Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2014ko abenduaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5377

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Oiartzungo tunelera, A-8 autopistaren drainatze saretik erortzen diren euri urak desagertzeko proiektuaren lanei buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Oiartzungo tunelera, A-8 autopistaren drainatze saretik erortzen diren euri urak desagertzeko proiektuaren lanak.

c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2014ko abuztuaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 152. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurehun eta hirurogeita hamalau mila zazpiehun eta hemeretzi euro eta hogeita hiru zentimo (374.719,23), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko azaroaren 18a.

b) Esleipenduna: Construcciones Zubieder, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta berrogeita zortzi mila bederatziehun eta bi euro eta sei zentimo (248.902,06), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: zazpi (7) aste.

Bilbao, 2014ko abenduaren 10a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala