Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2014ko abenduaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5375

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearen Iragarkia, Bilbao-Donostia lineako Usansolo - Lemoa zatian trenbide pasaguneak eta trenbide itxidurak kentzeko lanen eraikuntzari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena. Mendizurreko trenbide pasagunea.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Bilbao-Donostia lineako Usansolo - Lemoa zatian trenbide pasaguneak eta trenbide itxidurak kentzeko lanen eraikuntza. Mendizurreko trenbide pasagunea.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2014ko abuztuaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 148. zk.

3.- Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zazpiehun eta hirurogeita hemeretzi mila ehun eta laurogeita bat euro berrogeita hamahiru zentimorekin (779.181,53), BEZik gabe.

5.- Esleipena.

a) Data: 2014ko azaroaren 18a.

b) Esleipenduna: Construcciones y Promociones Balzola, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: laurehun eta hirurogeita hemeretzi mila ehun eta hogeita hemezortzi euro laurogeita hamazazpi zentimorekin (479.138,97), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: bost eta erdi (5,5) hilabete.

Bilbao, 2014ko abenduaren 10a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala