Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2014ko abenduaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5367

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 2249/2014 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 2249/2014 apelazioa, prozedura arrunta.

Errekurtso-egilea: Maria Asuncion Almandoz Otegui.

Abokatua: Vicente Anza Fernando.

Prokuradorea: Maria Margarita Alcain Goicoechea.

Alderdi errekurritua: Antonio Jose Ochoa Gomez eta Maria Luz Vergara Caller.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-11-18an. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

«205/2014 EPAIA

Jaun-andreak:

Yolanda Domeño Nieto,

Ane Maite Loyola Iriondo,

eta Felipe Peñalba Otaduy.

Donostia, bi mila eta hamalauko azaroaren hamazortzia.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Bigarren Sekzioak (arestian adierazitako jaun-andreek osatuta) ikusi ditu apelazio-izapideetan Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian bideratu diren 1039/2012 prozedura arrunteko auto zibilak, Maria Asuncion Almandoz Oteguik eskatuta (apelazio-egilea eta demandatua) –Maria Margarita Alcain Goicoechea prokuradoreak ordezkatuta eta Fernando Vicente Anza abokatuak defendatuta–, Maria Luz Vergara Callerren aurka (apelatua eta demandatzailea) –Maria Zabaleta D´Anjou prokuradoreak ordezkatuta eta Miguel Jose Arbunies Erce abokatuak defendatuta– eta Antonio Jose Ochoa Gomezen aurka (demandatu iheslaria); hori guztia epaitegi horrek berak 2014ko maiatzaren 19an emandako epaiaren aurka aurkeztutako apelazio-errekurtsoari jarraikiz».

«EPAITZA

Ezetsi egin dugu Maria Asuncion Almandoz Oteguik jarritako apelazio-errekurtsoa, Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiak 2004ko maiatzaren 19an emandako epaiaren aurkakoa. Errekurtsoa ezetsita, beraz, osorik berresten dugu aipatutako ebazpena, bertako erabaki guztiei eutsita. Auzialdi honetan sortutako kostuak, bestalde, alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Gure epai honen bitartez behin betiko epaituta, ediktu hau erabaki, agindu eta sinatzen dugu».

Antonio Jose Ochoa Gomez demandatua egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2014ko azaroaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala