Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2014ko abenduaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5364

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 15ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2014ko abuztuaren 25eko Ebazpenaz (EHAA, 2014-09-09; 170. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi horri dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da honen bitartez. Hortaz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– 2014ko abuztuaren 25eko deialdiari dagokion azterketaldian hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitara ematea.

Bigarren artikulua.– www.ivap.euskadi.net/r61-euskera/es helbide elektronikoan eta ondoren aipatzen diren lekuetako iragarki tauletan zerrenda horren argitalpena agintzea:

Vitoria-Gasteizen: IVAP, Donostia kalea 1, 01010 PK.

Bilbon: IVAP, Errekalde zumarkalea 18, 48009 PK.

Donostian: IVAP, San Bartolome kalea 28, 20007 PK.

Oñatin: IVAP, Unibertsitateko etorbidea 20560 PK.

Hirugarren artikulua.– Azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen den biharamunetik hasita, interesatuek 7 egun naturaleko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari.

Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak propio prestatutako inprimakia erabili behar da. Erreklamazio-inprimakia ebazpen honen I eranskinean eta IVAPeko webgunean aurki daiteke.

Erreklamazioak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dira. Halaber, erreklamazioak aurkez daitezke azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 atalak dioen edozein eratan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 15a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala