Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2014ko abenduaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5373

EDIKTUA, 3930/2013 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik,

Hau jakinarazten dut: nire ardurapeko epaitegi honetan, komunitatearen onerako lanak egiteari buruzko 3930/2013 espedientea bideratu da, Luis Alberto Ramirez Florez zigortuaren aurka. Luis Alberto Ramirez Florez Kolonbian jaio zen 1974-01-17an, haren nortasun-agiria X3138078G da eta Luis Alberto eta Alba Mariaren semea da. Haren azken helbidea hau izan da: Egileor kalea, 10, 8-C, Bilbao; baina, egun, ez dakigu non dagoen. 2014-07-08an espediente horretako autoa eman da eta hona hemen haren xedapen-zatia: «Deklaratu egiten da Luis Alberto Ramirez Florezek ez duela bete komunitatearen onerako lanak egiteko hogeita hamabost eguneko zigorra, Barakaldoko Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegiak 523-11-B betearazpenean ezarria.

Bidal bekio testigantza Bilbon dagokion guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako».

Eta, non dagoen ez dakigunez, Luis Alberto Ramirez Florez zigortuari jakinarazpena egiteko balio dezan, eta, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2014ko azaroaren 19an. Jakinarazi egiten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala