Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2014ko azaroaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5110

EDIKTUA, 2014ko azaroaren 6koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Ruben Diaz De Otalora enpresari irekitako 11.0243.01.01.01.02 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinarazteko dena.

Nik, Jose Javier Losantos Omarrek, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Ruben Diaz De Otalora enpresari (16264691B IFK) –I12011000026669 arau-haustearen akta dela eta– irekitako 11.024301.01.01.02 espedientea amaitu da, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak ebazpena eman du. Ebazpen horren bidez erabakitzen da ezestea eta ondoriorik gabe uztea Ruben Diaz De Otalora enpresari irekitako I12011000026669 aktako zehapenerako proposamena, 11.0243.01.01.01.02 espedientean (01/2011/163).

Ahaleginak egin diren arren, jasota daukagun azken helbidean ezin izan zaio ebazpena jakinarazi Ruben Diaz De Otalora enpresari (Etxoste 6, 1. atea, 01193 Egileta, Alegría-Dulantzi, Araba). Beraz, jakinarazpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutako moduan egiten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek ez duela amaitzen administrazio-bidea, eta, beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Enplegu eta Laneko sailburuordeari, tokian tokiko lurralde-ordezkaritzaren bitartez, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat.

Enpresarentzat jakinarazpen-ondorioak izan ditzan argitaratzen da ediktu hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutako moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 6a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala