Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak

Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5380

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek aurkeztutako 2015. urterako tarifak onesteko dena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2014ko abenduaren 4an egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaie Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek aurkeztutako eskariei. Eskari horiek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2015. urterako tarifak berrikustekoa zen.

Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraikiz, Izaera Fiskaleko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko Presazko Neurriei buruzkoa (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duenak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia), eta 2010eko ekainaren 15eko Aginduak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarenak, baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzkoak, xedatutakoaren arabera (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia).

Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzeko dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzeko ere badira.

2015. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko ondoko udalek aurkeztutako 2015. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne dela:

1) Antzuola, Arrasate, Bergara eta Eskoriatzako, Deba Garaiko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da. Halaber, Bergarak, ordu berean ezarriko ditu larunbatetan ere.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, abenduaren 24an eta 31n –Bergaran salbu– eta lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.

2) Deba, Eibar, Elgoibar, Mutriku eta Soraluze-Placencia de las Armasko udalak, Deba Behereko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24 eta 31.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

3) Zumaiako udalak, Urola Kostako eskualdekoa:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24 eta 31.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

4) Azkoitia, Azpeitia, Beizama eta Zestoako udalak, Urola Erdiko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da. Azpeitian abenduaren 24an eta 31n ere bai.

5) Hondarribiko udalak, Bidasoako eskualdekoa:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

6) Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalak, Buruntzaldeko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24 eta 31.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

7) Billabona, Tolosa eta Zizurkilgo udalak, Tolosaldeko eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

8) Legazpiko udala, Urola Garaiko eskualdekoa:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24 eta 31.

9) Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalak, Oarsoaldea eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da, baita ondoko egunetan ere: abenduaren 24 eta 31.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

10) Vitoria-Gasteizko Udala:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da. Halaber, irailaren 7an (Olarizu), 13:00etatik aurrera. Baita ondoko egunetan ere: abuztuaren 4, 6, 7 eta 8a (Gasteizko Jaiak). Abenduaren 24an eta 31n ere aplikatuko da.

(3) Tarifa hau larunbat eta jai bezperetan aplikatuko da 22:00etatik 07:00etara; hor sartzen dira, baita ere, abuztuaren 4,5,6,7 eta 8ko bezperak.

(4) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.

11) Getxoko Udala:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita, 13:00etatik aurrera, larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.

12) Leioako Udala:

Bigarrena.– Erabaki honek 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 4a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

JOSÉ M.ª BARRUTIA LEGARRETA.

Azterketa dokumentala