Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5381

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 4koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Monte Igueldo, S.A. enpresak ematen dituen zerbitzuen 2015. urterako tarifak onesteko dena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2014ko abenduaren 4an egindako bilkuran hartu zuen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Monte Igueldo, S.A. enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori enpresa horren zerbitzuen 2015. urterako tarifak berrikustekoa zen.

Monte Igueldo, S.A. enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraikiz, Izaera Fiskaleko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko Presazko Neurriei buruzkoa (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duenak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zenbakia), eta 2010eko ekainaren 15eko Aginduak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarenak, baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzkoak, xedatutakoaren arabera (uztailaren 6ko EHAA, 128. zenbakia).

Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzeko dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzeko ere badira.

2015. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Monte Igueldo, S.A. enpresak ematen dituen zerbitzuen 2015. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

– Tarifa orokorra 1,75.

– Tarifa berezia (joan-etorria) 3,15.

Bigarrena.– Erabaki honek 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 4a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

JOSÉ M.ª BARRUTIA LEGARRETA.


Azterketa dokumentala