Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2014ko abenduaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5370

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 132/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (132/2014).

Demandatzailea: Beatriz Eugenia Astaiza Arteaga.

Abokatua: Raquel Miguez Garrido Maria.

Prokuradorea: Miren Mugica Bolumburu.

Demandatua: Hector Jairo Lara Quintero.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-11-13an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Funtsean baietsi egiten dut Beatriz Eugenia Astaiza Arteaga andreak aurkeztu duen demanda, Hector Jairo Lara Quintero jaunaren aurkakoa. Hori horrela, honako neurri pertsonal eta ondare-neurri hauek hartzea erabaki dut:

Astaiza Arteaga andreak izango du guraso-ahala, osorik.

Adingabeen zaintza eta jagoletza Astaiza Arteaga andreari esleitzen zaizkio.

Adingabeen bisitak gurasoek adostutako eran egingo dira, eta, akordiorik lortzen ez badute, honela:

Pazkoa: urte bikoitietan: eskola-oporrak hasten diren eguneko 10:00etatik, pazko-igandeko 21:00ak arte. Urte bakoitietan: pazko-asteleheneko 10:00etatik, hurrengo igandeko 21:00ak arte.

Gabonak: urte bikoitietan: eskola-oporrak hasten diren eguneko 10:00etatik, abenduaren 30eko 21:00ak arte. Urte bakoitietan: abenduaren 31ko 10:00etatik, urtarrilaren 7ko 21:00ak arte.

Uda: urte bikoitietan, uztailean; bakoitietan, berriz, abuztuan. Uztailaren 1eko 10:00etatik, hilabete bereko 31ko 21:00ak arte, eta gauza bera abuzturako.

Elkarri esan beharko diote non igaroko dituzten oporrak adingabeekin, eta harremanetarako zenbakia eman beharko diote elkarri.

Amaren etxean jaso eta utzi beharko dira adingabeak.

Aitak eskubidea du seme-alabekin harremanetan egoteko; muga bakarrak izango dira adingabearen lo- eta eskola-beharrek ezartzen dituztenak.

Aitak hileko 80 euroko mantenu-pentsioa ordainduko du seme edo alaba bakoitzarentzat; pentsio hori hileko lehen bost egunen barruan sartu beharko du, zehazki, amak adierazitako kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIren arabera; eta adingabea adin-nagusitasunera heldu eta ekonomikoki burujabea denean amaituko da pentsio hori.

Ohiz besteko gastuak gurasoek erdibana ordainduko dituzte: dentista, ortodontzia, plantillak, osasun-laguntza pribatua, farmazia, eskola partikularrak, kirol-jarduerak, eskolaz kanpoko jarduerak eta antzekoak.

Hector Jairo Lara Quintero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2014ko azaroaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala