Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2014ko abenduaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
5366

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 10ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Euskadiko Autonomia Erkidegoan sustatzen ari diren zenbait jarduerei dagokien ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu diren proiektuak jendaurrean jartzen duena.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen xedea atmosferaren, uraren eta zoruaren poluzioa ekiditea da, eta hau posiblea ez denean, murriztu eta kontrolatzea. Horrela poluzioaren prebentzioari eta kontrol integratuko sistema bat ezartzen du, ingurumena bere osotasunean babesteko.

Poluzioaren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, 5/2013 legeaz aldatuta izan denak, ezarritakoari jarraituz, instalazioen eraikuntzak, muntaiak, ustiaketak edo lekualdaketek, eta baita funtsezko aldaketek ere, ingurumeneko baimen bateratua behar dute, baldin eta lege horren I. eranskinean jasota badaude. Ingurumeneko baimen bateratuaren helburua araua bete behar duten instalazioek bere xedea bete dezaten beharrezkoak diren baldintzak ezartzea da, hain zuen, baimena ematerakoan parte hartu behar duten herri-administrazio desberdinen lankidetza bermatuko duen eta hiritarren administrazio beharrak arintzen dituen prozedura baten bitartez gauzatuko dena.

Ebazpen honen eranskinean agertzen diren enpresek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari ingurumen baimen bateratua eskatu diote Poluzioaren prebentziorako eta kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera.

Poluzioaren Prebentziorako eta Kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legeak araututakoari jarraituz Euskadiko Autonomia Erkidegoan sustatzen diren Ebazpen honen eranskinean agertzen diren jarduerei dagokien ingurumen baimen bateratua lortzeko aurkeztu diren proiektuak jendaurrean jarri beharra dago.

Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Poluzioa prebenitzeko eta kontrolerako uztailaren 1eko 16/2002 Legea, 16/2002 Legea aldatzen duen ekainaren 11ko 5/2013 legea, Emisio Industrialaren Erregelamendua onartzen duen eta Poluzioa Prebenitzeko eta Kontrolerako uztailaren 1eko 16/2012ko legedia garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, hondakinen eta kutsatutako lurzoruen uztailaren 28ko 22/2011 legedia, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko egitura organikoa ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta oro har eta bereziki aplikagarri den beste legedia ikusita, hurrengoa

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ingurumenaren baimen bateratua lortzeko sustatutako eranskinean agertzen diren proiektuak jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta proiektu bakoitzari dagokion Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta 30 egun balioduneko epean. Epe horretan bidezko iritzitako arrazoibideak aurkeztu ahal izango dira.

2. artikulua.– Alegazioak arrazoibideak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzan aurkeztuko dira (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).

3. artikulua.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritzan egongo dira eskuragarri (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Era berean, adierazitako dokumentazioa hiritarrek errazago eskura dezaten, aipatutako proiektuak dagokien udaletara bidaliko dira horiek erakusteko, jendaurrean jartzeko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 10a.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSÉ ANTONIO GALERA CARRILLO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala