Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2014ko abenduaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5378

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Bilboko Metroaren 3. lineako aireztapenaren instalazio-lanei buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Bilboko Metroaren 3. lineako aireztapenaren instalazio-lanak.

c) Buletina edo Aldizkari Ofiziala, eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 152. zk., 2014ko abuztuaren 13a.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bi milioi zortziehun eta hirurogeita hamabi mila bostehun eta hirurogeita hamahiru euro eta laurogei zentimo (2.872.573,80), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko azaroaren 18a.

b) Esleipenduna: UTE Electrónica y Neumática Industrial, S.A. (ENI) - Ondoan S. Coop.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat bederatziehun eta laurogeita hamar mila euro (1.990.000), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hamabi (12) hilabete.

6.– Bestelako informazioa: proiektu hori Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) laguntzaz finantzatzen da. Ebazpen/esleipen horrek, 2013ko abenduaren 17ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1303/2013 Araudiko (EB) 115. artikuluan, 2. atalean, aurreikusitako zerrenda publikoaren barruan sartzea onartzea dakar berarekin.

Bilbao, 2014ko abenduaren 10a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala