Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2014ko abenduaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5362

AGINDUA, 2014ko abenduaren 1ekoa, Ogasun eta Finantzatzeko sailburuarena, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko kide titular bat kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiaren osaera eta karguak aldatzeko martxoaren 22ko 134/1994 Dekretuaren azken xedapenetarik lehenengoaren arabera, Ogasun eta Finantzetako sailburuak du ahalmena aipatu epaitegiko kideak agindu bidez izendatzeko.

Aipatu xedapenean ezarritakoa betetzeko, eta indarrean diren legezko xedapenek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Kargutik kentzea.

Miguel Ortega Abad jauna Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko kide titular kargutik kentzea.

2. artikulua.– Izendapena.

Ana M.ª Martínez López andrea Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko kide titular izendatzea.

Goiko lerroaldean aipatutako pertsonak Ogasun eta Finantza Sailarekiko adskripzioa galduko balu, berehala utziko lioke Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko kide izateari.

3. artikulua.– Indarra hartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 1a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala