriak jartzeko edo lehendik daudenak handitu edo zabaltzeko proiektuak onartzen direnean, eta, onespen horretan okupatu beharreko ondasunak zehaztuta daudenean, onespenak berekin dakar –nahitaezko desjabetzearen eskakizunen eta prozeduraren ondorioetarako– proiektua bera eta horren gaineko aldaketak herri-onurakoak edo gizarte-interesekoak direla adieraztea, eta proiektuarekin batera doan zerrendan jasotako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla aitortzea.

Nolanahi ere den, erasandako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra proiektuaren onespenak inplizituki berekin dakarren arren, Nahitaez Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18 eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrera atera behar dela ezartzen du, alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izateko, hain zuzen ere okerrik baldin badago horiek zuzentzeko eta interesdunak zein diren ondo zehazteko.

Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jendaurrean jartzea Amorebieta-Bermeo trenbideko Zugastieta-Muxika tartea berritzeko eraikuntza-proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda (ebazpen honi atxikita dago), ebazpen hau azken aldiz argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, hain zuzen ere okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea, 1 - Vitoria-Gasteiz).

Aipatu epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Muxikako udaletxeko iragarki-oholean egongo da, nahi duenak aztertzeko.

Eta hala jakinarazten da, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 30a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala