Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2014ko abenduaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5383

168/2014 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Abeltzaintzako eta Abere Osasunari Laguntzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia Iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia Iraunkorraren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak –Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen dituenak–, hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarantz bidea egiteko gauza izango dena sustatzeko eta bizkortzeko.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako jarraibideak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan.

7. artikuluak titulu horien lanbide-profila zehazten du. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, lanbide-konpetentzia, konpetentzia pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat, gutxienez, hartuko du barnean, betiere Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta hiritartasun demokratikoa egikaritzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.

Azaroaren 23ko 1585/2012 Errege Dekretuak Abeltzaintzako eta Abere Osasunari Laguntzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu.

Bestetik, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen aurrez aipatutako 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluak 2. atalean xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, errege dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuduntzapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Abeltzaintzako eta Abere Osasunari Laguntzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, betiere Abeltzaintzako eta Abere Osasunari Laguntzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen azaroaren 23ko 1585/2012 Errege Dekretuaren babesean.

Abeltzaintzako eta Abere Osasunari Laguntzeko goi-mailako teknikari-tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barnean hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak dira irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria, eta horien bidez eskuratuko ditu ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak.

Dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko uztailaren 29an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRA

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-esparrua.

1.– Dekretu honek Abeltzaintzako eta Abere Osasunari Laguntzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

2.– Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

3.– Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

II. KAPITULUA
TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA ETA LANBIDE-PROFILA

2. artikulua.– Tituluaren identifikazioa.

Abeltzaintzako eta Abere Osasunari Laguntzeko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

– Izena: Abeltzaintza eta abere-osasunaren laguntza.

– Maila: Goi Mailako Lanbide Heziketa.

– Iraupena: 2.000 ordu.

– Lanbide-arloa: Nekazaritza.

– Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: CINE-5b.

– Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.

3. artikulua.– Lanbide-profila.

1.– Titulu honen konpetentzia orokorra da abeltzaintzako ekoizpena kudeatzea eta albaitaritza-taldeei laguntzeko lan espezializatuak egitea, erabilgarri dauden baliabide materialak eta giza baliabideak programatuz eta antolatuz, eta ekoizpen, kalitate, abereen osasun eta ongizate, laneko arriskuen prebentzio eta ingurumen-babes arloetako planak aplikatuz, indarreko legediaren arabera.

2.– Gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

Honako hauek dira titulu honen gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

a) abeltzaintzako produktuen ekoizpena planifikatzea, merkatuaren eskaerak eta enpresaren ekoizpen-ahalmena aintzat hartuta.

b) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta kontrolatzea, ezarritako helburu eta jardueren arabera.

c) Abereen jasotzea kontrolatzea, haien jatorriari buruzko dokumentazioa eta osasun egoera egiaztatuz, albaitari fakultatibo baten begiradapean.

d) Lehengaien eta osagarrien hornidura kudeatzea, kostuak murriztuz eta hornidura ziurtatuz.

e) Instalazioak, makinak eta ekipoak gainbegiratzea, erabiltzeko moduan daudela bermatzea, eta elikadura-segurtasunari, abereen ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzen dutela egiaztatzea.

f) Abeltzaintzako ekoizpen-operazioak kontrolatzea, eta egin beharreko operazioekin lotutako eta ekoizpenaren errendimendua hobetzeko teknika, metodoak, baliabideak eta ekipoak erabiltzen direla egiaztatzea.

g) Ekoizpen-fase bakoitzeko osasun-txostenak prozesatzea, erregistroak prestatuz eta jasotako datuak bilduz.

h) Biosegurtasun-programak garatzen laguntzea abeltzaintza-ustiategietan, albaitaritza-zentroetan eta gune zoologikoetan, eta horietara infekzioak edo kutsadurak iristea eragozten dela egiaztatzea.

i) Osasun-programak garatzen eta abereei albaitaritza-tratamenduak –banan banakoak edo taldekoak– aplikatzen laguntzea, albaitari baten begiradapean, eta hark prestatutako jarraibide eta protokoloei jarraikiz.

j) Zaldien oinarrizko hezte- eta gobernamendu-zereginak gainbegiratzea eta erabilitako teknikak kontrolatzea, aisialdi, lan eta kirolarekin lotutako helburuetarako, baita erakustaldi eta/edo lehiaketetarako ere.

k) Abeltzaintzako produktuen eskuratzea, zaintza eta biltegiratzea gainbegiratu, eta elikadurarako baliabideak eta prozesuak eta kalitate-baldintzak eta segurtasuna kontrolatzea.

l) Abeltzaintzako produktuen igorpena eta garraioa gainbegiratzea, produktuen baldintzak eta horiekin bidali beharreko dokumentazioa egiaztatuz.

m) Ingurumen-babesa kudeatzea, baliabideak eraginkortasunez erabiliz eta hondakinak modu selektiboan bilduz.

n) Albaitaritza-zentroetan, bezeroei arreta ematea eta salmentan eta administrazioan laguntzea enpresak ezarritako irizpideei jarraituz.

ñ) Lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuetakoak jasotzea, eta laborategietan analisi azkarrak egitea albaitariek finkatutako protokoloei jarraituz.

o) Albaitaritza-zentroetan, albaitaritzako zaintza-osagarriak aplikatzea eta diagnostikoko nahiz ebakuntza-gelako laguntza-lanak egitea, albaitariek finkatutako jarraibide eta protokoloei jarraituz.

p) Abereak aukeratzeko eta hobetzeko programak garatzen laguntzea, finkatutako jarraibide eta protokoloei jarraituz.

q) Laneko egoera berrietara egokitzea, egunean izanda lanbide-ingurunearen gaineko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak, prestakuntza eta dauden baliabideak bizitza osoko ikaskuntzan kudeatuta, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita.

r) Egoerak, arazoak eta gorabeherak konpontzea, ekimenez eta autonomiaz dagokion eskumen-eremuan, eta sormenez, berrikuntzaz eta hobetzeko gogoz norberaren eta lantaldearen zereginetan.

s) Lantaldeak arduraz antolatu eta koordinatzea, haien garapena gainbegiratuz, harreman onak izanez, lidergoa hartuz, eta lantaldean sortzen diren gatazkak konpontzeko aterabideak proposatuz.

t) Parekoekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea, komunikazio-bide eraginkorrak erabiliz, informazioa edo ezagupen egokiak emanez, eta dagokion lan-eremuan parte hartzen duten lagunen autonomia eta eskumenak errespetatuz.

u) Norberaren eta lantaldearen lan-garapenean ingurune seguruak sortzea, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratuz eta aplikatuz, betiere enpresaren arautegian eta helburuetan ezarritakoarekin bat etorriz.

v) Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitate-prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» gainbegiratzea eta aplikatzea.

w) Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea erantzukizun sozialez jokatuta.

x) Nork bere eskubideak baliatzea eta lanbide-jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera, eta, horretarako, bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea.

3.– Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta gaitasun-atalen zerrenda:

– Osatutako lanbide-kualifikazioak:

a) Abeltzaintzako ekoizpena kudeatzea. AGA465_3 (maiatzaren 28ko 715/2010 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

UC1495_3: ordezko abereen, ugaltzaile eta umatzaileen eta esnetakoen ekoizpen-prozesuak kudeatzea.

UC1496_3: hazteko abereen eta gizentzekoen ekoizpen-prozesuak kudeatzea.

UC1497_3: hegaztien eta arrautzen ekoizpen-prozesuak kudeatzea.

UC0536_3: abeltzaintzako ustiategietako instalazioak, makinak, materialak eta ekipoak kudeatzea.

b) Zaldien umatzea. AGA169_3 (1228/2006 Errege Dekretua, urriaren 27koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:

Hazitarako zaldien, behor ugaltzaileen eta titia hartzen duten zaldikoen jarduerak kontrolatzea eta antolatzea.

UC0534_3: titia kentzea kontrolatzea eta antolatzea, baita zaldikoak hazteko jarduerak ere.

UC0535_3: zaldiei oinarrizko heziera emateko eta gobernatzeko zereginak gainbegiratzea, aisialdi, lan eta kirolarekin lotutako helburuetarako, baita erakustaldi eta lehiaketetarako ere.

UC0536_3 abeltzaintzako ustiategietako instalazioak, makinak, materialak eta ekipoak kudeatzea.

– Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:

Baserriko eta ekoizpenerako abereen osasun arloko kudeaketan eta kontrolean laguntzea. AGA625_3 (1551/2011 Errege Dekretua, urriaren 31koa):

UC2067_3: abeltzaintzako ustiategietan biosegurtasuneko programak garatzea.

UC2068_3: baserriko eta ekoizpenerako abereen osasun-programak eta tratamendu kolektiboak garatzea.

UC2070_3: lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuenak biltzea eta analisi azkarrak egitea.

UC2071_3: baserriko eta ekoizpenerako abereen albaitaritzako arreta klinikoan laguntzea.

4. artikulua.– Lanbide-ingurunea.

1.– Titulu hau lortzen duten pertsonek bi esparru hauetan jardun ahal izango dute: abeltzaintzako ekoizpen-alorrean, arruntean edo ekologikoan, enpresa handi, ertain eta txiki publiko edo pribatuetan; edo, zaldi-aziendaren haziera, heziera, zaldiketa eta erakustaldiekin lotutako enpresetan, norbere edo besteren kontura, ekoizpen-arduradunaren aginduak betez edo, kasu batzuetan, albaitari fakultatibo baten begiradapean eta agian beren ardurapean maila txikiagoko langileak izanik. Era berean, abereen osasun arloko kudeaketa eta kontroleko jarduerak egiten dituzten erakunde edo elkarte publiko edo pribatuetan ere arituko dira, besteren kontura. Besteak beste, hemen: albaitari-taldeetan, abeltzaintzako ustiategietan, nukleo zoologikoetan, ekoizle-elkarteetan, osasunaren aldeko taldeetan, nekazaritza eta elikaduraren sektoreko enpresetan, abeltzaintzako zerbitzu-enpresetan eta ikerketa-zentroetan, betiere arduradun baten pean.

2.– Zeregin eta lanpostu aipagarrienak hauek dira:

Abeltzaintzako ustiategi baten arduraduna, oro har.

Kooperatibetako ekoizpen-arduraduna, eraldaketako nekazaritza-elkarteetan edo bestelako abeltzain-elkarteetan.

Abeltzaintzako ustiategi edo enpresetako produkzioko arduraduna.

Abeltzaintzako ekoizpenarekin lotutako zerbitzu-enpresetako arduraduna.

Abeltzaintzako ustiategietako edo esperma jasotzeko zentroetako intseminazio artifizialeko arduraduna.

Abeltzaintzako makinen eta ekipoen arduraduna.

Zaldi-azienden arduraduna/kudeatzailea.

Zaldi-ekitaldiekin, -ikuskizunekin eta -erakustaldiekin, eta, orobat, zaldiz egiten diren aisialdi-, kirol- eta terapia-jarduerekin (hipoterapia) lotutako enpresa eta erakundeak planifikatzeko, muntatzeko eta funtzionamenduan jartzeko aholkularia eta ikuskatzailea.

Zaldi-azienda eta instalazioak gobernatzearen eta zaintzearen arduraduna, zaldiak hezi, trebatu eta entrenatzeko zentroetan.

Zaldi-azienda eta instalazioak gobernatzearen eta zaintzearen arduraduna, zaldiketa-eskola eta -klubetan.

Gobernatzearen, zaintzearen eta terapiak administratzearen arduraduna, zaldi-aziendaren ostatatze-, atseden- eta indarberritze-zentroetan.

Zaldi-azienda baloratzeko, aukeratzeko eta erosteko batzordeetako kidea.

Zaldien sektorearekin lotutako zerbitzu-enpresetako arduraduna.

Abereen inguruko ikerketak egiten dituzten fakultate eta zentroetako albaitari-laguntzailea.

Albaitaritzako produktuen bisitaria.

Baserriko abereetan eta ekoizpenerako abereetan espezializatutako albaitaritza-talde espezializatuetako albaitari-laguntzailea.

Abeltzaintzako ustiategietako albaitari-laguntzailea.

Osasunaren aldeko taldeetako albaitari-laguntzailea.

Ekoizleen elkarteetako albaitari-laguntzailea.

Nekazaritza eta elikadurako enpresetako eta abeltzaintzako zerbitzu-enpresetako albaitari-laguntzailea.

III. KAPITULUA
HEZIKETA ZIKLOAREN IRAKASGAIAK, ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK, ETA IRAKASLEAK

5. artikulua.– Heziketa-zikloaren irakasgaiak.

1.– Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

a) Merkatuaren eskaerak eta enpresaren ekoizpen-ahalmena aztertzea, eta ekoizpen-faktoreak zehaztea, abeltzaintzako produktuen ekoizpena planifikatzeko.

b) Ustiategiaren helburuak eta finkatutako jarduerak aztertzea, eta errentagarritasun-irizpideak identifikatzea, giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzeko eta kontrolatzeko.

c) Enpresako erregistroak egitea, abereen jasotzea kontrolatzeko zer dokumentu bete behar diren zehaztuta.

d) Kudeaketako teknikak ezagutzea eta aplikatzea, eta prozesuen garapena aztertzea, zer lehengai eta osagarri behar diren zehazteko.

e) Elikadura-segurtasunari, abereen ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia ezagutzea eta baldintzatzaileak aztertzea, instalazioak, makinak eta ekipoak gainbegiratzeko.

f) Ekoizpenaren errendimendua hobetzeko teknika eta metodoak identifikatzea eta aplikatzea, baliabideekin, ekipoekin eta aurrera eramango diren jarduerekin lotuta, abeltzaintzako ekoizpena kontrolatzeko.

g) Abeltzaintzako ustiategian erregistroak eta txostenak egitea, osasun-jarduerei buruzko datuak aztertuz, ekoizpen-fase bakoitzean osasun-txostenak prozesatzeko.

h) Abeltzaintzako ustiategietara, albaitaritza-zentroetara eta nukleo zoologikoetara infekzioak edo kutsadurak iristea eragozten duten zaintza- eta kontrol-teknikak aztertzea, arrisku-faktoreak zehaztea eta datuak ematea, biosegurtasuneko programak garatzen laguntzeko.

i) Jarduera-protokoloak identifikatzea eta gainbegiratzea, aberea-espeziea eta ustiategi mota kontuan hartuta, osasun-programak garatzen laguntzeko, eta albaitaritza-tratamenduak –banan banakoak edo taldekoak– aplikatzen laguntzea.

j) Ekidoekin erabiltzen diren teknikak eta prozedurak kontrolatzea, egingo diren jarduerekin lotuta, zaldiak gobernatzeko eta hezteko zereginak gainbegiratzeko.

k) Elikadurarako baliabideak eta prozesuak eta kalitate-baldintzak eta segurtasuna kontrolatzea, abeltzaintzako produktuen eskuratzea, biltegiratzea eta zaintza gainbegiratzeko finkatutako teknikak eta protokoloak aztertuz.

l) Abeltzaintzako produktuen ezaugarriak aztertzea eta gainbegiratzea, indarreko araudiarekin lotuz, igorpena eta garraioa gainbegiratzeko.

m) Baliabideak eraginkortasunez erabiltzea eta hondakinak modu selektiboan biltzea, ingurumen-babesa kudeatzeko finkatutako araudia eta prozedurak interpretatuz.

n) Komunikazio-teknikak interpretatzea eta aplikatzea, enpresak bezeroei arreta emateko zehaztutako irizpideekin lotuta, eta albaitaritza zentroetako salmentan eta administrazioan laguntzea.

ñ) Finkatutako kalitate-parametroak identifikatzea, eta lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuetakoak jasotzeko probekin lotzea.

o) Egin beharreko zereginak identifikatzea eta finkatutako jarraibide eta protokoloak aztertzea, albaitaritza-zentroetan albaitaritzako zaintza-osagarriak aplikatzeko eta laguntzaile eta diagnostikoko laguntza lanak egiteko.

p) Egin beharreko zereginak zein diren ikusi eta finkatutako jarraibideak edo protokoloak identifikatzea, abereak aukeratzeko eta hobetzeko programak garatzen laguntzeko.

q) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotzen diren ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.

r) Sormena eta berrikuntzako izpiritua garatzea lanaren eta norberaren bizitzaren prozesuetan eta antolamenduan agertzen diren erronkei erantzuteko.

s) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.

t) Gidaritza, motibazio, gainbegiratze eta komunikazioko teknikak garatzea talde-laneko testuinguruetan, betiere lan-taldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.

u) Komunikazio-estrategiak eta -teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, betiere komunikazio-prozesuen eraginkortasuna ziurtatzeko.

v) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan-prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko.

w) Irisgarritasun unibertsalari eta «denontzako diseinuari» erantzuteko beharrezkoak diren lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.

x) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura baloratzeko eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratzeko eta hobetzeko.

y) Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

z) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

2.– Honako hau da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

a) Ugalketaren eta umatzearen antolaketa eta kontrola.

b) Abereen ekoizpena kudeatzea.

c) Zaldien hazkuntza kudeatzea.

d) Ekidoen heztea eta gobernamendua antolatzea eta gainbegiratzea.

e) Abeltzaintzako makinak eta instalazioak.

f) Abeltzaintzako saneamendua.

g) Albaitaritza-arretako laguntza.

h) Biosegurtasuna.

i) Albaitaritza-zentroak kudeatzea.

j) Abeltzaintzako eta abereen osasun-laguntzako proiektua.

k) Ingeles teknikoa.

l) Laneko prestakuntza eta orientabidea.

m) Enpresa eta ekimen sortzailea.

n) Lantokiko prestakuntza.

I. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

Lanbide-heziketaren eskumena duen Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

3.– Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.

4.– Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamahiru asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

5.– Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren xedapen gehigarrietatik hirugarrenean ezarritakoaren arabera.

6. artikulua.– Espazioak eta ekipamenduak.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

7. artikulua.– Irakasleak.

1.– Heziketa-ziklo hau osatzen duten lanbide-moduluak honako irakaskuntza-kidego hauetako irakasleek emango dituzte: Bigarren Hezkuntzako katedradunek, Bigarren Hezkuntzako irakasleek eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoek, betiere dekretu honen IV. eranskineko 1. paragrafoan ezarritako espezialitateen arabera.

2.– Aipatu irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Ondorio horietarako, aipatu titulazioen baliokideak –irakaskuntza-espezialitateen arabera– dekretu honen IV. eranskineko 2. paragrafoan jasotakoak dira.

3.– Irakasle espezialistek eskumena izango dute dekretu honen IV. eranskineko 1. paragrafoan zehaztutako lanbide-moduluak irakasteko.

4.– Irakasle espezialistek otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete behar dituzte irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena.

5.– Gainera, lanbide-moduluaren barnean sartutako prozesuen beharrei erantzuten zaiela bermatzeko, irakasle espezialistek, izendapen bakoitzaren hasieran, dagokien lan-esparruan ezagututako lanbide-esperientzia egiaztatu beharko dute, behar bezala eguneratua. Izan ere, izendapenaren aurre-aurreko lau urteetan gutxienez bi urteko lanbide-jarduna frogatu beharko dute.

6.– Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak Dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» bidez –ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak–.

7.– Sailaren ardura izango da lanbide-moduluak ematen dituzten irakasleek zehaztutako eskakizunak bete ditzaten, bermatuz horrela irakaskuntza horien kalitatea.

IV. KAPITULUA
BESTE IKASKETA BATZUETARAKO SARBIDEAK ETA LOTURA. BALIOZKOTZEAK, SALBUESPENAK ETA EGOKITASUNAK. BALIOKIDETASUNAK, ETA ONDORIO AKADEMIKOAK ETA PROFESIONALAK. URRUTIKO ESKAINTZA ETA BESTELAKO MODALITATEAK

8. artikulua.– Heziketa-ziklo honetara sartzeko lehentasuna, batxilergoan ikasitako modalitateak eta ikasgaiak aintzat hartuta.

Heziketa-ziklo honetara sartzeko lehentasuna izango dute batxilergoan Zientziak eta Teknologiak modalitatea ikasi dutenek.

9. artikulua.– Beste ikasketa batzuetarako sarbideak eta haiekiko lotura.

1.– Abeltzaintzako eta Abere Osasunari Laguntzeko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

2.– Abeltzaintzako eta Abere Osasunari Laguntzeko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du graduko unibertsitate-tituluak eskuratzeko ikasketetara zuzenean sartzeko, betiere horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

3.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak baliozkotze-araubidea ezarriko du Abeltzaintzako eta Abere Osasunari Laguntzeko goi-mailako teknikari-titulua dutenen eta horrekin lotutako graduko unibertsitate-titulua dutenen artean. Baliozkotze-araubidea errazteko asmoz, dekretu honetan ezarritako irakasgaietan 120 ECTS kreditu esleitu dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen artean.

10. artikulua.– Baliozkotzeak, salbuespenak eta egokitasunak.

1.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

2.– Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntzaren lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

4.– Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez titulu honetan barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta:

– Urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.

– Jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute –Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da.

5.– Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 40.5 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

6.– Abeltzaintzako eta Abere Osasunari Laguntzeko goi-mailako teknikariaren tituluaren irakaskuntzak osatzen dituzten lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna –horiek baliozkotzeko edo salbuesteko– eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna –horiek egiaztatzeko– V. eranskinean jasotzen dira.

11. artikulua.– Urrutiko eskaintza eta bestelako modalitateak.

Lanbide-heziketaren eskumena duen sailak arautu egingo ditu ziklo honetako irakaskuntzak eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa), araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean, bai eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan ere.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

Errege-dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du lanbide-ardurak betetzeko, hau da, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueren pareko lanbide-ardurak, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Ardura horiek jasota daude Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko uztailaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA, UZTAILAREN 29KO /2014 DEKRETUARENA
LANBIDE MODULUEN ZERRENDA, ORDU-ESLEIPENA ETA IKASTAROA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA, UZTAILAREN 29KO 168/2014 DEKRETUARENA
LANBIDE-MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK, EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

1. lanbide-modulua: Ugalketaren eta umatzearen antolaketa eta kontrola

Kodea: 1274

Kurtsoa: 1

Iraupena: 231 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 16

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Ugaltzaileen gobernamendua eta ustiategira nola egokitzen diren gainbegiratzen du, eta prozedurak eta jarduera-protokoloak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ugalketa-bermeak ematen dituzten bertako arrazen aukeraketa kontrolatu du.

b) Ustiategian sartu diren ugaltzaile berriak erregistratu ditu.

c) Espezie bakoitzaren ugalketa-fasean eragina daukaten faktoreen kontrola programatu du.

d) Hazitarako abereek ariketak egiteko zereginak espeziearen arabera antolatu ditu.

e) Hazitarako abereek semena biltzeko prozesua ikasi dutela eta horretarako entrenatu direla egiaztatu du.

f) Semena ateratzeko eta prestatzeko lanak kontrolatu ditu.

g) Garraiatu behar diren eme ugaltzaileen espezieen garraioa programatu, prestatu eta zaindu du.

h) Ugaltzaileak gobernatzeari lotutako abeltzaintza ekologikoko egiaztatze-prozesua kontrolatu du.

i) Ugaltzaileak gobernatzeko giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

j) Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

2.– Emea zirikatzeko eta araldia antzemateko operazioak antolatu eta kontrolatzen ditu, teknikak, baliabideak eta metodoak espezieen ezaugarriekin eta ugalketa-planarekin lotuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hazitarako abereak kokatu ditu.

b) Hazitarako aberea espeziearen arabera esleitu du.

c) Estalketa naturalerako, ar bakoitzeko eme kopurua esleitu du.

d) Estalketa naturaleko programa antolatu du.

e) Eme multzoa antolatu du, kasuan kasu, estalketarako zirikatzeko edo araldia sinkronizatzeko.

f) Arrak emea zirikatzeko nola gobernatzen diren gainbegiratu du.

g) Araldian dauden emeak detektatu ditu.

h) Egindako zereginen kontrol eta jarraipenaren erregistroak egin ditu.

i) Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

3.– Estalketen Plana osatu eta aplikatzen du, ustiategiaren ekoizpen-helburua aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Estalketa Plana egiterakoan, abere kopurua eta haien ezaugarriak aztertu ditu.

b) Araldien erregistroak gainbegiratu ditu.

c) Intseminazio artifizialeko teknikak erabili ditu.

d) Estalketa naturala egin du.

e) Estalketen erregistroa berrikusi du, bai emeena bai arrena.

f) Abeltzaintza ekologikoko estalketen erabilera gainbegiratu du.

g) Estalketa-lanetarako giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

h) Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

4.– Ernaldi eta erditzeen egoera eta kudeaketa antolatu eta kontrolatu, eta jarduera-protokoloen ezaugarriak zehazten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ernari dauden emeak erregistratu ditu.

b) Estalketa-errepikapenak, ernaldu gabeko emeak eta abortuak erregistratu ditu.

c) Estalitako emeen gobernamendua antolatu du.

d) Erditzear dauden emeen lekualdaketa eta kokapena kontrolatu ditu.

e) Erditzeko denbora gutxien falta zaien emeen ohiko kontrola egin du.

f) Erditzeen aurrean egin beharrekoa deskribatu du.

g) Erditzearen ondorengo zaintzak egin ditu.

h) Erditzeko gorabeherak idatziz jaso eta jaiotzak erregistratu ditu.

i) Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

5.– Titia emateko eta hartzeko garaian dauden emeak eta kumeak gobernatzeko lanak gainbegiratzen ditu, baita jarduteko metodoak, teknikak eta protokoloak baloratzen ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kume jaioberrien jokabidea kontrolatu du.

b) Kume jaioberrien gaixotzea deskribatu du.

c) Amen errapea aztertu du.

d) Edoskitze artifiziala eta naturala kontrolatu ditu.

e) Kumeen egoera orokorraren errutinazko gainbegiratzea egin du.

f) Behar izanez gero, amaren jokabidea gainbegiratu du.

g) Pisua eta, kasuan kasu, zooteknikako hasierako beste praktika batzuk kontrolatu ditu.

h) Ama eta kumea taldean barneratu ditu, beharrezkoa duten espezieen kasuan.

i) Kumeen gobernamendua eta pixkanakako hurbilketa gainbegiratu ditu, beharrezkoa duten espezieen kasuan.

j) Abeltzaintza ekologikoko umatze-prozesu osoa gainbegiratu du.

k) Emeak eta kumeak gobernatzeko lanetarako giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

l) Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

6.– Ugaltzaileen elikadura-programa kudeatzen du, espezieak haien beharrekin eta ekoizpen-eskaerekin lotuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Elikadurako lehengaiak deskribatu ditu.

b) Elikadurako lehengaien metaketa eta biltegiratzea kontrolatu ditu.

c) Elikadura-errazioak kalkulatu ditu.

d) Elikagaiak kontserbatu, prestatu eta banatzeko makinak maneiatu eta kontrolatu ditu.

e) Abereen egoera gainbegiratu du, haien elikaduraren arabera.

f) Elikadura-programaren kudeaketa-lanak kontrolatu ditu.

g) Ohiko abeltzaintza ekologiko bihurtzeko eta ekologikoa izatearen ziurtapena lortzeko prozedurak gainbegiratu ditu.

h) Elikadura-programa kudeatzeko lanetarako giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

i) Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

7.– Esne-ekoizpena gainbegiratu eta antolatzen du, espezieen ezaugarriak, teknikak eta jarduera-protokoloak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Errapearen anatomia deskribatu du.

b) Esne-ekoizpenaren fisiologia aztertu du, espeziearen arabera.

c) Jetzitegia eta esnetegia deskribatu ditu.

d) Jezte mekanikoaren prozesua azaldu du.

e) Esnea kontrolatzeko laginak hartu ditu.

f) Abere bakoitzaren ekoizpena erregistratu du.

g) Ziurtapen ekologikoa lortzeko prozedurak gainbegiratu ditu.

h) Esnea ekoizteko lanetarako giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

i) Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

B) Edukiak:

1.– Ugaltzaileen gobernamendua gainbegiratzea eta ustiategira egokitzea

Ugalketa-bermeak ematen dituzten bertako arrazetako hazitarako abereak aukeratzen ditu, morfologia, ekoizpen edo bestelako arloekin zerikusia duten irizpideen arabera, aukeraketa-helburuei jarraiki.

Ugaltzaile berrien sarrera-erregistroak. Sarrerako dokumentazioaren kontrola. Osasun-egoeraren kontrola. Baldintza higieniko-sanitarioen kontrola.

Hazitarako abereak semen-bilketarako entrenatzeko jarduerak.

Eme ugaltzaileen garraioa, abereen osasun eta ongizatea bermatuz. Programazioa. Emeen prestaketa eta zaintza.

Abeltzaintza ekologikoko ziurtapenaren kontrola.

Abeltzaintza ekologikoan ugaltzaileak gobernatzeko modua. Ziurtagiria.

Giza baliabideen eta baliabide materialen antolaketa. Zereginen plangintza eta banaketa.

Bertako arrazetako hazitarako abereak. Ezaugarriak, espeziearen arabera. Abeltzaintza ekologikoan bertako arrazek duten garrantzia. Espezieen arteko aldeak. Ugalketa-bermeak. Ugaltzaileak aukeratzeko irizpideak (morfologikoak, ekoizpenarekin lotutakoak, beste). Aukeratzeko planak eta helburuak.

Ugalketa-faseak, espeziearen arabera. Pubertaroa eta sexu-heldutasuna. Ugalketa-zikloak, espeziearen arabera. Anatomia eta ugalketaren fisiologia. Ugalketa-faktoreen kontrola: elikadura, gorputz-egoera, patologiak, gobernatzeko metodoak, kontrol farmakologikoa eta beste. Espezieen araberako aldeak.

Hazitarako abereen entrenamendua eta ikaskuntza. Hazitarako abereentzako ariketak, programaren arabera. Faseak. Zaldikoak edo manikiak. Semena erauzteko teknikak.

Semenaren erauzketak. Maiztasuna. Espezieen arteko aldeak. Zaldien kasuan daukan garrantzia. Bagina artifizialak, erabilera eta estalketa. Elektroeiakulazioa. Hoztea. Hazi-lastoak prestatzea.

Semen-dosiak prestatzea. Semearen disoluzioa eta zaintza. Diluitzeko produktuak. Tenperaturaren eta hezetasunaren kontrolak. Semenaren balorazioa: bolumena eta itxura, espermatozoideen kontzentrazioa, morfologia, mugikortasuna. Ernaltzeko ahalmena.

Ugaltzaileak gobernatzearekin lotutako abeltzaintza ekologikoko ziurtapena. Eman beharreko pausoak.

Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Abere ugaltzaileak zaintzeko eta gobernatzeko interesa eta trebetasuna izatea.

Bertako arrazei eutsi, horiek erabili eta hobetzeko interesa izatea.

Abereen ongizatearen garrantzia nabarmentzea.

Erabilitako tresnen eta instalazioen garbitasun- eta higiene-baldintzak zorrotz zaintzea.

Egin beharreko ekintzak ordenatzea eta sistematizatzea.

Abeltzaintza ekologikoaren inguruko dokumentazioa arduraz kudeatzea.

Lan-plangintza egiteko prestasuna eta interesa izatea.

2.– Emeak zirikatzeko eta araldia antzemateko lanak antolatzea eta kontrolatzea

Hazitarako aberea edo abereak esleitzea. Ekoizpenarekin eta morfologiarekin lotutako indizeak baloratzea. Hazitarako abereak katalogo bidez aukeratzea.

Estalketa naturala antolatzea.

Araldia metodo naturalen bidez akuilatzea. Araldia sinkronizatzea. Arren gobernamendua, emeak zirikatzeko prozesuan.

Araldian dauden emeak antzematea. Araldiko sintomak identifikatzea, espeziearen arabera.

Araldia antzemateko lanetan kontrol- eta jarraipen-erregistroak egitea.

Hazitarako abereen kokapena. Espeziearen araberako beharrak. Ezaugarri orokorrak. Aukeraketa-indizeak.

Estalketa naturala. Hazitarako aberea bakoitzari esleitutako eme kopuruaren zerrenda. Espezieen arteko aldeak.

Emeak sortatan banatzea. Araldia akuilatzea eta sinkronizatzea. Metodo artifizialak. Baginatik, zainetatik eta bestelako bideetatik hormonak sartzea. Espeziearen araberako jokabidea. Araldiko sintomak, espeziearen arabera. Araldian eta obulazioan eragina duten faktoreak.

Araldian dauden emeak antzemateko sistemak. Uhal markatzaileak, mugimendua.

Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Araldia antzemateko lanetan protokoloa betetzearen garrantzia baloratzea.

Hazitarako abereak aukeratzeko interesa izatea.

Ingurumen-araudia errespetatzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko interesa izatea.

3.– Estalketa plana egitea eta aplikatzea

Ganaduaren ezaugarriak aztertzea, estalketa-plana zehazteko.

Araldiko erregistroak egiaztatzea.

Estalketa- edo intseminazio-plana egitea, espeziearen arabera.

Lagundu gabeko estalketa naturala eta estalketa gidatua kontrolatzea.

Intseminazio artifizialean semen-dosiak aplikatzea.

Abeltzaintza ekologikoko estalketak kudeatzea.

Estalketak eta ernalketak erregistratzea eta dokumentazioa betetzea. Aplikazioa erabiltzea.

Giza baliabideen eta baliabide materialen antolaketa. Zereginak banatzea.

Espezieen eta arrazen araberako aldeak. Ezaugarriak. Ar bakoitzeko eme kopurua.

Estalketa naturala eta gidatua.

Intseminazio artifiziala. Ezaugarriak. Teknikak. Espezieen arteko aldeak. Elikagaien eskuragarritasunera egokitzea. Unerik egokiena, espeziearen arabera.

Estalketen erregistroa. Ar bakoitzeko jauzi kopurua. Estalitako emeen kopurua, arraren eta espeziearen arabera. Espeziearen arabera bete beharreko dokumentazioa. Estalketak kudeatzeko aplikazioak.

Gurutzaketa motak eta helburuak. Gurutzaketa hirukoitza (F2).

Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Ernalketa ondo planifikatzearen garrantzia baloratzea.

Ernalketa-plana arretaz egitea eta metodo jakin bat erabiltzea.

Erabilitako instalazioen eta tresnen garbitasun- eta higiene-baldintzak zorrotz zaintzea.

Lana arduraz betetzea.

Lan-plangintza antolatzeko prestasuna eta interesa izatea.

4.– Ernaldiaren eta erditzearen egoera eta gobernamendua antolatzea eta kontrolatzea

Emeak ernari dauden egiaztatzea eta erregistratzea. Abortuak eta gorabeherak erregistratzea.

Erditzear dauden emeak kontrolatzea eta kokatzea. Gobernamendua eta elikadura.

Erditzeko aretoko ingurumen-baldintzak kontrolatzea.

Erditzeko unea iragartzea, sintomatologian oinarrituta.

Erditzen laguntzea eta ondoren zaintzea, eta erregistroan gorabehera esanguratsuak idaztea.

Erditzearen ondoren plazenta begiratzea. Egoera termikoa begiratzea. Kumeak bereiztea.

Kumeen identifikazioa kontrolatzea.

Erditzearen ondoren, kumeen elikadura kontrolatzea: oritza.

Gorabehera eta anomaliak erregistratzea. Dokumentazioa betetzea eta jaiotzak erregistratzea.

Esparruko teknikak: erditzea antzematea, sabela ukituz eta errapearen garapena ebaluatuz; «berriro araldian ez egotea» egiaztatzea, eta beste.

Eme estali eta ernalduak antolatzea. Ekoizpen-helburuak definitzea. Espeziearen eta ustiategiaren araberako ezberdintasunak.

Eme ernalduen gobernamendua. Kontrola. Erditzear dauden emeak kokatzea. Espezieen araberako aldeak.

Berriz ere araldian egotea. Kausak. Erregistroa. Abortuak eta enbrioien heriotza.

Erditzeko sintomak, espeziearen arabera.

Erditzen laguntzea. Laguntza bereziak, espeziearen arabera.

Erditze normalen eta konplikatuen aurreko jokabideak.

Erditzearen aurreko eta ondorengo zaintza eta gobernamendua, bai kumeei bai amari dagokienez.

Erditze aurreko eta ondorengo patologia eta arazo ohikoenak.

Kumeak identifikatzeko sistemak eta erregistroak.

Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Emeen ernaldia gobernatzeko autonomia.

Instalazioen garbitasun- eta higiene-baldintzak zorrotz zaintzea.

Abereen ongizatearekin lotutako alderdiekiko sentsibilitatea.

Erditzea eta ondorengo jarduerak kudeatzearen garrantziaz jabetzea.

Gorabeheren eta jaiotzen erregistroarekin lotutako dokumentazioa ordenatzea eta antolatzea.

5.– Edoskitzaroan dauden emeak eta kumeak gobernatzeko lanak gainbegiratzea

Kume jaioberriak kontrolatzea.

Ugaztunen gaixotzea egiaztatzea.

Errapeen egoera begiratzea.

Edoskitze artifiziala eta naturala kontrolatzea.

Kumeen egoera kontrolatzea. Neurri espezifikoak aplikatzea, espeziearen arabera.

Amak kumea onartzea. Taldean sartzea.

Pisatzea, adarrak kentzea, isatsa moztea, zikiratzea eta zooteknikako bestelako jarduerak. Espeziearen eta osasun-eskakizunen araberako beharrak.

Zaldikoen gobernamendu berezia. Imprinting-a.

Giza baliabideen eta baliabide materialen antolaketa. Zereginak banatzea.

Abere jaioberriak. Jokabidea. Ohiko anomaliak, espeziearen arabera.

Errapeetako arazo posibleak. Mastitisa. Agalaxia. Oritzen garrantzia.

Edoskitze naturala eta artifiziala. Hornidura-dispositiboak. Esne naturalaren ordezkoak.

Ama eta kumea taldean sartzea. Zehaztapenak.

Abeltzaintza ekologikoko umatze-prozesu osoa. Kumea amarekin egoteko denbora. Espeziearen araberako berezitasunak. Besteen kumeak haztea.

Zaldikoak eta beren hurbilpen-beharrak. Imprinting-aren garrantzia.

Adarrak kendu, isatsa moztu eta zikiratzeko metodoak eta ekipoak.

Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Abere jaioberriak kontrolatzeko interesa izatea.

Kumeak gobernatzeko autonomia.

Abereen ongizatearekin lotutako alderdiekiko sentsibilitatea.

Elikadura-segurtasunarekiko interesa.

6.– Ugaltzaileen elikadura-programa kudeatzea

Elikadurako lehengaien metaketa eta biltegiratzea kontrolatzea.

Espazioa espeziearen arabera kalkulatzea.

Hazitarako aberea eta eme ugaltzaileen elikadura-beharrak eta errazioak kalkulatzea. Energia-, proteina- eta osagarri-beharrak estaltzea. Kalkulu- eta segimendu-prozesuetan teknologia berriak erabiltzea.

Elikagaiak kontserbatu, prestatu eta banatzeko makinak erabiltzea eta kontrolatzea. Unifeed eta beste.

Abeltzaintza arrunta ekologiko bihurtzea.

Elikadura-programaren jarraipena egitea. Operazioak kontrolatzea. Espezieen araberako gobernamendua.

Giza baliabideen eta baliabide materialen antolaketa. Zereginak banatzea.

Elikadurako lehengaiak. Nutrizio-balioa. Taulak erabiltzea. Espezieen araberako eskakizuna. Elikadura-programa.

Energia- eta proteina-beharrak, aberea-espeziearen arabera. Osagarri bitaminiko eta mineralak.

Hazitarako abereen eta eme ugaltzaileen elikadura. Egoera, espezieen arabera.

Errazioak kalkulatzeko metodologia. Informatika-aplikazioak.

Elikadura-baliabideen ustiapen arrazionala.

Elikadura kudeatzeko prozesuetan erabilitako makinak, ustiategi motaren eta espezieen arabera. Ezaugarriak.

Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Elikadura-programa garatzeko interesa izatea.

Elikadurak aberearen ongizatean eta kalitatezko produktuen lorpenean daukan garrantzia baloratzea.

Ustiategiak elikadura-baliabide propioak erabiltzea baloratzea eta sustatzea.

Elikadura arloan indarrean dagoen legediarekiko errespetua.

Abereen osasun- eta ongizate-irizpideak irmotasunez aplikatzea.

7.– Esne-ekoizpena gainbegiratzea eta antolatzea.

Jezte mekanikoa antolatzea eta kontrolatzea.

Esnea kontrolatzea. Laginak hartzea.

Mastitisa kontrolatzea eta prebenitzea.

Ekoizpen unitarioa erregistratzea. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

Lehorraldi-prozesuan bete beharreko protokoloa.

Esne ekologikoaren ziurtapena.

Giza baliabideen eta baliabide materialen antolaketa. Zereginak banatzea.

Errapea. Anatomia. Espezieen araberako aldeak.

Esne-ekoizpenaren fisiologia. Esnearen osaketa, espeziearen arabera. Estresa kontrolatzea. Mastitisa eta haren ondorioak.

Jetzitegia. Motak. Espeziearen arabera egokitzea. Esnetegia. Esnearen kontserbazioa. Berezitasunak.

Jezte mekanikoa. Makinak. Jezte-ohitura. Berezitasunak. Garbiketa eta desinfekzioa.

Elikadurak esnearen kalitatean daukan eragina: koipe eta proteinen %-a.

Jezteak esne-ekoizpenean, kalitatean eta mastitisean daukan eragina.

Lehorraldia: arrazoiak, garaia eta metodoa.

Esne ekologikoaren ziurtapenerako kontuan hartu behar diren elementuak.

Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Instalazioen eta jezte-prozesuaren mantentzean eta hobekuntzan interesa izatea.

Modu ordenatuan eta metodo bati jarraiki lan egitea.

Segurtasun- eta higiene-arauak betetzea.

Jezte-prozesua ebaluatzea.

Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa izatea.

2. lanbide-modulua: Abereen ekoizpena kudeatzea

Kodea: 1275

Kurtsoa: 1

Iraupena: 231 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 15

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Hazteko abereen eta gizentzekoen gobernatze-lanak antolatu eta gainbegiratzen ditu, haien ezaugarriak eta jarduera-protokoloak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Haragitarako erabiltzen diren espezie nagusien arrazak identifikatu ditu.

b) Haragia ekoizteko egokitasuna baloratu da.

c) Abereen jasotzea kontrolatzeko eta haiek ustiategira egokitzeko egin behar diren jarduerak kronologikoki deskribatu ditu.

d) Helburuak eta lan-kronograma bete diren adierazten duten aurretik zehaztutako parametroak kontrolatu ditu.

e) Abereak kargatu, deskargatu eta garraiatzeko prozesuak kontrolatu ditu.

f) Haztekoak eta gizentzekoak diren sortak zehaztu ditu.

g) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

h) Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

2.– Albaitariaren begiradapean, hazteko abereen eta gizentzekoen osasun-programa betetzen den kontrolatzen du, eta gaixotasunen ezaugarriak zehazten ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hazteko abereei eta gizentzekoei eragiten dieten gaixotasun nagusiak identifikatu ditu.

b) Abere gaixoak antzemateko eta haien jarraipena egiteko gidalerro orokorrak deskribatu ditu.

c) Berrogeialdian edo berrogeialdi-gunean kokatuta dauden abereen inguruko araudian adierazitako jarduerak deskribatu ditu.

d) Botiken biltegiratze eta kontserbazioa kontrolatu ditu.

e) Hil aurreko gabetze-epea aplikatu du.

f) Laneko fitxak eta parteak gainbegiratu eta egin ditu.

g) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

h) Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

3.– Hazteko abereen eta gizentzekoen elikadura-programa kontrolatzen du, ekoizpenaren behar nutritiboak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gizentzeko eta hazteko elikagaien ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Finkatutako formulen araberako elikadura-errazioak egin ditu.

c) Elikadura-errazioen administrazioa eta banaketa gainbegiratu ditu.

d) Elikadura-errazioak egiteari eta banatzeari dagozkion fitxak gainbegiratu eta bete ditu.

e) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

f) Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

4.– Hegaztiak gobernatzeko operazioak antolatzen eta gainbegiratzen ditu, hegaztien ekoizpen-prozesuen ezaugarriak zehaztuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Interes zooteknikoko hegazti-espezieen ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Hegaztiak identifikatzeko sistemak aztertu ditu.

c) Hegaztiak eta arrautzak ustiategira iristen direnean kontrolatzeko lanak gainbegiratu ditu.

d) Hegazti-ustiapena multzoka antolatu du.

e) Kumeak egitera, haztera, gizentzera edo arrautzak errutera bideratutako hegaztien eta kumeen osasun-programa betetzen den gainbegiratu du.

f) Hegaztientzako elikadura-errazioak egin ditu.

g) Errazioen administrazioa eta banaketa gainbegiratu ditu.

h) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

i) Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

5.– Arrautzak biltzeko eta kudeatzeko lanak kontrolatu eta gainbegiratzen ditu, teknikak produktuaren azken helburuarekin lotuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Arrautzek txitatzeko edo kontsumitzeko zer kalitate duten aztertu du.

b) Txitatzeko arrautzen kudeaketa kontrolatu du.

c) Kontsumitzeko arrautzen garraio- eta kudeaketa-lanak kontrolatu ditu.

d) Txita jaioberrien gaineko kontrol-lanak programatu eta gainbegiratu ditu.

e) Arrautzen bilketa, garraio, biltegiratze edo txitatzearekin lotutako fitxak eta erregistroak gainbegiratu ditu, baita txiten jaiotza eta igorpena ere.

f) Garraiatzeko, biltegiratzeko edo txitatzeko ekipoen erabilera gainbegiratu du, baita jaiogailuak eta txitak igortzeko aretoak ere.

g) Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

h) Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

6.– Haragia ekoizteko lanak eta abeltzaintza ekologikoko beste ekoizpen mota batzuetakoak antolatu eta gainbegiratzen ditu, finkatutako arauak eta protokoloak interpretatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Abereak gobernatzeko lanak gainbegiratu eta kontrolatu ditu, ekoizpen ekologikoko sistemara egokitzeko.

b) Ekoizpen ekologikoan erabiliko den ganaduaren elikatze-lanak kontrolatu ditu.

c) Larratzea gobernatzeko lanak gainbegiratu ditu.

d) Kumeak egiteko, hazteko eta gizentzeko lanak kontrolatu ditu, espeziearen arabera.

e) Arrautza eta txita ekologikoak jasotzeko, sailkatzeko, garraiatzeko eta biltegiratzeko lanak aztertu ditu.

f) Ganadu ekologikoaren osasun-egoera kontrolatzeko lanak gainbegiratu ditu.

g) Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

B) Edukiak:

1.– Hazteko abereak eta gizentzekoak gobernatzeko lanak antolatzea eta gainbegiratzea

Haragia ekoizteko arrazak identifikatzea.

Haragia ekoizteko egokitasuna baloratzea.

Ustiategian abereak jasotzea.

Abereak kargatu, deskargatu eta garraiatzeko prozesuak kontrolatzea.

Haztekoak eta gizentzekoak diren sortak osatzea.

Abereak hazteko eta gizentzeko instalazioetako higienea eta ingurumena kontrolatzea.

Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.

Dokumentazio teknikoa kontrolatzea.

Indarreko araudia eta laneko arriskuak prebenitzearen ingurukoa aplikatzea.

Abere-ekoizpenerako ugaztun-espezieak. Bertako arraza eta aukeratuak. Interes zooteknikoko ezaugarri anatomiko eta fisiologikoak. Aberearen kanpoaldea.

Haragitarako erabiltzeko egokitasun-parametroak: ekoizpenerako egokitasuna eta orientabideak. Haragitarako aberearen biotipoa. Indize tekniko-ekonomikoen interpretazioa: hazkunde-abiadura, bihurketa-indizea, etab. Aberearen jokabidea: izaera eta jenioa.

Jasotze- eta egokitze-lanak. Abereak jasotzearekin eta igortzearekin lotutako dokumentazioa. Abereak ustiategira iritsitakoan isolatzeko eta berrogeialdian jartzeko sistemak. Hazteko eta gizentzeko instalazioetako higiene- eta ingurumen-parametroak: tenperatura, aireztapena eta abar kontrolatzea.

Helburuak eta lan-kronograma. Puntu kritikoak kontrolatzea. Laneko fitxak, parteak eta erregistroak. Trazabilitatea.

Abereak kargatu, deskargatu eta garraiatzeko prozesuak. Abereen garraio-baldintzak.

Abereak sortatan banatzea. Espezie, arraza, sexu, adin eta produktuaren helmugaren arabera taldekatzea.

Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Hazteko abereak eta gizentzekoak zaintzeko, gobernatzeko eta haien ongizatea bermatzeko interesa.

Abereen jasotze eta igorpenari buruzko dokumentazioa eraginkortasunez kudeatzea.

Lana arduraz betetzea.

Lan-plangintza antolatzeko prestasuna eta interesa izatea.

2.– Hazteko abereen eta gizentzekoen osasun programa betetzen den kontrolatzea

Hazteko abereen eta gizentzekoen gaixotasunak identifikatzea.

Prebentziozko osasun-programen jarraipena.

Gaixo dauden abereen gaineko jarduera-protokoloen jarraipena.

Berrogeialdian dauden abereen gaineko jardueren jarraipena.

Botiken biltegiratze eta kontserbazioa erregistratzea eta kontrolatzea.

Hondakinak ingurumen-araudiaren arabera kudeatzea.

Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

Hazteko abereei eta gizentzekoei eragiten dieten gaixotasunak. Sailkapena. Infekzioek eta parasitoek eragindako gaixotasunak. Metabolismoarekin eta elikadurarekin lotutako gaixotasunak. Pozoitzeak, intoxikazioak eta toxiinfekzioak.

Gaixotasunen zantzuak eta sintomak eta bestelako alterazioak. Abereen osasun-kanpainak. Osasunaren aldeko elkarteak. Osasun-sailkapena.

Prebentziozko osasun-programak.

Berrogeialdian dauden abereentzako protokoloak. Abereen baldintzak. Berrogeialdi-guneak.

Botikak biltegiratzea eta kontserbatzea. Baldintzak eta araudia.

Gabetze-aldia. Tratamenduen erregistroa. Farmakologikoki aktiboak diren konposatuen hondakinak. Laginak hartzea.

Botiken hondakinak eta bilgarriak kudeatzea: protokoloak, baldintzak eta araudia.

Laneko fitxak eta parteak. Diseinua eta elaborazioa.

Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Gaixotasunak antzemateko eta jarraipena egiteko lanetan protokoloa betetzearen garrantzia baloratzea.

Abereen osasuna kudeatzeari begira prebentzioak eta ondo gobernatzeak daukaten garrantzia baloratzea.

Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.

Botikak biltegiratzeko eta kontserbatzeko lanak eta horien hondakinen kudeaketa ondo egiteko interesa izatea.

Ingurumenari eta elikadura-osasunari buruzko araudia betetzea.

3.– Hazteko abereen eta gizentzekoen elikadura programa kontrolatzea

Elikadura-errazioak behar nutritiboen arabera kalkulatzea.

Elikagai-hornidura kontrolatzea. Bazka eta pentsuak.

Elikadura-errazioak egitea eta banatzea. Makinak eta tresnak kontrolatzea.

Errazioen banaketa betetzea eta erregistratzea.

Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

Ingurumen eta elikadura-segurtasunaren inguruko araudiak betetzea.

Gizentzeko eta hazteko elikagaiak. Sailkatzeko irizpideak. Elikagaien oinarriak, espezie, arraza eta ekoizpen-orientabidearen arabera. Lehengaiak, pentsuak, gehigarriak. Elikagaien balio nutritiboa. Elikagaien digerigarritasuna. Energia-balioa. Proteinen balio biologikoa.

Digestio-aparatuaren anatomia eta fisiologia, etxeko espezieen arabera.

Errazioa: kontzeptua eta ezaugarriak. Behar nutritiboak. Elikagai-beharren eta haien konposizioaren taula. Kalkulu-metodoak. Errazioen oinarriak. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

Errazioak administratzea eta banatzea. Prestaketa-, nahasteka- eta banaketa-ekipoak. Uraren ezaugarriak eta elikaduran daukan garrantzia. Pisatzeak antolatzea eta elikagaien kontsumoa kontrolatzeko sistemak.

Errazioen lanketari eta banaketari buruzko fitxak.

Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Elikadurak hazteko abereen eta gizentzekoen kasuan daukan garrantzia baloratzea.

Elikadurak kalitatezko produktuen lorpenean daukan garrantzia baloratzea.

Tokiko eta ustiategiko elikadura-baliabideak erabiltzea baloratzea eta sustatzea.

Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.

Ingurumen-araudia eta abereen ongizatea zaintzea.

4.– Hegaztiak gobernatzeko lanak antolatzea eta gainbegiratzea

Hegazti-espezieak identifikatzea, ezaugarriak zehaztea eta erregistratzea.

Hegazti-instalazioen ingurumen-kontrola.

Gobernatzeko prozeduren plangintza eta kronologia.

Hegazti-ustiapena multzoka antolatzea.

Erruteko eta haragitarako hegazti-espezieak gobernatzea. Argiztapenaren erabilera.

Errazioak finkatutako prozedurari jarraituz egitea eta banatzea.

Kumeak egitera, haztera, gizentzera edo arrautzak errutera bideratutako hegaztien osasun-programa antolatzea eta betetzea. Tratamenduak erregistratzea.

Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

Interes zooteknikoa daukaten hegazti-espezieak. Hegaztiak: ezaugarri orokorrak. Ekoizpenerako egokitasuna eta orientabidea, espezializazioa eta baserritartasuna. Erruteko eta haragitarako hegazti-ganaduaren arraza nagusiak. Hegaztien berezitasun anatomiko eta fisiologikoak.

Hegaztien identifikazioa: sistemak eta erregistroak. Metalezko eraztunen bidez identifikatzea. Hegaztiak gobernatzeko sistemak, ekipoak eta teknikak. Hegaztiak geldiarazteko sistemak. Estresaren eragileak.

Hegaztiak eta arrautzak kontrolatzeko lanak. Motak eta sistemak. Baimendutako praktika zooteknikoak. Txiten sexua zehaztea. Argiztapen-programak eta haien eragina.

Hegazti-ustiapena antolatzea. Hegazti-taldeak sortatan banatzea.

Erruteko programak antolatzea eta ezartzea. Erruleen pisua kontrolatzea. Lokak: prebentzioa, arrautzen bilketaren eragina.

Gizentzeko programak antolatzea eta ezartzea: egunez egun hartutako pisua, eraldatze-indizea eta haragi-errendimendua. Ordezkapen-hegaztiak sortzeko programak antolatzea eta ezartzea.

Hegaztien-hazkuntzako osasun-programak. Saneamendu-hustualdiko programa. Egutegia. Ekipoak. Ekoizpen prozesuarekin lotutako gaixotasunak. Gabetze-aldia. Gaixo dauden hegaztiak antzematea. Hondakinak bereiztea.

Hegaztien elikadura. Hegaztientzako elikagai motak. Elikagai kontzentratuak: erruleentzako pentsu konposatuak, gizentzekoak direnentzako pentsuak. Hasierako eta bukaerako pentsuak. Hegaztien elikaduran erabiltzen diren nekazaritza industrialeko azpiproduktuak. Errazioaren beste osagai batzuk: bitaminen eta mineralen zuzentzaileak. Urak hegaztien elikaduran daukan garrantzia. Errazioak.

Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Hegaztiak gobernatzeko autonomia.

Esleitutako funtzioetan taldean, modu koordinatuan, lan egiteko interesa izatea.

Hegaztizaintzako osasun-programak betetzeko interesa izatea.

Elikadurako teknikak eta operazioak ordenatzea eta sistema bati jarraiki aplikatzea.

Ingurumena babesteko konpromisoa, sortutako hondakin biologikoak tratatzeari eta deuseztatzeari dagokienez.

Abereen ongizatearekiko konpromisoa.

5.– Arrautzak jasotzeko eta kudeatzeko lanak kontrolatzea eta gainbegiratzea

Arrautzen kalitatea aztertzea.

Ustiategian arrautzak biltzea eta garraiatzea. Arrautzak helmugaren arabera sailkatzea. Maneiua. Arrautzak merkaturatu aurretik prestatzea.

Arrautzen bilketa, garraioa, biltegiratzea edo txitatzea erregistratzea.

Txitagailuak eta jaiogailuak kontrolatzea.

Txita jaioberriak kontrolatzeko lanak.

Arrautzak garbitzea, desinfektatzea eta biltegiratzea. Instalazioak egokitzea.

Giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

Ar eta emeen ugalketa-aparatuaren anatomia eta fisiologia. Arrautza. Arrautzaren egitura eta osaketa. Kontsumorako arrautzaren kalitatea: lodiera eta azalaren pigmentazioa, apurketarekiko erresistentzia, gorringoaren trinkotasuna, kolorazioa eta/edo pigmentazioa. Arrautza akastunak eta puskatuak. Arrautzaren balio nutritiboa. Maneiuak, ingurumen-parametroek, nutrizioak eta hegaztien gaixotasunek arrautzaren kalitatean daukaten eragina.

Txitatzearen aurreko lanak. Txitatzea: arrautzaren pisua, txitagarritasunaren kontrola eta ingurumen-parametroak. Planta eta txitatzeko makina.

Txita jaioberriak. Arreta eta zainketa bereziak. Laneko txostenak eta parteak. Erregistroak.

Garraiatzeko, biltegiratzeko edo txitatzeko ekipoak, jaiogailuak eta txitak igortzeko aretoak. Sailkapena. Aukeraketa. Erabilera. Mantentzea.

Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Txita jaioberriak kontrolatzeko interesa izatea.

Kumeak gobernatzeko autonomia.

Bere lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa izatea.

Abereen osasunaren eta ongizatearen inguruko araudiak betetzea.

Elikadura-segurtasunarekiko interesa.

6.– Haragiaren ekoizpen eta abeltzaintza ekologikoko bestelako ekoizpen lanak antolatzea eta gainbegiratzea

Ohiko abeltzaintzako ustiategiak ekologiko bihurtzea.

Ganadu ekologikoaren elikatze-lanak kontrolatzea.

Larratzea gobernatzea, ingurune naturalaren kontserbazioan oinarrituta. Ganadu-karga kalkulatzea. Larratze-baliabideen balio nutritiboa kalkulatzea.

Arrautza eta txita ekologikoak jasotzea, sailkatzea, garraiatzea eta biltegiratzea. Garbiketa eta desinfekzioa. Arrautzen kalitatea ebaluatzea.

Ganadu ekologiaren osasun-kontrola.

Abereak ekoizpen ekologikoko sistemara egokitzea. Trantsizio-estrategiak. Erabilgarri dauden baliabide naturalak, materialak eta giza baliabideak. Bioegitura. Teknoegitura.

Ekoizpen ekologikoko ganadua elikatzea. Hautaketa eta hornitzea. Elikadurak antolatzea eta kontserbatzea. Pentsu ekologikoak.

Larratzea. Abereek larrean bertan jatea. Bazkaren nutrizio-kalitatea. Landare toxikoak. Larratzeko teknikak eta sistemak (jarraitua, errotaziozkoa, larrearen altura). Saroian gelditzea. Transhumantzia. Lugorriak. Alfer-lurrak. Galondoak. Basoetako artzaintza.

Bertako arrazak. Gaitasunak. Ingurune ezberdinetara egokitzea. Gobernatzea. Ekoizpen nagusiak. Gizengarria erabiltzea. Multzokatzea.

Ganadu ekologiaren osasun-egoera. Prebentzioa. Abereen ikuskapena eta behaketa. Erresistentzia naturala. Baserritartasuna. Bertako arrazak. Homeopatia, fitoterapia, akupuntura eta bestelako terapia alternatiboak. Abeltzaintza ekologikoan baimendutako botikak. Hondakinak eta ezabatze-aldiak. Tratamenduak aplikatzea. Isolamendua eta berrogeialdia.

Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari, elikadura-segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Abeltzaintza ekologikoarekiko eta ingurumena errespetatzearekiko sentsibilitatea eta interesa.

Tokiko baldintzetara egokitutako bertako arrazak erabiltzea baloratzea eta sustatzea.

Ingurune naturalarekiko errespetua, ingurune bakoitzerako egokiak diren larratze-sistemak, -kargak eta -presioak erabiliz.

Elikadura beharrak zehazki kalkulatzea.

Abereen osasun- eta ongizate-irizpideak irmotasunez aplikatzea.

3. lanbide-modulua: Zaldien hazkuntza kudeatzea

Kodea: 1276

Kurtsoa: 1

Iraupena: 132 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 9

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Titia kentzeko fasea planifikatzen eta gainbegiratzen du, ustiategiko protokoloak eta Ekoizpen Plana interpretatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Titi-kentzea sortaka antolatu du.

b) Kumeei titia kentzeko unerik egokiena zein den zehaztu du.

c) Beharrezko lanak kontrolatu ditu, titi-kentze motaren eta metodoaren arabera.

d) Fase honetan, kumeen eta behorren egoera orokorra begiratu du.

e) Zaldikoek eta behorrek fase honetan jaso beharreko prebentziozko tratamenduak –albaitaritzako botikak ematerik eskatzen ez dutenak– deskribatu ditu.

f) Ekidoentzat berariazkoak diren abereen identifikazio ez-elektronikoko lanak kontrolatu ditu.

g) Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu eta koordinatu ditu.

h) Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

2.– Titia kentzearen ondorengo egunetan, behorren gobernamendua eta egoera kontrolatzen ditu, abereen egoera eta jarduera-protokoloak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kumeak banandu ondoren behorrek zein jokabide duten gainbegiratu du.

b) Behorren lekualdatzea kontrolatu du.

c) Behorrak berriz ere taldean sartzeko prozesua kontrolatu du.

d) Behorren osasun-egoera gainbegiratu du, eta albaitariaren funtzioa azaldu du.

e) Behorren elikadura baldintza berrietara egokitu du.

f) Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu eta koordinatu ditu.

g) Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

3.– Zaldikoaren hazkuntza fasean, baliabide teknikoak gainbegiratzen ditu, eta etapa eta baldintza zooteknikoak deskribatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hazkuntzarako instalazioek bete beharreko baldintzak zehaztu ditu.

b) Zaldien egonlekuak gainbegiratu ditu.

c) Fase honetarako baliabideak, ekipoak eta instalazioak gainbegiratu ditu.

d) Fase honetarako elikadura-plana finkatu du.

e) Hazkuntzarako elikadura-lanak gainbegiratu ditu.

f) Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu eta koordinatu ditu.

g) Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

4.– Zaldikoak hezteko aldia kontrolatzen du, teknikak eta baliabideak abere bakoitzaren ezaugarriekin eta heltzean izango duten helmugarekin lotuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Hezteko erabiliko den lekuaren baldintzak ikuskatu ditu.

b) Zaldikoarekiko pixkanakako hurbilpena gainbegiratu du.

c) Heztea hasteko unea zehaztu du.

d) Hezteko erabilitako baliabideak eta materialak ikuskatu ditu.

e) Hezteko lanak gainbegiratu ditu.

f) Hezteak zaldikoaren ondorengo jokabidean eta gobernamenduan daukan eragina baloratu du.

g) Zaldikoen lehenengo aukeraketa egin du, zehaztutako irizpideen arabera.

h) Hazkuntzako fasearen kontrolari buruzko dokumentazioa kudeatu du.

i) Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu eta koordinatu ditu.

j) Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

5.– Zaldikoak hazkuntza fasera nola egokitzen diren gainbegiratzen du, baliabideak, metodoak eta teknikak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zaldikoak hazkuntzan sartzeko prozesua kontrolatu du.

b) Zaldikoak egoera berrira nola egokitu diren baloratu du.

c) Zaldikoentzako errazioak egin ditu, abereek garai horretan dauzkaten beharren arabera.

d) Zaldikoen osasun-egoera aztertu du, eta albaitariaren funtzioa azaldu du.

e) Higienea eta oinarrizko zaintza kontrolatu ditu.

f) Albaitaritzako botikak erabiltzea eskatzen ez duten prebentziozko tratamenduen administrazioa gainbegiratu du.

g) Abere bakoitzari buruzko informazioa erregistratu du.

h) Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu eta koordinatu ditu.

i) Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

B) Edukiak:

1.– Titia kentzeko fasea planifikatzea eta gainbegiratzea

Kumeak titi-kentzearen arabera multzokatu ditu.

Titi-kentze lanetan, behorrak eta zaldikoak gobernatzea. Instalazioak prestatzea eta mantentzea. Elikadura kontrolatzea.

Behorren eta zaldikumeen egoera orokorra begiratzea eta aztertzea: errapearen egoera, jokabidea eta gaixotasun-sintomak. Kasuaren araberako jokabidea. Txosten bat egin eta albaitari-teknikariarekin elkarlanean aritzea.

Zaldikoei eta behorrei prebentziozko tratamendua ematea, albaitari-teknikariarekin elkarlanean.

Ekidoak identifikatzeko sistemak aplikatzea.

Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea: eskulan, instalazio eta bestelako bitartekoekin lotutako eskakizunak. Zereginak esleitzea.

Zaldien anatomia eta morfologia: zaldi-arraza nagusiak, ezaugarri morfologiko eta fisiologikoak. Azala eta geruzak.

Abeltzaintza-ekoizpena sortatan banatzearen abantailak eta desabantailak.

Amaren eta zaldikoaren jokabide naturala: harremana eta mendekotasuna.

Titi-kentzea: motak, faseak eta jarraitu beharreko gidalerroak. Unerik egokiena: zaldikumearen egoerara eta ustiategiko Ekoizpen Planera egokitzea.

Titia kentzeko zereginak. Fase honetako jarduera-protokoloa. Titia kentzeak zaldikoaren garapenean daukan eragina. Titia kentzeak sortzen dituen arazoak eta patologiak.

Prebentziozko tratamenduak. Bizkarroiak kentzea eta txerto-profilaxia. Egutegia. Zonaldeko egoera epidemiologikora eta araudira egokitzea.

Ekidoak identifikatzeko teknika arruntak eta elektronikoak: tatuatzea, suarekin markatzea, nitrogeno likidoarekin, burdinekin, mikrotxip elektronikoak jartzea eta beste. Abereak erregistratzea: inskribatzeko prozedura eta horrekin lotutako dokumentazioa. Zerikusia daukaten datu-baseak. Arrazen erregistroa eta/edo inskripzioa. Liburu genealogikoak.

Ingurumen-araudia, abereen osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Behorrak eta zaldikoak zaintzeko eta gobernatzeko interesa eta trebetasuna izatea.

Bertako arrazak sustatzeko interesa izatea.

Abereak erregistratzeko dokumentazioa eraginkortasunez kudeatzea.

Lan-plangintza egiteko prestasuna eta interesa izatea.

2.– Titia kendu ondoren, behorren egoera kontrolatzea eta gobernatzea

Behorrak taldera eramatea eta integratzea, instalazioak prestatzea.

Behorraren jokabidea eta egoera berrira nola egokitzen den kontrolatzea.

Behorren osasun-egoera aztertzea.

Elikadura egoera berrira egokitzea.

Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea: eskulan, instalazio eta bestelako bitartekoekin lotutako eskakizunak. Zereginak esleitzea.

Behorren titia kentzearen ondorengo jokabidea: fase horrekin lotutako jokabide-alterazioak. Neurri zuzentzaileak eta kasu bakoitzean nola jokatu.

Behorrak berriz ere taldean sartzea. Aldi horretako arazo nagusiak. Estres-egoerak saihestea. Langile eta abereentzako segurtasun-neurriak.

Behorren osasun-egoera. Gorputz-masaren berreskurapen-indizea. Errapea lehortzea. Alterazio eta patologia ohikoenak.

Behorren titi-kentze faseko elikadura: errazioaren balio nutritiboa eta osaketa. Erabilitako lehengaiak eta elikadurako osagarriak. Uraren kontsumoa. Ur eta elikagaien hornidura.

Ingurumen-araudia, abereen osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Behorrak berriz ere taldean sartzeko lanetan protokoloa betetzearen garrantzia baloratzea.

Abereen jokabidearekiko interesa eta behaketa.

Abereen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Ingurumen-araudia errespetatzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko interesa izatea.

3.– Hazkuntza faseko baliabide teknikoak gainbegiratzea

Hazkuntzarako baliabideak, ekipoak eta instalazioak dauden egiaztatzea eta gainbegiratzea.

Elikadura-plana egitea.

Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea: eskulan, instalazio eta bestelako bitartekoekin lotutako eskakizunak. Zereginak esleitzea.

Hazkuntzarako instalazioak: abaroak, eskortatxoak eta beste. Itxiturak: ekidoentzako zehaztapenak. Hesitze-sistemak. Motak. Alanbreak. Hesi elektrikoak. Tratamendu-eskorta. Elikagaiak eta ura banatzeko instalazioak eta ekipoak. Aske haztearen garrantzia: ariketak eta beste zaldikoekiko harremana.

Zaldien egonlekuak. Ukuiluratze motak. Boxak. Zalditegiak, mendiko estalpeak.

Baliabideak, ekipoak eta instalazioak. Fitxa teknikoak. Berrikuspenen egutegia.

Zaldikoen elikadura. Errazioaren balio nutritiboa eta osaketa. Elikagaien digerigarritasuna. Uraren kontsumoa. Elikadurak zaldikoaren hazkundean daukan eragina. Pentsuen eta bazkaren hornidura: erabilitako prozedura eta baliabideak. Kontuan hartu beharreko neurriak. Elikagai horiek kontsumitzearen garrantzia. Osagarrien ezaugarriak eta garrantzia.

Ingurumen-araudia, abereen osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Ekipoen eta instalazioen egoerarekiko interesa izatea.

Ingurumen-araudia errespetatzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko interesa izatea.

Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa izatea.

4.– Zaldikoen hezte aldia kontrolatzea

Hezte-aldia kontrolatzea, beharrezko instalazioak eta baliabide materialak dauden begiratuz eta zaldikoarengana pixkanaka hurbiltzeko une egokia zein den ikusiz.

Titia hartzen duten zaldikoen jokabidea behatzea, hurbildu ahal izateko.

Zaldikoak helmugaren arabera hautatzea.

Kontrolerako dokumentazioa betetzea eta kudeatzea. Kontrol-fitxak.

Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea: eskulan, instalazio eta bestelako bitartekoekin lotutako eskakizunak. Zereginak esleitzea.

Zaldikoak hezteko instalazioak: bete behar dituzten baldintzak.

Zaldiaren jokabidea. Zaldiaren psikologia. Zaldiaren etologia.

Zaldikoarenganako pixkanakako hurbilketa: gerturatzea, ukitzea, buru-uhala jartzea, kabestrutik heltzea eta kabestrutik tiraka eramatea.

Zaldikoak heztea: une egokiena eta zereginak, abereen arrazaren, adinaren eta sexuaren arabera. Abereentzako eta langileentzako segurtasuna. Estres-egoerak saihestea. Ustiategiko lan-erritmora egokitzea.

Hezteko erabilitako bitartekoak eta materialak. Aldizkako berrikuspena.

Hezteko zereginek jokabidean daukaten eragina. Geroko gobernamendua.

Zaldikoen lehen aukeraketa, heltzen direnean izango duten helmugaren arabera. Kontuan hartu beharreko irizpideak: gurasoen balioa, arrazaren edo ustiategiaren estandarretarako hurbilpena, hasierako jarrerak eta beste.

Ingurumen-araudia, abereen osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Hezte-programa garatzeko interesa izatea.

Zaldikoak gobernatzeko lasaitasuna eta trebezia.

Abereen osasun- eta ongizate-irizpideak irmotasunez aplikatzea.

Ingurumenari buruzko araudia betetzea.

5.– Zaldikoak hazkuntza fasera nola egokitzen diren gainbegiratzea

Zaldikoak hazkuntza-prozesuan nola sartzen diren kontrolatzea. Hazkuntzarako taldeak osatzea: sexuen edo bestelako ezaugarrien arabera banantzea.

Zaldikoak hazkuntzako instalazioetara, ohitura berrietara eta gainerako abereetara egokitzea.

Hazkuntzarako errazioak egitea. Larratzea. Ekipoak eta bestelako baliabideak prestatzea, berrikustea eta mantentzea.

Zaldikoen osasun-egoera begiratzea eta aztertzea. Tratamendu prebentiboak aplikatzea.

Higienea kontrolatzea eta oinarrizko zaintza. Egonlekuak garbitu eta desinfektatzea.

Hazkuntzako fasearen kontrolari buruzko dokumentazioa betetzea eta erregistratzea: fitxa indibidualak eta ustiatze-erregistroak. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea: eskulan, instalazio eta bestelako bitartekoekin lotutako eskakizunak. Zereginak esleitzea.

Hazkuntza fasean dauden zaldikoak taldeka gobernatzea. Arazo ohikoenak. Estres-egoerak saihestea.

Haztekoak diren zaldikoak elikatzea: ura eta elikagaiak ematea. Larratzearen garrantzia. Elikadurak hazkundean eta gorputzaren garapenean daukan eragina. Zaldiak dabiltzan larreen erabilera.

Zaldikoen osasun-egoera. Zaldikoen jokabidea, gaixotasun-sintomak eta bestelako alterazioak. Kasuaren araberako jokabidea. Txosten bat egin eta albaitari-teknikariarekin elkarlanean aritzea.

Prebentziozko tratamenduak: bizkarroiak kentzea eta txertoen profilaxia. Egutegia. Zonaldeko egoera epidemiologikora eta araudira egokitzea. Albaitari-teknikariarekin elkarlanean aritzea.

Hazkuntza faseko informazio dokumentala erregistratzea.

Ingurumen-araudia, abereen osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Zaldikoak hazkuntza fasera egokitzeko interesa izatea.

Abereen osasun- eta ongizate-irizpideak irmotasunez aplikatzea.

Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa izatea.

4. lanbide-modulua: Ekidoen heziera eta gobernamendua antolatzea eta gainbegiratzea

Kodea: 1277

Kurtsoa: 2

Iraupena: 160 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 11

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Otzantze-lanak planifikatzen eta gainbegiratzen ditu, jarduera-protokoloak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Otzantzekoak diren zaldikoak aukeratu ditu, adinaren, sexuaren eta garapen mailaren arabera.

b) Otzantzeko lanak planifikatu ditu.

c) Otzantzeko instalazioak eta materiala gainbegiratu ditu.

d) Langileak zaldikoarenganako hurbilketan izan duen jokabidea baloratu du.

e) Zaldikoari ekipoak jartzeko eta egokitzeko lanak gainbegiratu ditu.

f) Zaldikoaren egokitzapena eta ikaskuntza maila ebaluatu ditu.

g) Otzantzea kontrolatzeko datuen erregistro-fitxak egin ditu.

h) Otzantze-lanetarako giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

i) Abereen ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

2.– Sokaren bitartez hezteko lanak programatzen eta gainbegiratzen ditu, teknikak eta materialak lanaren fase bakoitzarekin lotuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zaldikoa hezten hasteko egokia den ebaluatu du.

b) Instalazioak, materialak eta ekipoak egokiak diren egiaztatu du.

c) Soka erabiliz hezteko oinarrizko teknikak kontrolatu ditu.

d) Zaldikoa hezte-faseetara nola egokitzen den baloratu du.

e) Gainean ibiltzen hasi aurretik, zaldikoaren ikaskuntza maila nolakoa den ikusi du.

f) Soka erabiliz hezteko lanetarako giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

g) Ingurumen-araudia, abereen ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

3.– Zaldikoaren gaineko ibiltzen hastea gainbegiratu du, hezteko teknikak eta metodoak interpretatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zaldikoa haren gainean ibiltzen hasteko prest dagoela egiaztatu du.

b) Zaldikoaren gainean ibiltzearen faseak kontrolatu ditu.

c) Gainean ibiltzen hastean egindako ariketak gainbegiratu ditu.

d) Zaldiko gainean ibiltzen hasteko tekniken ezaugarriak zehaztu ditu.

e) Zaldikoaren mendean-jartze eta ikaskuntza mailak kontrolatu ditu.

f) Zereginak kontrolatzeko fitxak egin eta bete ditu.

g) Zaldiko gainean ibiltzeko lanetarako giza baliabideak eta baliabide materialak antolatu ditu.

h) Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

4.– Zaldi-ganaduaren erakustaldi eta lehiaketetako aurkezpena antolatu eta gainbegiratzen du, teknikak lehiaketaren baldintzekin lotuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zaldiak aurkeztu ahal izateko eduki behar dituen ezaugarriak baloratu ditu.

b) Abereak mota horretako ekitaldietarako nolako prestakuntza eta entrenamendua duen gainbegiratu du.

c) Instalazioen egokitzapena eta abereen ohitzea antolatu ditu.

d) Abereei buruzko dokumentua gainbegiratu du.

e) Aukeratutako ekipoak eta materialak gainbegiratu ditu.

f) Lehiaketa mota bakoitzaren araudiak interpretatu ditu.

g) Aberearen itxura eta aurkezlearena egokiak diren begiratu du.

h) Aurkezpena lehiaketako protokoloaren arabera egin dela egiaztatu du.

i) Ingurumen-araudia, abereen ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

5.– Aisia, lan eta kirolarekin lotutako helburuetara zuzendutako ekidoen gobernamendua kontrolatzen du, teknikak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Abereen egoera fisikoa kontrolatu du.

b) Abereen garraioa gainbegiratu du.

c) Instalazioen, ekipoen eta materialen ezaugarriak baloratu ditu.

d) Ekidoak aisia-, lan- eta kirol-jarduerekin lotuta gobernatzeko jardueren ezaugarriak zehaztu ditu.

e) Dokumentazioa gainbegiratu du.

f) Ingurumen-araudia, abereen ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.

B) Edukiak:

1.– Otzantze lanak planifikatzea eta gainbegiratzea

Zein zaldiko otzanduko ditugun aukeratzea. Egoera orokorra aztertzea.

Otzantzeko lanak planifikatzea eta metodoak aukeratzea.

Otzantzeko instalazioak eta materialak prestatzea.

Zaldikoarengana hurbiltzeko jarduerak egitea eta horiek ebaluatzea. Izaera edo heziera baloratzea.

Zaldikoari ekipoak jartzea eta egokitzea. Ekipoak erabiltzeko protokoloa gainbegiratzea.

Zaldikoak aztertzea, eta lesio- edo gaixotasun-zantzu ohikoenak identifikatzea.

Kontrol-erregistroak egitea. Erregistroak betetzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

Zaldikoaren ikaskuntza maila baloratzea. Irizpideak: zaldikoaren kontzentrazioa, ohitura txarrak eta beste.

Zaldikoak otzantzea. Hautatzeko irizpideak. Adina, sexua eta garapen maila. Ezaugarri morfologikoak.

Zaldikoaren izaera eta jokabidea, otzandu aurretik eta bitartean. Zaldiko askeen eta ukuilukoen bizimodua eta jokabidea. Otzantze-faseko jokabidea. Ezohiko jokabideak.

Egin beharreko jarduerak, zaldikoaren ezaugarrien arabera.

Instalazioak eta materialak. Ezaugarriak. Hautatzeko irizpideak. Ukuilu jarraituak, boxak, pistak, hezilekua, paseatzeko eremuak. Bitarteko mekanikoak.

Zaldikoarenganako hurbilketa. Langilearen jarduerak. Otzantzeko metodoak: teknikak eta prozedurak.

Zaldikoari ekipoak egokitzea. Zaldikoaren erreakzioak. Lesio posibleak. Ekipoak: buru-uhalak, gida-uhalak, sokak, etab.

Abereen ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Zaldikoen otzantzea zaintzeko eta gobernatzeko interesa eta trebetasuna izatea.

Otzantzeko metodoak aplikatzeko pazientzia eta iraunkortasuna.

Otzantzeko ekipoak ondo erabiltzeko ardura.

Abereak erregistratzeko dokumentazioa eraginkortasunez kudeatzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko interesa.

2.– Soka erabiliz hezteko lanak programatzea eta gainbegiratzea

Zaldikoa hezteko egokia den ebaluatzea.

Instalazio, material eta ekipoen hezte-lanetarako egokitasuna.

Baliabide, prozedura eta teknika egokienak planifikatzea eta deskribatzea.

Zaldikoen gainean ibiltzen hasi aurretik, ikasitakoa baloratu eta egiaztatzea.

Soka erabiliz hezteko giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea. Zereginak esleitzea.

Zaldikoak hezteko dituen ezaugarriak, espezieen eta arrazaren arabera: morfologikoak eta izaerari lotutakoak.

Hezteko instalazioak, materialak eta ekipoak. Ukuilu jarraituak eta box indibidualak. Abaro estalkidunak, estalki gabeak eta eskortatxoak. Zerratxoak, buru-uhalak, bi piezako ahokoak, pieza bakarreko ahokoak, zingilak, zingila apaingarriak, zapiak, gida-uhalak, arnesak eta beste.

Hezteko oinarrizko teknikak. Zaldikoaren egokitzapena. Ekipoak jartzea eta egokitzea; sokarekin lan egitea (oinak lurrean) edo gida-uhal luzeekin; tiratzeko erabiliko diren zaldikoentzako arrastatze-lanak. Lokomozioa: oinez, trostan, lauoinka; jauziak eta lasterketak; potentziakoak eta tiratzekoak.

Gainean ibil aurretiko ikaskuntza eta jokabidea. Arrazen arteko aldeak.

Ingurumen-araudia, abereen osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Hezte-programa garatzeko interesa izatea.

Ekipoen eta instalazioen egoerarekiko interesa izatea.

Otzantzeko metodoak aplikatzeko pazientzia eta iraunkortasuna.

Otzantzeko ekipoak ondo erabiltzeko ardura.

Zaldiaren jokabidea ezagutzeko eta heziera naturalarekiko interesa izatea.

Abereen osasun- eta ongizate-irizpideak irmotasunez aplikatzea.

Ingurumenari buruzko araudia betetzea.

3.– Zaldikoen gainean ibiltzen hastea gainbegiratzea

Zaldikoa hezteko egokia den egiaztatzea.

Gainean ibiltzeko faseak kontrolatzea, prozedura eta teknika egokiak erabiliz.

Instalazio, material eta ekipoen hasierako hezte-lanetarako egokitasuna.

Gainean ibiltzen hasteko ariketak egitea, oinez, trostan eta lauoinka.

Zaldikoaren konfiantza eta ikaskuntza baloratzea. Abere askeen gainean ibiltzea. Zaldikoak norbait gainean duela heztean dituen bizioak.

Kontrol-erregistroak egitea. Erregistroak betetzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

Zaldikoen gainean ibiltzeko giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea. Zereginak esleitzea.

Zaldikoa gainean ibiltzeko egokia den adierazten duten zantzuak eta ezaugarriak. Arrazen arteko aldeak.

Norbait gainean duten zaldikoen izaera eta jokabidea.

Zaldikoen gainean ibiltzeko faseak. Gainean ibiltzeko ekipoak: buru-uhalak, gida-uhalak, ahokoak, zingilak, zingila apaingarriak, aulkiak, ointokiak, ointokiei eusteko uhalak. Gainean ibiltzeko ekipoak jartzea. Egokitzapena.

Laguntza naturalak eta artifizialak. Hasierako zaldiketaren helburuak. Gainbegiratzea.

Hasierako zaldiketako ariketak. Teknikak. Pisuaren euskarria. Oinez, trostan eta lauoinka ibiltzen hastea. Tiratzeko zaldien arrastatzea. Zaldiketa naturala.

Zaldikoa mendean-jartzea eta ikaskuntza. Arrazen eta espezieen araberako ezaugarriak.

Ingurumen-araudia, abereen osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Ingurumen-araudia errespetatzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko interesa izatea.

Zaldiketa naturaleko teknikekiko interesa izatea.

Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa izatea.

4.– Zaldi ganaduaren erakustaldi eta lehiaketetako aurkezpena antolatzea eta gainbegiratzea

Erakustaldira edo lehiaketara eramango den aberea aukeratzea.

Ekitaldirako prestatzea eta trebatzea, beharrezkoak diren teknikak, materialak eta ekipoak aplikatuz.

Instalazioak eta ekipamendua egokitzea. Abereak instalazioetara eta giroko baldintzetara egokitzea.

Prestaketa-ariketak kontrolatzea.

Abereari buruzko dokumentazioa behar bezala dagoen egiaztatzea.

Aberearen itxura eta aurkezlearen janzkera egokiak diren egiaztatzea.

Protokoloa betetzea, dagokion ekitaldi motara egokituta.

Aurkeztuko diren aleen ezaugarri morfologikoak eta izaera. Irizpide ebaluagarriak.

Zaldiaren mugimenduaren fisiologia: hezurrak, artikulazioak, giharrak, tendoiak. Era: oinez, trostan, lauoinka.

Prestakuntza eta entrenamendua. Antolaketa. Gainbegiratzea. Teknikak. Ohiko jokabideak, bizioak. Ariketak: faseak, iraupena eta bereizgarritasunak.

Abereei eta ustiategiari buruzko dokumentazioa. Izena emateko orria. Albaitarien eta besteren ziurtagiriak.

Aukeratutako ekipoak eta materialak. Gainbegiratzea. Hautatzeko irizpideak. Lehiaketetako eta erakustaldietako araudiak. Baloratzeko eta zigortzeko irizpideak. Lehiaketetako epaileen eta antolatzaileen funtzioak.

Aurkezpen motak, lehiaketako edo erakustaldiko protokoloaren arabera.

Ingurumen-araudia, abereen ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Abereen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Ingurumen-araudia errespetatzea.

Zaldi-erakustaldiak eta -lehiaketak zuzentzen dituzten arau eta protokoloak betetzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko interesa.

5.– Aisia, lan eta kirolarekin lotutako helburuetarako ekidoen gobernamendua kontrolatzea

Aberearen egoera fisikoa eta entrenamendu-maila kontrolatzea. Jokabidea behatzea.

Abereak behar bezala garraiatzen diren gainbegiratzea. Zaldiak garraiobidera sartzea eta handik ateratzea.

Instalazioak, ekipoak eta materialak egokitzea. Pistan oztopoak ondo jartzen diren gainbegiratzea.

Ekidoak aisia, lan eta kirolarekin lotutako helburuetarako gobernatzea. Jauzietarako trebatzea.

Aisia, lan eta kirolarekin lotutako gobernamendu-lanei eragiten dieten laneko arriskuen prebentzioari eta aberearen ongizateari buruzko araudiak kontrolatzea eta gainbegiratzea.

Dokumentazio teknikoa lantzea eta betetzea. Programa informatikoak erabiltzea.

Langileak gainbegiratzea eta antolatzea. Beharrak, lanen esleipena, aholkularitza.

Aberearen egoera fisikoa eta psikikoa. Ezaugarriak. Egoera fisikoko anomaliak. Jarrera.

Abereen garraioa. Baliabideak. Seinaleztapena. Ekidoa babesteko elementuak. Garraiolariaren betebeharrak.

Instalazioen, ekipoen eta materialen ezaugarriak. Motak. Kontserbazioa eta mantentzea.

Ekidoak erakustaldi eta lehiaketetan parte hartzeko eta horietarako prestatzeko gobernamendu espezifikoa.

Aisialdi-kirolarekin lotutako lan-jarduerak eta diziplinak: landa-lanak, heziera klasikoa, heziera bakeroa, oztopo-jauziak, lehiaketa osoa, jazarpena eta eraispena, gurdi-lasterketa, raid-a, zaldi-lasterketak, paseoak, zaldi-ibilbideak...

Ingurumen-araudia, abereen ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Ekidoak aisialdi-helburuetarako zaintzeko eta gobernatzeko interesa eta trebetasuna izatea.

Abereen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Ingurumen-araudia errespetatzea.

Lantaldeko pertsonekin koordinatzeko interesa izatea.

Dokumentazio teknikoa arduraz kudeatzea.

5. lanbide-modulua: Abeltzaintzako makinak eta instalazioak

Kodea: 1278

Kurtsoa: 1

Iraupena: 132 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 6

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Instalazioak eta haien mantentzea kontrolatzen eta gainbegiratzen du, haien ezaugarriak aztertuz eta erabiltzeko gidak eta planak interpretatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Instalazioen ezaugarriak deskribatu ditu.

b) Mantentze-plana finkatu eta gainbegiratu du.

c) Mantentzearen eta gorabeheren inguruko eguneroko bat diseinatu du, egindako zereginak erregistratzeko.

d) Ganaduaren egonlekuak eta irisgarritasun-baldintzak gainbegiratu ditu.

e) Garbiketa-, desinfekzio-, fumigazio- eta arratoigabetze-ekipoen prestaketa eta erabilera kontrolatu du.

f) Instalazio elektrikoak, ur-hornidurakoak, ingurumen-kontrolekoak eta ganadua zaintzeko sistemetakoak gainbegiratu ditu.

g) Abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

2.– Makina eta ekipoen mantentze-lanak programatzen eta gainbegiratzen ditu, berezitasun teknikoak interpretatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa eta eskura dauden bestelako informazio-iturriak aztertu ditu.

b) Abeltzaintzako ustiategietako makinen eta ekipoen ezaugarriak zehaztu ditu, baita mantentze-lanenak ere.

c) Makinen eta ekipoen funtzionamendua gainbegiratu du.

d) Prebentziozko mantentze-plana egin du, epe motz eta ertainerako.

e) Mantentzearen eta oinarrizko konponketen kostuari buruzko txostenak egin ditu.

f) Laneko fitxak eta parteak egin ditu.

g) Matxuren diagnostikoari buruzko txosten teknikoak egin ditu.

h) Makinak eta ekipoak mantentzeko lanetarako giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatu eta antolatu ditu.

i) Abereen osasun eta ongizateari buruzko araudia aplikatu du.

3.– Abeltzaintzako ustiategi bateko tailerra kudeatzen du, erabilgarri dauden baliabideak eta egingo diren lanak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Tailerra antolatu du.

b) Mantentzerako eta oinarrizko matxurak konpontzeko zer material behar diren kalkulatu du.

c) Epe motzerako eta ertainerako hornidura-beharrak ebaluatu ditu.

d) Jasotako materialaren egoera aztertu du.

e) Tailerreko materialak metatu ditu.

f) Material, tresna eta erreminten biltegiratze- eta kontserbazio-baldintzak gainbegiratu ditu.

g) Horniduren eta hornitzaileen inguruko informazio teknikoa erregistratu eta eguneratu du.

h) Lehen sorospenerako botikina berrikusi eta hornitu du.

i) Suak itzaltzeko ekipoak berrikusi ditu.

4.– Abeltzaintzako makina, ekipo eta erreminten eskuratzeari eta ordezkatzeari buruzko txostenak egiten ditu, bai irizpide teknikoak eta ekonomikoak bai ustiategiko ekoizpen-plana aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Makinen funtzionamendu-aldiaren inguruko aldizkako erregistroa egin du.

b) Urteko erabilera-kostuak aztertu ditu.

c) Merkatuko prezioan dauden zerbitzu-eskaintzak aztertu ditu.

d) Mekanizazio-beharrak zehaztu ditu, produkzio-planaren arabera.

e) Merkatuan dagoen makinei eta ekipoei buruzko dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa aztertu du.

f) Makinak, ekipoak eta erremintak eskuratzeko plana egin du.

5.– Arriskuak saihesteko, langileen segurtasuna bermatzeko eta ingurumena babesteko neurriak aplikatzen ditu, lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak baloratuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna ebaluatu ditu, segurtasuna bermatzeko lehen faktore gisa.

b) Prebentziozko eta babeseko jarduera-planak diseinatu ditu, arrisku-egoera ohikoenak saihestuz.

c) Lanetarako aurreikusita zeuden segurtasun- eta babes-neurriak erabili ditu norbanakoei eta taldeari zuzenduta.

d) Lanerako materialak, tresnak, makinak eta ekipoak arrisku-egoerak saihestuz erabili ditu.

e) Hondakinak sailkatzeko organigramak egin ditu, toxikotasuna, ingurumen-eragina eta ondorengo bilketa selektiboa kontuan hartuta.

f) Egindako lanetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudiak bete ditu.

B) Edukiak:

1.– Instalazioen eta haien mantentzearen kontrola eta gainbegiratzea

Instalazioen mantentze-plana egitea, baita haren jarraipena ere.

Mantentze-lanen eta gorabeheren eguneroko erregistroa.

Garbiketa-, fumigatze- eta arratoigabetze-ekipoak erabiltzea.

Instalazio elektrikoak, ur hornidurakoak, ingurumen-kontrolekoak eta ganadua zaintzekoak gainbegiratzea eta kontrolatzea.

Abeltzaintza-ustiaketako hondakinak kudeatzea. Haien ingurumen-eragina ahalik eta gehien murriztea, nekazaritzarako erabiliz.

Makinak eta instalazioak erabiltzean garbitasuna zaintzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Gizartearen ingurumen- eta kultura-ondarea zaindu eta babesteko balioekiko konpromiso etikoa hartzea.

Ekipoen eta instalazioen egoerarekiko interesa izatea.

Abereen osasun- eta ongizate-araudiak irmotasunez aplikatzea.

Hondakinen energia-aprobetxamenduarekiko interesa izatea.

Ingurumenari buruzko araudia betetzea.

2.– Makinen eta ekipoen mantentze lanak programatzea eta gainbegiratzea

Makinen eta ekipoen mantentze-plana egitea.

Mantentzearen eta oinarrizko konponketen kostua kalkulatzea. Txostenak egitea.

Matxuren diagnostikoari buruzko txosten teknikoak egitea.

Laneko fitxak eta parteak osatzea.

Makinak eta ekipoak mantentzeko lanetarako giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzea eta antolatzea.

Dokumentazio teknikoa. Motak. Eskura dauden bestelako informazio-iturriak. Interpretazioa.

Ganaduarentzako elikagaiak prestatzeko eta banatzeko makinak eta ekipoak. Mantentze-lanak. Maiztasuna:

– Simaurra kudeatzeko ekipoak. Simaurra kargatzea. Simaurra banatzeko atoiak. Erregulazioak eta errendimenduak. Simaur likidoa tratatzeko sistemak. Minda banatzeko tangak.

Makinen eta tresnen funtzionamendua kontrolatzea. Arriskuak. Makinak eta tresnak babesteko elementuak. Erabilera arduratsua. Makinak eta ekipoak erabiltzerakoan istripuak eta kalteak saihestea. Lehen sorospena eta larrialdiko egoerak.

Mantentze prebentiboko plana. Prebentziozko mantentzea, epe motz eta ertainerako. Ezaugarriak. Mantentze-lanak eta oinarrizko konponketak Motak. Mantentzeari buruzko eskuliburuak. Lubrifikatzaileak Erregaiak. Margoak. Morteroak. Beste material batzuk. Lanen erregistroa.

Mantentzearen eta oinarrizko konponketen kostuak.

Laneko fitxak eta parteak. Diseinua.

Matxuren diagnostikoari buruzko txosten teknikoak.

Abereen osasun eta ongizateari eta elikadura-segurtasunari buruzko araudiak.

Lana ordenatuta eta zehaztasunez egitea.

Makinak eta instalazioak erabiltzerakoan garbitasuna zaintzea.

Laneko eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiekiko errespetua izatea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa izatea.

3.– Ganadutegi bateko tailerraren kudeaketa

Tailerreko espazio fisikoa eta makinen banaketa antolatzea.

Tailerreko ekipoak prestatzea eta mantentzea.

Igeltserotza-lanak egitea, konponketa- eta mantentze-lanetarako.

Piezak lotzea. Metalak taxutzea.

Instalazioak mantentzeko hornidura-beharrak kalkulatzea.

Biltegiratutako materialen zaintza gainbegiratzea eta kontrolatzea.

Horniduren eta hornitzaileen inguruko informazioa erregistratzea eta eguneratzea.

Lehen sorospenerako botikina osatzea.

Suteak itzaltzeko ekipoak berrikustea.

Tailerra antolatzea. Espazioak. Banaketa. Nekazaritzako tailer baterako ekipoak. Mantentze-ekipo mugikorrak. Ordezko-piezak eta sargaiak.

Torlojuak, juntura hariztatuak eta errematxeak.

Arkuzko soldadura.

Mantentzerako eta oinarrizko konponketetarako materiala. Metalezko takoak, tako kimikoak, torloju bereziak, begidun torlojuak, kako-iltzeak, bridak eta beste. Esku-hartzeen maiztasuna. Beharrezkoak diren ordezko-piezak eta tresnak. Lanen egunerokoa.

Epe motz eta ertainerako hornidura: ustiategiko Ekoizpen Planera egokitzea. Beharrak. Izapideak.

Jasotako materialaren egoera. Begiratzea. Tailerreko materialen metatzea.

Material, tresna eta erreminten biltegiratze- eta kontserbazio-baldintzak.

Horniduren eta hornitzaileen inguruko informazio teknikoa.

Lehen laguntzetako botikina. Ezaugarriak. Osagaiak.

Suteak itzaltzeko ekipoak.

Ekipoen eta instalazioen egoerarekiko interesa izatea.

Makinak eta instalazioak erabiltzerakoan garbitasuna zaintzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa izatea.

4.– Abeltzaintzako makinak, ekipoak eta erremintak eskuratzeko eta ordezkatzeko txostenak egitea

Makinen funtzionamendu-aldiaren inguruko aldizkako erregistroa. Erabileraren maiztasuna.

Makinak eta ekipoak erabiltzearen kostuak kalkulatzea.

Merkatuko prezioetan dauden zerbitzuak aztertzea eta erkatzea.

Lanaren mekanizazio eta errendimendu-beharren kalkulua.

Makinak eta ekipoak eskuratzeko eta ordezkatzeko plana egitea, inbertsioaren errentagarritasuna eta finantzabidea aztertu ondoren.

Makinak eta ekipamendua. Kostu finkoak eta aldakorrak.

Merkatuko prezioan dauden zerbitzu-eskaintzak.

Mekanizatzeko beharrak. Abeltzaintzako ustiategi bateko makina-sorta.

Ekipoak eskuratzeko edo ordezkatzeko irizpideak. Lan-denborak. Lanerako ahalmena. Erabilera maila eta kostua. Errentagarritasun- eta ordezkapen-atalaseak. Gainerako makina-sortan eta ekoizpen-unitateko kostuan daukan eragina.

Makinen eta ekipoen dokumentazio tekniko-ekonomikoa. Azterketa. Txostenak egitea.

Makinak, ekipoak eta tresnak eskuratzea eta ordezkatzeko plana. Txosten tekniko-ekonomikoak egitea. Inbertsioaren errentagarritasuna. Operazioaren finantzabidea eta kostua. Eroste-kostuak eta funtzionamendu-kostuak.

Egindako kalkulu eta azterketen zorroztasun eta zehaztasuna.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa izatea.

5.– Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

Instalazioen eta ekipoen garbitasuna eta ordena aztertzea eta ebaluatzea.

Prebentziozko eta babeseko jarduera-planak diseinatzea.

Norbanakoak eta taldea babesteko neurriak erabiltzea.

Hondakinak sailkatzea eta biltegiratzea.

Hondakinak tratatzea eta biltzea.

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

Ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

Arriskuak identifikatzea.

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

Makinak mantentzeko lanetan laneko arriskuak prebenitzeko araudia aplikatzea.

Arrisku-faktoreak eta -egoerak.

Lan-ingurunearen faktore fisikoak.

Lan-ingurunearen faktore kimikoak.

Makinei eta ekipoei aplikatzen zaizkien segurtasun-sistemak. Lantegiko segurtasuna.

Norbera babesteko ekipamendua eta bitartekoak.

Prebentzio eta babes kolektiboa.

Hondakinen kudeaketa erregulatzen duen araudia. Toxikotasuna. Ingurumen-eragina.

Ordena eta garbitasuna zaintzeko metodoak/arauak.

Ingurumen-kudeaketa.

Makinak eta instalazioak manipulatzerakoan garbitasuna zaintzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Gizartearen ingurumen- eta kultura-ondarea zaindu eta babesteko balioekiko konpromiso etikoa hartzea.

6. lanbide-modulua Abeltzaintzako saneamendua

Kodea: 1279

Kurtsoa: 2

Iraupena: 120 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 7

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Osasun-programetako lan-agenda kudeatzen du, zehaztutako protokoloak interpretatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ustiategiko osasun-egoera identifikatu du, eta albaitariaren funtzioa azaldu du.

b) Txertaketa-programetan eta bizkarroi-kentze programetan sartuko diren abereen ezaugarriak zehaztu ditu, dagokion albaitariak egindako osasun-programaren, abere-espeziearen eta ustiategiko osasun-baldintzen arabera.

c) Osasun-programak garatzeko egin beharreko jarduerak idatziz jaso ditu.

d) Ustiategiei ohartarazpenak egiteko komunikazio-kanalak deskribatu ditu.

e) Ustiategira egindako bisitetan lortutako datuak erregistratu ditu.

f) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu.

g) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

2.– Abeltzaintzako ustiategietan prebentziozko osasun-programak garatzen lagundu, eta aplikazio-prozesua deskribatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Osasun-programak aplikatzeko baliabideak antolatu ditu.

b) Esnetegietan lehortze-tratamenduak aplikatu ditu, albaitariaren begiradapean.

c) Intsektu-uxagarriak edo fumigatzeko produktuak prestatu eta aplikatu ditu, eta horiek botikak izanez gero, albaitariaren funtzioa azaldu du.

d) Txertoak prestatu ditu, albaitariak jartzeko.

e) Botiken bidezko tratamendu kolektiboak aplikatu ditu, eta albaitariaren funtzioa azaldu du.

f) Abereen egonlekuetako saneamendu-hustualdia planifikatu eta egin du.

g) Botikak kentzeko aldiak, albaitariak agindutakoak, erregistratu eta jakinarazi ditu.

h) Osasun arloko hondakinak, ontziak eta bestelako material-hondarrak ezabatu egin ditu, protokoloari jarraikiz, ondoren prozesatzeko.

i) Ingurumenari, elikadura-segurtasunari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

3.– Lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuenak biltzen ditu, analisi azkarrak egiten ditu, eta erabilitako materialak eta teknikak deskribatzen.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laginak hartzeko zehaztutako ontziak, tutuak eta bestelako materialak prestatu ditu.

b) Aberea gobernatu edo geldiarazi egin du, lagina atera ahal izateko.

c) Odola atera, eta albaitariaren funtzioa azaldu du.

d) Gorozkien, pixaren, uraren, esnearen, pentsuaren edo abere hilen edo sakrifikatuen laginak hartu ditu eta albaitariaren funtzioa azaldu du, lagin mota bakoitzerako zehaztutako metodoaren arabera.

e) Laginak prozesatu eta etiketatu ditu.

f) Laginaren analisi azkarrak egin ditu, emaitza albaitariari helarazteko.

g) Analisietako emaitzak ustiategiko historialean erregistratu ditu, eskuz edo baliabide informatikoen laguntzaz.

h) Ingurumenari, elikadura-segurtasunari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

4.– Abeltzaintzako ustiategietako datuak bildu eta prozesatzen ditu, eskura dagoen osasun arloko informazioa aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ustiategietako osasun-kalifikazioa deskribatu, eta albaitariaren funtzioa azaldu du.

b) Osasun-jarduerei buruzko datuak idatziz jaso ditu.

c) Erabilitako botikak erregistratu ditu, dosia, sortaren zenbakia eta iraungipen-datak zehaztuz.

d) Analitiken emaitzen datuak bildu ditu.

e) Ustiategiko patologiak eta albaitariaren jarraibideak islatu ditu.

f) Ustiategian antzemandako osasun-anomaliak eta ohartarazpenak erregistratu ditu.

g) Txostenak eta memoriak landu ditu.

h) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

5.– Abeltzaintzako ustiategietan osasun arloko estatistika-azterketak egin, eta aplikatutako osasun-programekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Datuak antolatu egin ditu.

b) Azterketa estatistikoa egiteko metodo informatiko nagusien ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Datuak metodo informatikoen bidez prozesatu ditu.

d) Txosten estatistikoak egin ditu, albaitariak baloratu ditzan.

e) Jardueren memoria egin du.

f) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

B) Edukiak:

1.– Osasun programetako lan agendaren kudeaketa

Abeltzaintzako ustiategiko osasun-egoera identifikatzea.

Osasun-programa zehaztutako egutegiaren arabera aplikatzea.

Osasun-kanpaina ofizialak kontrolatzea, baita abereak mugitzekoak ere.

Osasun arloko informazioa kudeatzea.

Osasun arloko erregistroak eta artxiboak sortzea. Taldeak eta sortak erregistratzea.

Osasun-programen jarraipena erregistratzeko eta digitalizatzeko aplikazio informatikoak erabiltzea. Erregistro zoosanitarioak digitalizatzea.

Abereak txertatzeko eta bizkarroiak kentzeko programak. Abereen osasunari buruzko legedia. Dokumentuak.

Abeltzaintzako osasun-programak. Ustiategiaren osasun-agenda. Osasun-jardueren egutegia zehaztea.

Abeltzaintzako osasun-kanpainak (bruzelosia, tuberkulosia, leukosia) eta beste (IBRa, BVDa).

Zoonosia. Zoonosi nagusiak, ondorioak. Kontrola.

Ustiategiei ohartarazpenak egiteko komunikazio-kanalak. Komunikazioak eta jakinarazpenak. Bitartekoak eta dokumentazioa.

Osasun arloko erregistroak eta artxiboak: ustiategiko liburuak eta bisita-liburua.

Betekizun eta izapidetze administratiboak. Eskariak eta erregistroei buruzko informazioa. Erregistratzeko metodoak.

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Protokoloak zorrotz betetzea.

Arduraz lan egitea.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

2.– Prebentziozko osasun programak garatzeko elkarlana

Osasun arloko programak aplikatzea.

Lehortzeko tratamenduak aplikatzea.

Intsektu-uxagarriak edo fumigatzeko produktuak prestatzea eta aplikatzea.

Txertoak prestatzea eta albaitariari jartzen laguntzea.

Baimendutako botikazko tratamenduak banaka eta taldeka ematea.

Saneamendu-hustualdiak planifikatzea eta egitea.

Osasun arloko hondakinak eta ontziak deuseztatzea.

Osasun-programak. Programak, espeziearen arabera. Abereak defendatzeko elkarteak. Bitartekoak eta metodoak.

Esnetarako behiak lehortzeko tratamenduak. Lehortzeko unea eta metodoak. Ardi eta ahuntzen lehorraldia.

Ganadutegiak fumigatzea. Aplikazio-teknikak. Produktuak. Segurtasuna.

Abereentzako txertoak. Prestaketa eta zainketa. Txerto motak. Txertatzeko teknikak. Albatariari laguntzea. Aberea immunizatzea: pasiboki eta aktiboki.

Abere-ustiategietan baimendutako botika bidezko tratamenduak aplikatzea. Aplikatzeko bideak eta teknikak. Tratamenduaren segimendua. Bizkarroiak kentzeko tratamenduak. Araudia. Baimendutako produktuak. Aplikazio-teknikak.

Saneamendu-hustualdia. Plangintza. Denborak eta eskakizunak. Botikak kentzeko aldiak. Araudia.

Osasun arloko hondakinak eta ontziak. Biltzeko guneak. Ingurumen-arriskua. Hondakinak eta ontziak kudeatzea.

Ingurumenari, elikadura-segurtasunari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Protokoloak zorrotz betetzea.

Arduraz lan egitea.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa izatea.

3.– Lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuenak biltzea eta analisi azkarrak egitea

Laginak hartzeko tresnak eta ontziak prestatzea.

Abereak gobernatu eta geldiaraztea, laginak hartzeko.

Albaitariari odola ateratzen laguntzea.

Esne, pentsu, pixa, gorozki eta bestelakoen laginak biltzea, albaitariaren aginduz eta zehaztutako protokoloak betez.

Laginak prozesatzea eta etiketatzea. Kodeketa.

Abeltzaintzako ustiategian analisi azkarrak egitea. Oinarrizko analisi parasitologikoak. Tira erreaktiboak erabiltzea.

Emaitza analitikoak erregistratzea. Laginak erregistratzea. Bitarteko eta programa informatikoak erabiltzea.

Lagin biologikoak biltzeko tresnak eta ontziak. Zundak, plakak, tutuak eta beste.

Abereak osasun-helburuekin gobernatzea. Protokoloak. Sokak, lazoak, sudurreko eraztunak eta beste.

Abereei odola ateratzea. Protokoloak. Albatariari laguntzea.

Odolean neurtzen diren parametro nagusiak. Probak eta test serologikoak.

Laginak hartzea. Laginak prozesatzea eta gordetzea. Igortzea eta garraiatzea. Esne-laginak.

Pixan eta gorozkietan neurtzen diren parametro nagusiak. Tira erreaktiboak. Interpretazioa.

Mamitisa antzemateko testa. Test motak. Kaliforniako testa. Egiteko teknikak. Esnean neurtzen diren parametro nagusiak. Zelulak, bakteriak, koipea, proteina... Araudia eta eskakizunak.

Ingurumenari, elikadura-segurtasunari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Protokoloak zorrotz betetzea.

Abereen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Arduraz lan egitea.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.

Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.

4.– Ganadutegietako datuak biltzea eta prozesatzea

Osasun-jarduerei buruzko datuak kudeatzea.

Ustiategian emandako albaitaritza-tratamenduak erregistratzea.

Analitiken emaitzak biltzea, gordetzea eta tratatzea.

Abereen osasun-historialak egitea.

Langileen ustiategiko sartu-irtenak erregistratzea.

Abeltzaintzako ustiategian antzemandako gorabeherak eta anomaliak erregistratzea.

Abeltzaintzako ustiategi bateko osasun-txostenak eta -memoriak egitea, informatikako aplikazioak erabiliz.

Abeltzaintzako ustiategien osasun-kalifikazioa. Abere-espezie bakoitzaren berezitasunak.

Ustiategian emandako albaitaritza-tratamenduak: ustiategiko liburua. Albaitariaren errezeta. Botikina. Baimendutako botikak. Botikak identifikatzea. Iraungipena. Dosia. Gabetze-aldia. Egutegia. Tratatutako sortak.

Ustiategiaren eta abereen osasun-historia.

Abeltzaintzako ustiategi bateko osasun-txostenak eta -memoriak. Modeloak eta formatuak. Oinarrizko informazioa eta gehigarria. Baliabide informatikoak.

Ingurumenari, elikadura-segurtasunari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Arduraz lan egitea.

Abereen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa izatea.

Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.

Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.

5.– Ganadutegietan osasun arloko azterketa estatistikoak egitea

Abeltzaintzako ustiategi bateko datuak biltzea eta antolatzea.

Programa informatikoak erabiltzea, datuak prozesatzeko eta kudeaketa estatistikorako.

Informazioa aztertzea. Memoria eta txosten estatistikoak egitea. Informazio-parteak betetzea.

Datuak biltzea. Protokoloak. Antolaketa. Baliozkotasuna. Informatika-aplikazioak.

Analisi estatistikorako metodo informatikoak.

Interes zooteknikoko parametro estatistikoak. Ekoizpen-indizeak. Osasun-indizeak.

Memoria eta txosten estatistikoak. Modeloak eta formatuak.

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Arduraz lan egitea.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa izatea.

Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.

7. lanbide-modulua: Albaitaritza-arretako laguntza

Kodea: 1280

Kurtsoa: 2

Iraupena: 120 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 7

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Protokoloak interpretatuz, albaitariaren edo albaitari-laguntzailearen lan-eremua, tresnak, ekipoak eta beste bitarteko batzuk prestatzen ditu, abereekin egin beharrekoa egin dezan.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-eremua egokitu du.

b) Tresnak, ekipoak eta materialak antolatu ditu.

c) Tresnen, ekipoen eta bestelako bitartekoen egoera begiratu du, esku hartu ondoren.

d) Kontsumitutako materiala ordezkatu eta erregistratu du.

e) Sortutako hondakinak bildu eta prozesatu ditu.

f) Ingurumenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

2.– Proba diagnostikoetan, laguntzazko zereginak egin eta tratamenduak aplikatzen ditu, albaitariaren begiradapean, teknikak eta aberearen ezaugarriak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Abereei eusteko eta haiek geldiarazteko baliabideak erabili ditu.

b) Aberea proba diagnostikoak egiteko edo tratamenduak aplikatzeko prestatu du.

c) Diagnostikoa egiteko ekipoak eta materialak prestatu ditu.

d) Ekipoak garbitu eta prebentziozko mantentze-lanak egin ditu.

e) Botikak emateko prest utzi ditu.

f) Aberea zaindu eta behatu du.

g) Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

3.– Sendaketetan eta ebakuntza kirurgikoetan laguntza-zereginak egiten ditu, albaitariaren begiradapean, lan-prozedurak eta jarraibideak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Eremu kirurgikora sartzeko finkatutako protokoloa bete du.

b) Gune kirurgikoa prestatu du.

c) Anestesia motak deskribatu ditu.

d) Anestesiarako ekipoa prestatu eta egokia dela egiaztatu du.

e) Albaitariari, eskatutako tresnak eta materialak eman dizkio.

f) Ebakuntzan eta bizkortzean, aberea zaindu du.

g) Zauriak lotu ditu.

h) Abereari ebakuntzaren ondorengo behaketa egin dio, eta albaitariaren funtzioa azaldu du.

i) Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

4.– Prozedura diagnostiko edo terapeutikoekin lotutako dokumentazioa betetzen du, zehaztutako protokoloak interpretatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Albaitaritzako errezetak antolatu ditu.

b) Albaitaritzako tratamenduen eraginez sortutako dokumentazioa kontrolatu du.

c) Laborategiko eta bestelako diagnostiko-probetako emaitzak prozesatu ditu.

d) Abereen jabeei helarazi beharreko jakinarazpenak prestatu ditu.

e) Albaitariek egindako zereginak informatikoki prozesatu ditu.

f) Abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

5.– Albaitaritza-zerbitzuen laneko ibilgailuetako ekipoak eta materialak gainbegiratzen ditu, behar diren bitartekoak egin behar diren zereginekin lotuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lanerako berariazko arropa prestatu du.

b) Laneko ibilgailuen egoera gainbegiratu du.

c) Laneko ibilgailuan egon behar duten albaitaritzako botikineko botikak eta bestelako produktuak gainbegiratu ditu.

d) Botika, albaitaritzako tresna eta ekipoen kokapena eta garraiatzeko baldintzak egokiak diren begiratu du.

e) Ibilgailuetara egokitutako hozteko aparatuak gainbegiratu ditu.

f) Jarduera egiteko beharrezkoa den dokumentazioa gainbegiratu du.

g) Ingurumenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

B) Edukiak:

1.– Lan eremua, tresnak, ekipoak eta bestelako bitartekoak prestatzea

Lanerako eremua egokitzea: garbiketa eta higienea; ordena eta lan-baldintzak.

Tresna, ekipo eta material kliniko-kirurgikoak sailkatzea eta antolatzea.

Tresnak, ekipoak eta bestelako bitartekoak garbitzea, desinfektatzea eta esterilizatzea.

Kontsumigarrien izakinak kontrolatzea. Ordezkatu beharrekoen zerrenda egitea, aplikazio informatikoak erabiliz.

Hondakin biologikoak eta ez-biologikoak biltzea eta prozesatzea.

Emandako arretaren kalitatean daukan eragina. Abeltzaintzako ustiategiko osasun-arretarako badaezpadako neurri espezifikoak.

Egitekoa den jarduera kliniko edo kirurgiko motara egokitzea.

Tresna, ekipo eta material kliniko-kirurgikoak. Identifikazioa eta erabilera.

Tresnak eta ekipoak garbitu eta desinfektatzeko metodoak.

Ebakuntzaren ondoren bete beharreko protokoloak. Egoera eta funtzionamendua gainbegiratzea. Prebentziozko mantentzea. Biltegiratzea eta kontserbazioa. Tresnetarako kutxak eta edukiontziak. Fomiteen eta tresna kliniko-kirurgikoen eraginez gaixotzeko arriskua.

Kontsumigarriak: eskaeren zerrendak eta ordezkoak jartzea. Lan-erritmora edo jardueretara egokitzea. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

Hondakin biologikoak eta ez-biologikoak, beren ezaugarrien arabera. Hondakinak biltzeko eta prozesatzeko edukiontziak eta beste bitarteko batzuk.

Ingurumenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Protokoloak zorrotz betetzea.

Arduraz lan egitea.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

2.– Proba diagnostikoetan eta tratamenduen aplikazioan laguntzaile zereginak egitea

Abereei eusteko eta haiek geldiarazteko baliabideak erabiltzea.

Aberea proba diagnostikoak egiteko edo tratamenduak aplikatzeko prestatzea.

Diagnostikoak egiteko ekipoak eta materialak prestatzea, garbitzea eta prebentziozko mantentzea egitea.

Botikak prestatzea, eman beharreko dosiak eta ekipoak kontrolatuz, albaitariaren jarraibideen arabera.

Aberearen erreakzioak zaintzea eta behatzea.

Abereei eusteko eta geldiarazteko baliabideak eta materialak: eusteko teknika ez-traumatikoak. Aberearen espeziearen eta egoeraren araberako teknikak. Jabeak eman beharreko informazioa. Abereen keinu-lengoaia interpretatzea: urduritasunaren eta segurtasun gabeziaren adierazleak. Abereen eta langileen gaineko arriskuak ahalik eta gehien murriztea.

Aberea proba diagnostikoak egiteko edo tratamenduak aplikatzeko prestatzea: teknikak eta jarduera-protokoloak. Abere handi eta txikien aurrean kontuan hartu beharrekoak. Erabilitako tresnak, materialak eta produktuak.

Diagnostikorako ekipoak eta materialak: ekografoak, endoskopioak, erradiologiako ekipoak, analisirako ekipoak, besteak beste, eta bitarteko horietarako kontsumigarriak eta osagarriak.

Botikak prestatzea: produktuaren, administratzeko bidearen eta metodoaren araberako jarraibideak. Produktua identifikatzea. Dosifikatzea. Dosifikazioa kontrolatzeko sistemak. Indartzea. Nahasketak eta diluzioak.

Aberea zaintzea eta behatzea. Proba diagnostikoetako aurkako erreakzioak, botikak ematearen ondoriozkoak. Larrialdietako esku-hartzeak.

Ingurumenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Abereen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Aberearen ongizatearekiko interesa eta errespetua.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.

Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.

3.– Sendaketa eta ebakuntza kirurgikoetan laguntzaile lanak egitea

Eremu kirurgikoa garbitzeko eta desinfektatzeko lanak egitea, finkatutako protokoloaren arabera.

Gune kirurgikoa prestatzea, germizidak erabiliz.

Anestesiatzeko eta ebakuntzak egiteko ekipoak prestatzea, egokiak diren begiratzea eta prebentziozko mantentzea egitea.

Abereak ebakuntzan eta bizkortzean dauzkan erreakzioak zaintzea.

Gorputzeko hainbat tokitan zauriak lotzeko lanak egitea.

Ebakuntza osteko egoeraren jarraipena egitea, eta albaitariari bilakaeraren eta gorabeheren berri ematea.

Gorputza garbitzeko eta desinfektatzeko protokoloak. Erabilitako tresnak eta produktuak. Arlo kirurgikorako arropa eta oinetako bereziak: batak, oinetako-babesak eta oinetako bereziak, eskularruak, txanoak eta maskarak, besteak beste.

Gune kirurgikoa prestatzea: ilea moztea, gunea garbitzea eta desinfektatzea, besteak beste. Germizidak aplikatzea. Erabilitako tresnak, materialak eta produktuak.

Anestesia motak: lokala, zonalde batekoa eta orokorra. Jartzeko bidea eta metodoak. Anestesiaren faseak. Anestesia-aurrekoa. Hipnosia, sedazioa eta lasaitzea.

Anestesiatzeko ekipoak: prestatzea eta ikuskatzea. Aireztatzeko ekipoak.

Egintza kirurgikoa prestatzerakoan eta egitean, albaitariaren jarraibideak arretaz entzun. Ebakuntza motara egokitzea.

Ebakuntzan eta bizkortzean aberea zaintzea: bizi-konstanteak behatzea. Neurtzeko prozedura eta tresnak. Monitorizatzea. Analgesia eta konorte-galera zantzuak interpretatzea. Bizkortzea eta suspertzea. Larrialdietan nola jokatu.

Zaurien lotura motak. Erabilitako materialak.

Ebakuntza-ostekoa: zaintza eta jarraipena. Fase honetako arazo ohikoenak. Albaitariari jakinaraztea.

Ingurumen-araudia, abereen osasun eta ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.

Protokoloak zorrotz betetzea.

Abereen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.

Ezusteko egoeretan erantzuteko gaitasuna izatea.

4.– Prozedura diagnostikoei edo terapeutikoei buruzko dokumentuak betetzea

Albaitaritzako errezetak antolatzea.

Albaitaritzako tratamenduei buruzko dokumentazioa kontrolatzea.

Proba diagnostikoen emaitzei buruzko txostenak egitea.

Abereen jabeei helarazi beharreko dokumentazioa prestatzea.

Prozedura diagnostikoak edo terapeutikoak erregistratzea eta prozesatzea, aplikazio informatikoak erabiliz.

Albaitaritzako errezeta: jaso behar dituen datuak. Ordenatzeko sistemak: data, zenbakiak eta beste. Errezeta bereziak. Psikotropikoak eta beste.

Albaitaritza-tratamenduei buruzko dokumentazioa. Betetze-teknikak. Kontrola. Barne hartu behar diren datuak: agindutako edo emandako tratamenduaren data eta ezaugarriak, tratamenduaren dosiak eta iraupena, tratatutako abereen identifikazioa eta itxaronaldia.

Laborategiko eta bestelako diagnostiko-probetako emaitzak. Berariazko aplikazio informatikoak.

Abereen jabeentzako jakinarazpenak: erabilitako prozedura eta bitartekoak. Abereen edo ustiategien jabeentzako datu interesgarriak.

Albaitariak egindako jarduerak. Egindako jardueren kontabilitatea.

Aberearen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Protokoloak zorrotz betetzea.

Abereen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

5.– Albaitaritzako zerbitzuen laneko ibilgailuetako ekipoak eta materialak gainbegiratzea

Laneko ekipo pertsonalak prestatzea, garbitzea eta desinfektatzea.

Laneko ibilgailuak garbitzea, desinfektatzea eta mantentzea.

Albaitaritzako botikineko botika edo bestelako produktuak ikuskatzea eta ordezkoak sartzea.

Botikineko botikak erregistratzeko dokumentazioa betetzea.

Albaitaritzako botikak, tresnak eta ekipoak biltegiratzea, garraiatzea eta kontserbatzea.

Botikak hozteko aparatuen mantentzea egitea eta erregulatzea.

Albaitaritza-jarduerarekin lotutako dokumentazioa kudeatzea.

Lanerako ekipo pertsonalak: oinetakoak eta jantzi espezifikoak. Berritzea: baldintzak eta maiztasuna.

Laneko ibilgailuak. Serieko ibilgailuak albaitaritza-arretara egokitzea.

Laneko ibilgailuko albaitaritza-botikina: botiken eta bestelako produktuen zerrenda. Osaera. Egin beharreko zereginetara eta lan-erritmora egokitzea.

Albaitaritzako botikak, tresnak eta ekipoak biltegiratzea eta kontserbatzea. Edukiontziak eta bestelako bitartekoak. Diagnostikoak egiteko ekipoekin lotutako badaezpadako neurri bereziak.

Ibilgailuetara egokitutako botikak hozteko aparatuak. Prebentziozko mantentzea.

Jarduera egiteko dokumentazioa: albaitarien ziurtagiriak eta laneko fitxak eta parteak, besteak beste. Gainbegiratzea eta ordezkatzea.

Ingurumenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Protokoloak zorrotz betetzea.

Abereen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Funtzioak gauzatzeko ekimena eta autonomia.

8. lanbide-modulua: Biosegurtasuna

Kodea: 1281

Kurtsoa: 1

Iraupena: 165 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 9

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Abeltzaintzako ustiategietan, albaitaritza-zentroetan eta nukleo zoologikoetan biosegurtasun-neurriak gainbegiratzen ditu, jarduera-protokoloak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Gaixotasunen transmisioa saihesten duten neurrien ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Abeltzaintzako instalazioen plano bat interpretatu du.

c) Patogenoen sarbideak eta zabaltzeko bideak diren puntu kritikoak identifikatu ditu.

d) Abeltzaintzako instalazioaren perimetroko baldintzak eta haien seinaleztapena begiratu ditu.

e) Abeltzaintzako ustiategian ibilgailuen eta pertsonen joan-etorriak sortzen dituen arriskuak identifikatu ditu.

f) Instalazioetarako sarbidea kontrolatzeko prozedurak gainbegiratu ditu.

g) Potentzialki kutsagarriak diren beste instalazio batzuen gertutasuna kontrolatu du.

h) Datuak erregistratu ditu.

i) Albaitaritza-zentroetan eta nukleo zoologikoetan biosegurtasun-protokoloa betetzen den gainbegiratu du.

j) Ingurumenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

2.– Bektore biologikoen gaineko biosegurtasun-programak garatzen laguntzen du, kontrol-teknikak eta protokoloak aplikazioarekin lotuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Birpopulatzera edo ordezkatzera zuzendutako abereen osasun-ziurtagiriak egokiak diren begiratu du.

b) Bektore biologikoak sartzea saihesteko neurriak identifikatu ditu.

c) Ustiategikoak ez diren abereak kontrolatzeko neurri pasiboen ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Karraskariak kontrolatzeko programak aplikatu ditu.

e) Bai ustiategiko bai kanpoko langileek hartu behar dituzten higiene-neurriak kontrolatu ditu.

f) Datuak bisita-liburuan erregistratu ditu.

g) Ingurumenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

3.– Bizigabeen bektoreen gaineko biosegurtasun-programak garatzen laguntzen du, kontrol-metodoak identifikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Pentsu, bazka eta bestelako elikagaien inguruko dokumentazioaren ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Pentsuak, bazka eta bestelako elikagaiak kutsatzea saihesten duten biltegiratze-, manipulatze- eta garraiatze-teknikak deskribatu ditu.

c) Uraren kalitate bakteriologikoa egokia den begiratu du, eta albaitariari egindako lana azaldu dio.

d) Ustiategiko, klinikako edo nukleo zoologikoko materialak eta tresnak garbitu eta desinfektatu ditu, eta ondo garbituta dauden begiratu du.

e) Oheko materialen jasotzea eta biltegiratzea gainbegiratu ditu.

f) Abereak garraiatzeko ibilgailuen eta lekuen garbiketari, desinfekzioari eta fumigazioari buruzko dokumentazioa identifikatu du.

g) Ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko instalazioa ikuskatu du.

h) Ingurumenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

4.– Ustiategian sortutako simaur, minda eta hondakin-uren bilketa, tratamendua eta deuseztapena gainbegiratzen ditu, indarrean dagoen araudia eta jarduera-protokoloak interpretatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Simaurra eta minda jasotzeko eta biltegiratzeko tekniken ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Jasotzeko eta biltzeko instalazioen egoera eta kokapena ikuskatu ditu.

c) Simaur eta mindaren jasotzea ikuskatu du.

d) Mindak tratatzeko eta deuseztatzeko sistemak kudeatu ditu.

e) Minden tratamenduko parametro analitikoak kontrolatu ditu.

f) Datuak erregistratu ditu.

g) Ingurumenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

5.– Abereen hilotzen eta hondarren deuseztatzea gainbegiratzen du, indarrean dagoen araudia eta protokoloak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Abereen hilotzak eta hondarrak deuseztatzeko prozedurak aplikatu ditu.

b) Abereen hilotz eta hondarretarako edukiontzien mantentze- eta kokapen-baldintzak deskribatu ditu.

c) Abereen hilotzak eta hondarrak deuseztatzeko materialaren eta ibilgailuen garbiketa eta desinfekzioa ikuskatu ditu.

d) Abereen hilotzak eta hondarrak deuseztatzearekin lotutako arriskuak identifikatu ditu.

e) Abereen hilotzak eta hondarrak biltegiratzeari eta deuseztatzeari buruzko datuak erregistratu ditu.

f) Eskatutako dokumentazioa identifikatu du.

g) Ingurumenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

6.– Abeltzainak eta albaitaritza-zentroetako eta nukleo zoologikoetako langileek gauzatutako garbiketa-, desinfekzio- eta fumigazio-programak gainbegiratzen ditu, ustiategiaren ezaugarriak programa horien eraginkortasunarekin lotuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduera-protokoloa interpretatu eta aplikatu du.

b) Puntu kritikoak zehaztu ditu.

c) Produktuen ezaugarriak identifikatu ditu.

d) Produktuak, ekipoak eta sistemak nola aplikatzen eta erabiltzen diren erakutsi du.

e) Garbiketa-, desinfekzio- eta fumigazio-programaren erregistroa gainbegiratu du.

f) Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

B) Edukiak:

1.– Biosegurtasun-neurriak

Transmititu daitezkeen gaixotasunak sailkatzea eta prebentziozko neurriak hartzea.

Abeltzaintzako instalazioen planoak interpretatzea. Instalazioen diseinua eta eraikuntza gainbegiratzea. Berariazko materialak erabiltzea.

Patogenoak sartzeko eta zabaltzeko arriskuak eta kontrolatu beharreko puntu kritikoak aztertu ditu.

Abeltzaintzako instalazioaren eta ibilgailuen joan-etorrien perimetroa seinaleztatzea.

Instalazioetara iristeko baldintzak ebaluatzea eta kontrol-neurriak hartzea. Nasetan deskargatzea; pentsua deskargatzea.

Inguruan dauden instalazio potentzialki kutsagarriak aztertzea.

Datuak erregistratzea, informatika-aplikazioak erabiliz.

Albaitaritza-zentroetan eta nukleo zoologikoetan biosegurtasun-protokoloak aplikatzea.

Prebentzio-neurriak. Tipologia.

Abeltzaintzako instalazioen planoak interpretatzea. Sinbologia.

Bulegoak. Eraikuntzako materialak ikuskatzeko irizpideak.

Biosegurtasuna. Kontzeptua. Patogenoak sakabanatzea. Motak eta ezaugarriak. Biosegurtasun-programak.

Abeltzaintzako instalazioaren perimetroa. Babestea eta ingurunetik isolatzea. Itxiturak. Segurtasun-eremua. Baldintzak. Seinaleztapena. Helburua. Seinale motak.

Ibilgailuen eta pertsonen joan-etorrien ondoriozko arriskuak. Instalazioetara sartzea. Kokapena. Kontrol-neurriak.

Instalazioen diseinua eta eraikuntza. Gai patogenoen iturriak, gordailuak eta bektoreak ahalik eta gehien murriztea. Abeltzaintzako egonlekuak. Estresa ahalik eta gehien murriztea.

Potentzialki kutsagarriak diren instalazioak. Motak. Hurbiltasunak eragindako arriskuak. Gutxieneko distantziak. Araudia.

Datuak dokumentatzea eta erregistratzea. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

Ingurumenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Albaitaritza-zentroetako eta nukleo zoologikoetako biosegurtasun-protokoloak.

Protokoloak zorrotz betetzea.

Zorrozki garbitzea.

Abeltzaintzako ustiategien, albaitaritza-zentroen eta nukleo zoologikoen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Abereen ongizatearekiko interesa eta errespetua.

Arduraz lan egitea.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

2.– Bektore biologikoen gaineko biosegurtasun-programak garatzea

Abereen osasun-ziurtagiriak egokiak diren begiratzea.

Abereen berritzeari eta mugimenduari buruzko araudia betetzen den kontrolatzea. Iturburua kontrolatzea.

Bektore biologikoak sartzea saihesteko neurriak identifikatzea.

Ustiategikoak ez diren abereak kontrolatzeko neurri aktiboak eta pasiboak identifikatzea.

Karraskariak, hegaztiak eta intsektuak kontrolatzeko programak aplikatzea.

Bai bertako bai kanpoko langileentzako higiene-neurriak kontrolatzea.

Datuak bisita-liburuan erregistratzea.

Abereen birpopulatzea eta ordezkapena. Osasun arloko dokumentazioa. Osasun-arriskuak. Abereen mugimendua, araudia, osasun-kontrolak: laginak hartzea, berariazko probak (tuberkulina).

Bektore biologikoak. Kontzeptua. Sailkapena. Prebentzio-neurriak.

Abereak sartzearen ondoriozko arriskuak. Kontrol-neurriak: pasiboak edo aktiboak.

Karraskariak, hegaztiak, intsektuak kontrolatzea. Teknikak. Produktuak.

Arrisku handiko bisitariak. Sailkapena. Bisitariei aplikagarriak zaizkien prebentziozko neurriak: oinetako-babesak, erabili eta botatzeko arropa, txanoak, maskarak. Ustiategiko langileak. Prebentzio-neurriak. Trebakuntza eta informazioa. Higiene-arauak. Norbera babesteko ekipamendua (NBE) erabiltzea.

Bisita-liburua. Bisitak kontrolatzeko prozedurak. Oharrak. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

Ingurumenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Abereen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

3.– Bektore bizigabeen gaineko biosegurtasun programak garatzea

Pentsu, bazka eta bestelako elikagaien inguruko dokumentazioa aztertzea. Hornitzaileak kontrolatzea.

Pentsu, bazka eta bestelako elikagaien manipulatze- eta garraiatze-jarduerak ebaluatzea eta kontrol-protokoloak ezartzea, kutsadura saihesteko.

Uraren kalitate bakteriologikoa ikuskatzea.

Ustiategi, albaitaritza-zentro edo nukleo zoologikoetako garbiketa- eta desinfekzio-prozesuak aztertzea.

Oheko materialak jasotzeko eta biltegiratzeko prozedurak ikuskatzea.

Ibilgailuen eta garraiatzeko lekuen garbiketa eta desinfekzioa ikuskatzea. Haien egoera eta kokapena ikuskatzea.

Ustiategiko ekipoen eta materialen garbiketa eta desinfekzioa ikuskatzea. Askak, uraskak, sokak, xiringak, arropak, etab.

Pentsu, bazka eta bestelako elikagaien inguruko dokumentazioa.

Pentsuak, bazka eta bestelako elikagaiak biltegiratzeko teknikak eta kutsatze-bideak.

Uraren kalitatea. Ezaugarriak. Kontrol mikrobiologikoa. Erregistroak.

Ustiategi, albaitaritza-zentro edo nukleo zoologikoetako garbiketa eta desinfekzioa. Ekipo eta materialak: osagaiak, erregulazioa eta mantentzea.

Oheko materialak jasotzeko eta biltegiratzeko prozedurak.

Materialek patogenoetan daukaten eragina. Kontrol-ziurtagiria.

Garraiorako ibilgailuen eta lekuen garbiketa eta desinfekzioa. Kaiolak, kaxak, edukiontziak eta beste. Dokumentazioa.

Ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko instalazioa. Desinfektatzeko pasabideak.

Ingurumenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Abeltzaintzako ustiategien, albaitaritza-zentroen eta nukleo zoologikoen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Arduraz lan egitea.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Instalazio, ekipo eta materialak zorroztasunez garbitu eta desinfektatzea.

4.– Simaur, minda eta hondakin uren bilketa, tratamendua eta deuseztatzea gainbegiratzea

Simaurrak, mindak eta hondakin-urek ingurumenean izan dezaketen eragina aztertzea.

Simaur eta minden erabilera identifikatzea.

Instalazioen egoera ikuskatzea.

Simaur eta minden jasotzea kontrolatzea.

Minda tratatzea eta deuseztatzea.

Simaur eta minden erabilera kontrolatzea: ongarritzea.

Minden tratamenduan parametro analitikoak kontrolatzea. Analisia interpretatzea.

Datuak informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz erregistratzea.

Abeltzaintzako hondakinak definitzea eta sailkatzea. Kutsadura eta ingurumenean daukan eragina. Isuritako kutsatzaileak. Lurra, elementu garbitzailea. Akuiferoak. Eutrofizazioa.

Jasotzeko eta biltegiratzeko teknikak. Bolumenen kalkulua, ustiategiaren arabera. Kutsatzeko arriskua. Motak, erabileraren arabera.

Instalazioen egoera. Kokapen- eta eraikuntza-irizpideak.

Simaurrak eta mindak. Deuseztatzeko prozedura. Bitartekoak eta metodoak.

Mindak tratatzeko eta deuseztatzeko sistemak. Teknikak: dekantazioa, solidoa/likidoa bereiztea, malutatzaileak, erretenak, konposta, arazketa, biogasa. Tratamenduen eraginkortasuna. Kutsatzeko arriskua.

Simaur eta minden erabilerak: ongarria (lurrari eranstea); energia-balorazioa.

Minden tratamenduko parametro analitikoak.

Ingurumenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Abeltzaintzako ustiategien, albaitaritza-zentroen eta nukleo zoologikoen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Abeltzaintzako hondakinak ondo kudeatzeko interesa izatea.

Abeltzaintzako hondakinek ingurumenean daukaten eraginaz jabetzea.

Arduraz lan egitea.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

5.– Abereen hilotzen eta hondarren deuseztatzea gainbegiratzea

Abereen hilotzak eta hondarrak deuseztatzea.

Abereen hilotz eta hondarretarako edukiontzien mantentzea.

Abereen hilotz eta hondarretarako materialak eta ibilgailuak garbitzea eta desinfektatzea.

Abereen hilotzak eta hondarrak deuseztatzearekin lotutako arriskuak identifikatzea.

Abereen hilotz eta hondarrak deuseztatzearekin lotutako dokumentazioa kontrolatzea eta betetzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

Hilotzak deuseztatzeko tokiko araudia aplikatzea.

Abereen hilotzak eta hondarrak deuseztatzeko prozedura. Hondakin-motak eta ezaugarriak. Deuseztatzeko teknikak. Erretzea, lurperatzea, azidoak eta xaboiak erabiliz deuseztatzea, simaurtegiak, etab. Prozedura administratiboak. Epeak. Jarduera debekatuak eta mugatuak.

Abereen hilotz eta hondarretarako edukiontziak. Motak. Ezaugarriak eta eraikitzeko materialak. Kokapena.

Abereen hilotzak eta hondarrak deuseztatzearekin lotutako arriskuak. Arrisku motak: abereen, pertsonen eta ingurumenaren gainekoak.

Ingurumenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia. Autonomia-erkidegoko eta Estatuko araudiak.

Abeltzaintzako ustiategien, albaitaritza-zentroen eta nukleo zoologikoen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Arduraz lan egitea.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.

6.– Garbiketa, desinfekzio eta fumigazio programen gauzatzea gainbegiratzea

Garbitu, desinfektatu eta fumigatzeko programen gaineko jarduera-protokoloak identifikatzea.

Mikroorganismoei dagokienez kritikoak diren puntuetan laginak hartu eta analisiak egitea.

Abeltzaintza ekologikoko produktuen ezaugarriak identifikatzea.

Materia organikoa garbitzea eta deuseztatzea.

Desinfektatzeko eta fumigatzeko metodoa aukeratzea.

Garbitu, desinfektatu eta fumigatzeko produktuak aplikatzea.

Ontziak kudeatzea.

Garbiketa-, desinfekzio- eta fumigazio-programako datu-hartzeak eta erregistroak.

«Garbitu, desinfektatu eta fumigatzea» kontzeptua. Jardun-protokoloak.

Puntu kritikoak. Mikroorganismo maila onargarriak.

Desinfektatu eta fumigatzeko metodoak: elementu kimikoak (azidoak, alkoholak, fenolak, hipokloritoa, eta abar) eta fisikoak (beroa, erradiazioak).

Produktuak. Sailkapena. Eragite-mekanismoa, erabilerak, badaezpadako neurriak. Nola erabili. Eraginkortasuna. Abeltzaintza ekologikoan baimendutako produktuak. Produktuen ezaugarriak.

Garbitu, desinfektatu eta fumigatzeko produktuak. Dosifikazioa. Ekipoak. Sistemak.

Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak.

Protokoloak zorrotz betetzea.

Abeltzaintzako ustiategien, albaitaritza-zentroen eta nukleo zoologikoen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Arduraz lan egitea.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

9. lanbide-modulua: Albaitaritza-zentroak kudeatzea

Kodea: 1282

Kurtsoa: 2

Iraupena: 100 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 4

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Albaitaritza-zentro bateko sailak eta instalazioak banatzen ditu, irizpide teknikoak eta funtzionalak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Albaitaritza-zentroen ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Albaitaritza-zentroko sailak identifikatu ditu.

c) Sail bakoitzeko instalazioak eta altzariak deskribatu ditu.

d) Sailen banaketaren krokisa egin du.

e) Espazioak optimizatu ditu, langileen eta bezeroen zirkulazioa errazteko.

f) Eremuak seinaleztatu ditu.

g) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

2.– Albaitaritza-zentro bateko izakinen biltegiratzea eta kontserbazioa kontrolatzen eta antolatzen ditu, horrekin lotutako sistemak eta teknikak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Albaitaritza-zentro bateko izakinen ezaugarriak zehaztu eta izakinak sailkatu ditu.

b) Biltegiratzeko eta kontserbatzeko sistemen eta ekipoen ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Kontserbatzeko neurri eta bitarteko bereziak zehaztu ditu, hori eskatzen duten produktuen kasuan.

d) Biltegiko izakinak antolatu ditu.

e) Hozte-ekipoetako parametroak kontrolatu ditu.

f) Izakinen zerrenda egin du.

g) Eskariak izapidetzeko protokoloak identifikatu ditu.

h) Eskariak ikuskatu ditu, bai eta haiek jasotzearekin lotutako dokumentazioa ere.

i) Albaitaritza-zentroko biltegia kudeatzeko tresna informatikoak erabili ditu.

j) Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.

3.– Albaitaritza-zentroko instalazioak eta ekipoak garbitzeko eta mantentzeko jarduerak antolatzen ditu, antolatzeko protokoloak eta metodoak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Instalazioak eta ekipoak garbitzeko, desinfektatzeko, esterilizatzeko eta mantentzeko jardueren ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Garbiketa-plana finkatu du.

c) Garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko teknika, tresna eta produktuei buruzko protokoloak aukeratu ditu.

d) Albaitaritza-zentroko garbiketa-, desinfekzio- eta esterilizazio-ekipoak eta -materialak antolatu ditu.

e) Materialen eta tresnen garbiketa eta esterilizazioa ikuskatu du.

f) Instalazioen eta ekipoen mantentze-plana finkatu du.

g) Instalazioak eta ekipoak mantentzeko lanetan, ekipoak eta materialak antolatu ditu.

h) Hondakinen bilketa eta erretiratzea kontrolatu ditu.

i) Ingurumenari, laneko arriskuen prebentzioari eta abereen osasunari buruzko araudiak aplikatu ditu.

4.– Bezero-arreta zerbitzua ematen du, horrekin lotutako prozeduren ezaugarriak zehaztuz eta aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Albaitaritza-zentroak eskaintzen dituen produktuen edo zerbitzuen ezaugarriak zehaztu ditu.

b) Salmentako katalogoak eta gidaliburuak aztertu ditu.

c) Albaitaritza-zentroetako komunikazio-teknikak eta bezeroei aholkuak emateko teknikak aplikatu ditu.

d) Dokumentazioa betetzeko eta artxibatzeko finkatutako protokoloa bete du.

e) Emandako zerbitzuari buruzko erreklamazio, kexa edo iradokizunei erantzun die.

f) Emandako zerbitzuaren jarraipena egin du.

g) Albaitaritza-zentroko bezero-arreta zerbitzuaren kalitate-parametroak identifikatu ditu.

5.– Aurrekontuak egin eta emandako zerbitzuak erregistratu, fakturatu eta kobratzen ditu, eta produktuen eta zerbitzuen kostuak aztertzen ditu, baita horiek egiteko edo emateko bitartekoak ere.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aurrekontuak egiteko berariazko programak erabili ditu.

b) Fakturatzeko eta kobratzeko prozesuen ezaugarriak zehaztu ditu.

c) Emandako zerbitzuari dagokion tarifa aplikatu du.

d) Faktura bete du, datu esanguratsuenak adieraziz.

e) Faktura kobratu du, ordaintzeko formulak edo moduak identifikatuz.

f) Fakturazioa kudeaketa-sistema integratuekin lotu du.

g) Kutxako zenbaketa eta ixte-prozesua egin ditu.

h) Dagokion kutxa-partea bete du.

B) Edukiak:

1.– Albaitaritza zentro bateko sailen eta instalazioen banaketa

Albaitaritza-klinika bateko instalazioak, sailak eta altzariak eta bakoitzaren funtzioak aztertzea.

Proposatutako egitura funtzional bateko espazio eta sailak optimizatzea.

Espazioen krokisa eta banaketa egitea, informatika-aplikazioak erabiliz.

Eremuak seinaleztatzea.

Albaitaritza-zentro motak. Albaitaritzako kontsultategiak, klinikak eta ospitaleak. Abere txikientzako klinikan profesionalki jarduteko araudia.

Dependentzia motak, albaitaritza-zentroaren arabera. Albaitaritza-kontsultategiak: harrera-gela, kontsultarako eta esku-hartze mediko eta kirurgikoetarako gela, besteak beste. Albaitaritza-klinikak: kirofano-gela, instalazio erradiologikoko gela eta laborategia, besteak beste. Albaitaritza-ospitaleak: esterilizatzeko ekipoz hornitutako gela, bakartze-gela, langileen gela, kirofanoan sartu aurreko gela eta ospitaleratze gela, besteak beste. Gela gehigarriak: biltegia, ile-apaindegia eta beste.

Instalazioak eta altzariak. Motak, formak, egitura, funtzionaltasuna eta erabilerak. Kokapena.

Gelen inguruko irizpide teknikoak, praktikoak eta erosotasunarekin lotutakoak. Planoaren gaineko eskemak. Espazioak diseinatzeko eta banatzeko informatika-aplikazioak.

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Arduraz lan egitea.

Laneko arriskuak prebenitzeari buruzko araudiak errespetatzea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa izatea.

2.– Izakinen biltegiratzea eta kontserbazioa kontrolatzea eta antolatzea

Albaitaritza-zentro bateko izakinak sailkatzea.

Biltegiratzeko eta kontserbatzeko sistemak, ekipoak eta bitartekoak identifikatzea.

Izakinak seinaleztatzea eta kokatzea. Izakinen zerrenda egin eta kontrolatzea, biltegiko fitxen bitartez.

Eskariak finkatutako protokoloaren arabera izapidetzea.

Eskariarekin lotutako dokumentazioa begiratzea eta sailkatzea.

Biltegia kudeatzeko informatika-aplikazioak erabiltzea.

Albaitaritza-zentro bateko izakinak. Motak eta ezaugarriak. Botikak, medikuntza-kirurgiako materialak, erradiologiako materialak, medikuntza-gasak, esterilizatzeko materialak eta azterketa biokimikoak eta hematologikoak egiteko materialak, besteak beste.

Biltegiratzeko eta kontserbatzeko sistemak eta ekipoak. Ezaugarriak.

Kontserbatzeko neurri eta bitarteko bereziak, produktuen arabera. Hozteko eta aire-girotzeko ekipoak. Kontrolatu behar diren parametroak.

Izakinak kokatzeko eta sailkatzeko irizpideak.

Izakinen kontrola. Maiztasuna. Inbentarioak. Biltegiko fitxak.

Eskariak egiteko protokoloak. Albaitaritzako botikak eskatzeko prozedura.

Eskariekin lotutako dokumentazioa. Entrega-agiriak, albaranak eta fakturak. Ondo dauden ikusteko eta sailkatzeko sistemak.

Albaitaritza-zentroetako biltegiak kudeatzeko informatika-aplikazioak.

Ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

Protokoloak zorrotz betetzea.

Arduraz lan egitea.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

3.– Albaitaritza zentroko instalazioak eta ekipoak garbitzeko eta mantentzeko lanak antolatzea

Garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko plana egitea, eta lanak erregistratzea.

Garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko ekipoak eta materialak antolatzea.

Bukaerako zerbitzua gainbegiratzea eta txostenak egitea.

Instalazioen eta ekipoen mantentze-plana egitea.

Egindako konponketak edo ordezkapenak erregistratzea, baita albaranak eta sortutako bestelako dokumentazioa ere.

Sortutako hondakinak biltzea eta erretiratzea.

Garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko jarduera motak. Maiztasuna.

Garbiketa-plana. Egingo diren lanak, maiztasuna eta egitearen arduraduna.

Garbitu, desinfektatu eta esterilizatzeko teknikak, tresnak eta produktuak.

Instalazioen eta ekipoen mantentze-plana. Mantentzearen erregistro-fitxak. Albaitaritza-zentroak ematen dituen zerbitzuekiko bateragarritasuna. Ekipoak kalibratzeko/ikuskatzeko plana. Egingo diren lanak, maiztasuna eta egitearen arduraduna. Mantentze-lanetarako ekipoak eta materialak. Ezaugarriak. Sortutako hondakinak biltzeko prozedurak eta bitartekoak. Hondakin motara egokitzea.

Ingurumenari, laneko arriskuen prebentzioari eta abereen osasunari buruzko araudiak.

Protokoloak zorrotz betetzea.

Albaitaritza-zentroen osasun-egoerarekiko interesa izatea.

Arduraz lan egitea.

Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko araudiekiko errespetua izatea.

Elkarlanarekiko eta talde-lanarekiko interesa izatea.

4.– Bezeroen arretako zerbitzua ematea

Albaitaritza-zentroak eskaintzen dituen zerbitzuen eta produktuen ezaugarriak zehaztea.

Komunikazio-estrategiaren azterketa: katalogoak, webgunearen bidez saltzeko gidaliburuak, errotulazioa, besteak beste.

Komunikazioko eta bezeroei edo erabiltzaileei aholkuak emateko teknikak aplikatzea.

Sortutako dokumentazioa betetzea, erregistratzea eta artxibatzea, albaitaritza-zentroak kudeatzeko informatika-sistemak erabiliz.

Emandako zerbitzuaren inguruko erreklamazioetan, kexetan edo iradokizunetan arreta jartzea eta erantzutea.

Emandako zerbitzuaren kalitatea bermatzeko eta hobetzeko protokoloen jarraipena egitea.

Datuak Babesteko Legea betetzea.

Enpresak eskaintzen dituen produktuen eta zerbitzuen ezaugarriak. Albaitaritzako botikak, elikagaiak eta beste. Kontsulta-, kirurgia-, ospitaleratze- eta larrialdi-zerbitzuak, eta beste. Bezeroari kualitateak azaltzea eta erakustea.

Salmentako katalogoak eta eskuliburuak. Erabilera eta interpretazioa. Bestelako informazio-iturriak.

Komunikazioko eta bezeroari produktuaren inguruko aholkuak emateko teknikak. Bezeroen tipologia. Albaitaritza-zentroetako bezeroen berariazko jokabideak. Bezeroen arretako egoera bereziak, adibidez: gaueko ordutegiak, berandu datozen bezeroak, antsietate- edo urduritasun-egoerak eta beste. Komunikazioaren elementuak. Pertsonen arteko komunikazioa hobetzen duten abilezia pertsonalak eta gizartekoak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa. Norbere irudia. Bezeroekin komunikatzeko tresnak. Telefonoa, posta, mailing-a eta beste. Erabilerak eta aplikazioak.

Albaitaritza-zentroetako dokumentazioa. Dokumentazioa betetzea eta artxibatzea. Hitzorduak erregistratzea. Bezeroen eta pazienteen datuak erregistratzea. Txostenak eta historia klinikoak. Dokumentu-euskarriak. Erabiltzeko prozedurak. Beste mota bateko dokumentuak: inprimakiak, Europako pasaportea eta osasun-txartela. Aberearen identifikazioa eta horrekin lotutako datu-baseak.

Emandako zerbitzuaren inguruko erreklamazioak, kexak edo iradokizunak. Aplikatu beharreko legedia. Kontsumoari eta datuak babesteari buruzko legedia. Gatazkei eta erreklamazioei aurre egiteko teknikak. Erreklamatzeko prozedura. Erreklamazio-orriak. Nagusiei jakinarazpenak egiteko barne-oharra. Albaitaritza-zentroan erregistratu behar den informazioa.

Emandako zerbitzuen jarraipena. Jarduteko jarraibideak. Bezeroak leial egitea. Bitartekoak eta tresnak. Emandako zerbitzua hobetzea.

Bezeroei ematen zaien zerbitzua hobetzeko interesa izatea.

Bezeroekiko tratuan eta komunikazioan sentiberak izatea.

Bezeroei buruzko informazioa zuhurtziaz erabiltzea.

Bezeroei buruzko dokumentazioa eraginkortasunez kudeatzea eta erregistratzea.

Lan-plangintza egiteko prestasuna eta interesa izatea.

Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa izatea.

5.– Aurrekontuak egitea eta emandako zerbitzua erregistratzea, fakturatzea eta kobratzea

Prezioen tarifa zehaztea.

Albaitaritza-zentroetako produktu eta zerbitzuen aurrekontuak egitea.

Fakturazioa eta kobrantza modu integratuan kudeatzea, informatika-programak erabiliz.

Diru-sarrerak eta gastuak kontrolatzea.

Kutxako zenbaketa egitea.

Aurrekontuak. Dokumentazioa interpretatzea. Informatika-programak eta bestelako bitartekoak.

Fakturazioa eta kobrantza. Etapak. Zerikusia daukan dokumentazioa. Faktura. Beharrezko datuak. Kobratzeko ohiko bitartekoak.

Produktuen eta zerbitzuen prezio-tarifak.

Ordaintzeko moduak. Sarrerak eta irteerak. Diru-sarrerak eta gastuak. Fakturazioa eta kudeaketa integratuko sistemak.

Kutxako zenbaketa eta ixte-prozesua egiteko etapak. Kutxako liburuak. Zenbaketa partziala eta osoa.

Kutxako partea. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

Fakturazio- eta kobrantza-prozeduren jarraipen zorrotza egitea.

Arduraz lan egitea.

Lanbidearekin zerikusia daukan informazioa lortzeko interesa izatea.

10. lanbide-modulua: Abeltzaintzako eta abereen osasun-laguntzako proiektua

Kodea: 1283

Kurtsoa: 2

Iraupena: 50 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 5

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien arabera eta eskaintzen duten produktuaren edo zerbitzuaren arabera sailkatu ditu.

b) Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, eta, horretarako, sail bakoitzaren funtzioak eta antolamendu-egitura eman ditu aditzera.

c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

e) Aurreikusten diren eskaerei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.

f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

g) Zerga-betebeharrak, lanekoak eta arriskuen prebentziokoak, eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

h) Proposatzen diren produkzio edo zerbitzuko teknologia berriak txertatzeko jaso daitezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.

i) Proiektua lantzeko jarraitu beharreko lan-gidoia landu du.

2.– Tituluan adierazitako konpetentziekin lotutako proiektuak diseinatzen ditu, eta horiek osatzen dituzten faseak barnean hartu eta garatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuan jorratuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

b) Bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.

c) Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu ditu.

d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta horien irismena identifikatu du.

e) Egiteko beharrezkoak diren baliabide naturalak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.

g) Abian jartzeko finantziazio-beharrak identifikatu ditu.

h) Diseinatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

i) Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

3.– Proiektua gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduerak sekuentziatu ditu eta osatzeko premien arabera antolatu ditu.

b) Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.

c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

d) Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.

e) Osatzearen berezko arriskuak identifikatu ditu eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipamenduak definitu ditu.

f) Baliabide materialak eta giza baliabideak eta gauzatze-denborak esleitzeko plangintza egin du.

g) Gauzatze-baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.

h) Gauzatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

4.– Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.

b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.

c) Jarduerak egitean sor daitezkeen gorabeherak eta izan daitekeen konponbidea ebaluatzeko eta horiek erregistratzeko prozedura definitu du.

d) Baliabideetan eta jardueretan izan daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, horiek erregistratzeko sistema barne.

e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

f) Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.

g) Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du, halakorik dagoenean.

5.– Proiektua aurkeztu eta defendatzen du. Horretarako, eraginkortasunez erabiltzen ditu proiektua gauzatzean eta heziketa-zikloko ikasteko prozesuan bereganatutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Proiektuari buruzko memoria-dokumentua egin du.

b) Proiektua aurkezteko, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabili ditu.

c) Proiektuaren azalpena egin du. Bertan, haren helburuak eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta jasotako ekintza-proposamenen hautaketa justifikatu du.

d) Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du eta, ondorioz, azalpen antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra lortu du.

e) Proiektua ondo defendatu du, eta talde ebaluatzaileak haren inguruan egindako galderei arrazoiak emanez erantzun die.

11. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa

Kodea: E200

Kurtsoa: 2

Iraupena: 40 ordu

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Tituluaren lanbide-esparruarekin, prestakuntza pertsonalarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

b) Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

c) Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.

d) Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

e) Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

f) Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

g) Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

h) Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.

i) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

2.– Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

b) Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

c) Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

d) Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

e) Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

f) Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

g) Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

h) Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

i) Profilarekin lotutako okupazioak eta lanpostuak identifikatu ditu.

j) Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

k) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

l) Curriculum vitaea egiteko, norberaren prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabiltzen diren jarraibideak bete ditu.

3.– Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

b) Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

c) Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

d) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

e) Beste herrialdearen berezko balioak eta ohiturak identifikatu eta bere jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzearren.

B) Edukiak:

1.– Profilarekin lotutako ahozko mezuak ulertu eta sortzea

Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.

Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.

Sektoreko terminologia espezifikoa.

Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.

Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.

Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

2.– Profilarekin lotutako idatzizko mezuak interpretatu eta adieraztea

Mezuak formatu desberdinetan ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.

Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

Sektorearen berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

Puntuazio-markak erabiltzea.

Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

Testu koherenteak lantzea.

Lan-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.

Dagokion profilarekin lotutako lan-eskaera prestatzea: curriculuma eta motibazio-gutuna.

Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.

Hizkuntzaren erregistroak.

Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

Europako Curriculum Vitaearen eredua.

Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

3.– Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementurik esanguratsuenak interpretatzea.

Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak balioestea.

Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

12. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

Kodea: 1284

Kurtsoa: 1

Iraupena: 99 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 5

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

b) Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

c) Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

d) Tituludunarentzako lanerako eta lan-munduratzeko hobi nagusiak identifikatu ditu.

e) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

f) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

g) Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

2.– Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

b) Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

c) Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

d) Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

e) Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

f) Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

g) Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

3.– Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta gaitasuna dauka horiek lan-kontratuetan aurkitzeko.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

c) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

f) Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

g) Soldata-ordainagiria aztertu du, eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

h) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

j) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

4.– Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du, eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

b) Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu ditu.

c) Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

d) Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

e) Langilearen kotizazio-oinarriak eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

f) Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

g) Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

h) Oinarrizko kontribuzio mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

5.– Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

b) Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

c) Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

d) Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

e) Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

f) Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

g) Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesional motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

6.– Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana prestatzen parte hartzen du, eta inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

b) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

c) Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

e) Enpresan larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

f) Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

g) Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

7.– Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

b) Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

c) Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

e) Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

f) Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

B) Edukiak:

1.– Lan munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua

Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

Tituluaren lanbide-sektorea definitzea eta aztertzea.

Norberaren ibilbidea planifikatzea:

– Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

– Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak .

Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia egiaztatzeko zerrenda pertsonal bat ezartzea.

Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

Erabakiak hartzeko prozesua.

Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

Lan-munduan egoki txertatzeko lan-ibilbideak baloratzea.

Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

2.– Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea

Antolakundea pertsona talde gisa aztertzea.

Antolamendu-egiturak aztertzea.

Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

Lan-taldeen sorrera aztertzea.

Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

Gatazka definitzea: ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

Gatazkak ebazteko edo ekiditeko metodoak: bitartekaritza, adiskidetzea eta arbitrajea.

Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena balioestea.

Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak balioestea.

Komunikazioa baloratzea talde-lanerako funtsezko faktore gisa.

Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

3.– Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak

Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

Nomina interpretatzea.

Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren zuzentarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana, eta abar.

Lana arautzeko beharra baloratzea.

Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa izatea.

Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta balioestea.

4.– Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia

Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

Prestazio motak, eskakizunak eta kopurua.

Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

5.– Arrisku profesionalak ebaluatzea

Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

Arrisku-faktoreak aztertzea.

Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

Arrisku profesionalaren kontzeptua.

Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.

Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia balioestea.

6.– Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea

Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun mailak enpresan.

Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Prebentzioaren plangintza enpresan.

Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

7.– Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea

Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakakoek dituzten betebeharrak aztertzea.

Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

Larrialdi-egoerak aztertzea.

Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

Langileen osasuna zaintzea.

Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

Larrialdi medikoa / lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

Seinale motak.

Larrialdien aurreikuspena balioestea.

Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

13. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

Kodea: 1285

Kurtsoa: 2

Iraupena: 60 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 4

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

b) Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

c) Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

e) Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

f) Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

g) Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

2.– Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

b) Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

c) Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

d) Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

e) Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

f) Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

g) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

h) Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

i) Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

j) Enpresa-estrategia deskribatu du eta enpresaren helburuekin lotu du.

3.– Enpresa-plan bat egiteko eta ondoren hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako «sistema» kontzeptua aztertu du.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

c) Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

e) Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

f) Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

g) Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

h) Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

i) Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

j) Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

k) Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

l) Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

4.– Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak identifikatzen ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

b) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

c) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

d) Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

e) Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

f) Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatu ditu.

g) Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

B) Edukiak:

1.– Ekimen sortzailea

Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

«Enpresaburu» kontzeptua.

Ekintzaileen jarduna, sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

Ekintzaileen arteko lankidetza.

Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

Ekimena, sormena eta erantzukizuna balioestea ekintzailetzaren bultzatzaile gisa.

2.– Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena

Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

Enpresaren betebeharrak bere inguru propioarekiko eta sozietate osoarekiko (garapen jasangarria).

Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

Genero-berdintasuna errespetatzea.

Enpresa-etika baloratzea.

3.– Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea

Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

Produkzio-plana prestatzea.

Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

Zerga arloa enpresetan.

Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

4.– Administrazio-funtzioa

Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak, letrak, etab.

Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

14. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

Kodea: 1286

Kurtsoa: 2

Iraupena: 360 ordu

ECTS kredituetarako baliokidetza: 22

A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

1.– Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek lortutako produktuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura eta sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduak alderatu ditu.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak eta biltegiratzea, besteak beste.

d) Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

e) Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

2.– Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

– Lanpostua betetzeko beharrezkoa den prestutasun pertsonala eta denbora.

– Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, segurtasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

– Jarrerazko eskakizunak, lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioari eta norbera babesteko neurriei dagokienez.

– Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

– Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

– Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

– Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

b) Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

c) Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri du abian norbera babesteko ekipamendua.

d) Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.

e) Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.

f) Zuzendu zaion lanaz arduratu da, jasotako argibideak interpretatuz eta betez.

g) Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldeko kideekin komunikazio eraginkorra ezarri du.

h) Taldearen gainerakoekin koordinatu da eta sortzen diren gertakaririk adierazgarrienak komunikatu ditu.

i) Bere jardueraren garrantzia eta zereginen aldaketetara egokitzeko beharra baloratu ditu.

j) Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.

3.– Albaitaritza-zentroen kudeaketa eta albaitaritza-arretako laguntza arloetako zereginak egiten ditu, zentroaren ezaugarrien arabera eta albaitariaren jarraibideak betez.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Albaitaritza-zentroko sailak eta instalazioak banatu ditu.

b) Albaitaritza-zentro bateko jarduerak antolatu eta kontrolatu ditu.

c) Lanerako eremua, tresnak eta ekipoak prestatu ditu.

d) Proba diagnostiko, tratamendu, sendaketa eta ebakuntza kirurgikoetan laguntzaile zereginak egin ditu.

e) Albaitaritza-zentro bateko osasun arloko dokumentazioa eta erregistroak bete ditu.

f) Albaitaritza-zentroetako laneko ibilgailuen dokumentazioa eta ekipoak gainbegiratu ditu.

g) Ingurumenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

4.– Ustiategietako abereen biosegurtasuna eta saneamendua kudeatzen du, indarreko araudia eta protokoloak aztertuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ustiategietako biosegurtasun-neurriak gainbegiratu ditu.

b) Bektore biologikoen eta bizigabeen gaineko biosegurtasun-programak aplikatu ditu.

c) Ustiategiko hondakin, hilotz eta abereen hondarren bilketa, tratamendua eta deuseztatzea gainbegiratu ditu.

d) Abeltzainei abeltzaintzako biosegurtasun- eta saneamendu-programak aplikatzearen inguruko aholkuak eman dizkie.

e) Ustiategietan prebentziozko osasun-programak garatzeko lan-agenda kudeatu du.

f) Lagin biologikoak, ingurumenekoak eta pentsuenak bildu ditu.

g) Analisi azkarrak egin ditu.

h) Osasun arloko datuak bildu, prozesatu eta estatistikoki aztertu ditu, txostenak egiteko.

i) Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

5.– Abeltzaintzako ustiategietako ugalketa eta umatzea kontrolatu eta antolatzen ditu, eta espeziearen araberako ekoizpen-plan bat egiten du.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Ugaltzaileen gobernamendua eta ustiategira egokitzeko modua gainbegiratu ditu.

b) Emeak zirikatzeko eta araldia antzemateko lanak antolatu eta kontrolatu ditu.

c) Estalketa-plan bat egin eta aplikatu du.

d) Ernaldiaren eta erditzearen kudeaketa antolatu eta kontrolatu ditu.

e) Edoskitze-aldia eta esne-ekoizpena gainbegiratu ditu.

f) Elikadura-programa kudeatu du.

g) Abeltzaintza ekologikoko umatze-prozesu osoa gainbegiratu du.

h) Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

6.– Haragiaren eta abeltzaintzako beste produktu batzuen ekoizpena kudeatu du, enpresak finkatutako ekoizpen-plana aplikatuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Kumeak egiteko eta abereak hazteko garaiko gobernamendu-lanak antolatu eta gainbegiratu ditu.

b) Abereen osasun-egoera gainbegiratu du, albaitari baten begiradapean.

c) Kumeak egiteko eta hazteko garaiko elikadura-programa kontrolatu du.

d) Hegazti-ekoizpenaren kudeaketa antolatu du.

e) Txitak eta arrautzak biltzeko eta kudeatzeko lanak gainbegiratu ditu.

f) Haragiaren eta albaitaritzako bestelako produktuen ekoizpena antolatu eta gainbegiratu du.

g) Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

7.– Zaldien hazkuntza, gobernamendua eta heziera kudeatzen ditu, teknikak eta materialak lanaren fase bakoitzarekin lotuz.

Ebaluazio-irizpideak:

a) Zaldikoei titia kentzeko fasea planifikatu eta gainbegiratu du.

b) Behorren titia-kentze garaiko eta ondorengo gobernamendua eta egoera kontrolatu du.

c) Hazkuntza garairako baliabide teknikoak eta zaldikoen egokitzapena gainbegiratu ditu.

d) Zaldikoak hezteko eta otzantzeko faseak planifikatu eta gainbegiratu ditu.

e) Zaldikoak soka erabiliz hezteko eta gainean ibiltzen hasteko lanak programatu eta gainbegiratu ditu.

f) Zaldi-ganaduaren erakustaldi eta lehiaketetako aurkezpena antolatu eta gainbegiratu du.

g) Aisia, lan eta kirolera bideratutako ekidoen gobernamendua kontrolatu du.

h) Ingurumenari, abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari, abereen osasun eta ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudiak aplikatu ditu.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala